Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Urko Ansa(e)k Horacio Icasto bidalketan
- Iñaki(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Santi Angulo(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Manex(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
- Tarratian(e)k Andoaingo Udalak 36 lanposturi jaitsi die euskara eskakizuna bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko abuztua
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko apirila
Kategoriak
- Adierazpen askatasuna
- Agiñarenak
- AHT
- Argia
- Artea
- Azpiegiturak
- Bihia
- Ekonomia
- Eltzegor
- Energia
- Erlea
- Euskal preso eta erbesteratuak
- Euskara
- Eutsizale
- Fukushima
- Gizartea
- Grezia
- Hedabideak
- Historia
- Ingurumena
- Iritzia
- Irratirakoak
- Izorrategikoak
- Kondarrak
- Kutsadura
- Larrun
- Literatura
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Nekazaritza
- Net Hurbil
- NetHurbildarrak
- Osasuna
- Pestiziden alternatiben astea
- Politika
- Sailkatugabeak
- TAFTA
- Tao
- Trantsizioa
- Zero Zabor
- Zinema
- Zorra
Fukushima, Ap-04: Minami Soma hiriko alkatea laguntza eske
Atalak: Sailkatugabeak
Martxoaren 24an dago grabatuta bideo hau: Minami Soma hiriko alkate Katsunobu Sakurai munduari laguntza eske. Zentraletik 25 kilometrora dagoen hiriak lurrikararen eta maremotoaren aurretik 70.000 biztanle zituen. Horien eta Fukushima Daiichiko zentral nuklearreko istripuaren ondoren, martxoaren 24rako 20.000 baino ez ziren geratzen, gainerakoak (hilak eta desagertuak aparte) ihesi joanak. Alkatea japonieraz mintzo da eta bideoak azpitituluak ingelesez dauzka. Horietatik egin dugu euskarazko itzulpena.
Martxoaren 11ko lurrikarak eta tsunamiak eta ondoren Fukushimako zentral nuklearraren istripuak gogor kolpatu dute gure herria. Laguntza eskaini diguten guztiei esker ona adierazten diet, tartean mundu osotik interesatu diren komunikabideei. Hala ere, zentraletik 20-30 kilometro arteko eremuan gauden eskualde honetan materialik gabe gaude, gobernuak etxetik ez ateratzea agindu digunetik. Eta gobernuak bezala Tepcok ematen diguten informazio urriagatik, isolatuta utzi gaituzte.
Minami Somako jendeak ulertu zuen gobernuak borondatezko ebakuazioa proposatzen ziela eta udala ari da hiritik alde egiteko laguntza eskaintzen. Une honetan hirian 20.000 pertsona inguru geratzen dira. Gure gain dago jende guzti horiek mantentzea. Baina tamalez aitortu behar dut ahalegintzen garen arren zailtasun handiak ditugula beharrezko laguntza banatzeko ere. Arren lagundu gaitzazue.
Jendea etxe barruan gera dadin gobernuak eman duen aginduak gure logistika eragozten du. Zuei, boluntarioei, laguntza eskatzen dizuegu, janari eta bestelakoak garraiatzeko laguntza behar dugu, baina horretarako gure itxaropen bakarra boluntarioak dira, arriskuak beren gain hartuko dituztenak, gobernuak jendeari etxeetan geratzeko ezarri dion agindua dela eta.
Bestalde, komunikabide gehienek, ia guztiek, informazioak telefonoz biltzen dituzte, baina honaino etorri eta informazio benetakoak bertan biltzen ez badituzte, ezingo dute sekula esan zer ari zaion gertatzen hemengo jendeari. Arren eskatzen diegu datozela honaino eta zabaldu dezatela hemen gertatzen ari dena
Etxetik ez ateratzeko agindua dagoenetik, dendak eta supermerkatuak itxita daude, bankuak ere bai, jendea ezer gabe geratzen ari dira eta gosete garaian bezala antolatu da. Nahikoa gasolina ez dagoenez, alde egitea nekezago lortzen da. Gasolina eta petroliokien eske ari gara. 14 egun pasa dira lurrikaratik eta oinarrizko gaiak bukatzen ari zaizkio oraindik hemen geratu den jendeari etxeetan. Baina guk [udal agintariok] ez daukagu gasolinarik haiengana iristeko. Horregatik eskatzen ditugu gasolina ekarriko diguten boluntarioak.
Bertako funtzionarioek orain aurre egin behar diote erradiazioen mehatxuari, tentsio eta arrisku hori jasanez ahalegintzen dira jendeari laguntzen. Horietako batzuek familia galdu zuten lurrikaran, beste batzuek etxea. Horiek dira herritarren bizien bizkarrezurra. Nahiko genuke haien lan gogorra arintzera boluntarioak etortzea. Arren, lagundu gaitzazue hondamendi hau elkarrekin gainditzen.
Minami Soma eskualdeak 1.000 urtez atxiki du samuraien tradizioa handia, bidenabar Soma- Nomaoi fesltibala. Inork ezingo zuen pentsatu 20 metroko tsunami batek joko zuenik. 20 kilometro luze eta 2,5 kilometro zabaleko eremu osoa suntsituta dago, horko etxe guztiak eraitsita. Neke handiz segitzen dugu falta direnen bilaketa lanetan. 253 hilotz zenbatu ditugu eta 1.260 gehiago daude desagertuta eta eta orain gainera zentral nuklearraren istripuari egin behar diogu aurre.
Zentraletik 10 kilometro arteko jendeak ebakuatu dituzte eta orain 20 kilometro artekoak ebakuatzeko agindua emanda dago, 30 kilometro artean bizi den jendeari agindu diote etxetik ez ateratzeko. Jende asko geratu da garraiabiderik gabe. Ezin dituzte eraman beharrezkoenak ere etxeraino.
Pena handia dugu hau esateaz, baina boluntarioei eskatzen diegu beren gain hartzea arriskuak. Gobernuak etxeratzea derrigortu duenez, kanpoko mugimenduak debekatuta baitaude. Zorionez [martxoaren 24koa da grabazioa] Minami Soman erradioaktibitate maila apala da, kontutan edukita zentraletik 25 kilometrora gaudela, orduko 1,5etik 3,0 microsiervet artekoa une honetan. Aldiz, zentraletik gu baino urrutiago dauden eskualde batzuetan gurean baino 3 eta are 10 aldiz erradioaktibitate gehiago ere aurkitu da. Iturriko urean erradioaktibitatea maila baxuan dago eta “kutsatuta” dagoenik ezin da esan urrutitik ere. Kutsadura gehiago zabaldu baino lehen, arren, luza iezaguzue eskua eta lagundu jende hauei. Ni neu eta funtzionarioak herritarren biziak salbatzeko gaude hemen. Arren, lagundu iezaguzue.
Bestalde, 50.000 jende baino gehiago joan da hiritik egunotan Japonia osora, eta oso harreman gutxi daukagu haiekin. Herritar guzti horiei ere lagundu behar diegu, baina une honetan haiek dauden lekuko agintari eta funtzionarioen esku dago hori. Egia esan, ez dakigu hemendik joandakoak non dauden, ehun leku baino gehiagotan egon daitezke. Arren, lagundu iezaguzue haiei itxaropena atxikiarazten, esaiezue bat egin da gaudela eta ahaleginak egiten ari garela herritarrei laguntzeko eta hiria berreraikitzeko.
Mundu osoko komunikabideei eskatzen diet laguntza, zabal dezatela lurrikarari eta tsunamiari buruzko informazioa, kutsadura eta erradioaktibitatea diren etsai ikusezinen kontra borrokan ari garela.
Hona nire eskari benetakoa zuei, munduko guztioi, Minami Soma hiriko alkate naizenez eskatzen dizuet lagundu gaitzazuela. Elkarri laguntzeak egiten gaitu gizaki. Eten gabe laguntzea eskatzen dizuet. Eskerrik asko.