Geroarte Orma!
urteko futbola, gaurkoarekin alderatuz oso ezberdina zen. Lokatzari, area deitzeko balentria genuen, agian hondartzan egiten genituen gazteluak, futbol zelaian eraikitzeko beharra genuelako, baloia tontorrean jarrita, lurretik altzatzeko. 90etan ez zegoen munduan karrerilla nahikorik kornerrak area barruan sartzeko, are gehiago Mikasa baloiak buztitzen zirenean, non “punteroia” zen errekurso teknikorik erabilena, eta gehiengoentzat bakarra. Txurdinagatarrak tiritak jartzen genituen...
Read MoreZu gara Gu!
Denetarik ikusten ohituta gaude, telebistak gure etxeko egongelak okupatu zituenetik. Aro modernoko internet mega sareak ez du lagundu gure harritzeko ahalmena garatzen, dena ikusi dugula uste baitugu. Horretan nengoen ni futbol zale inozo eta frikia, Darmstadt talde alemaniarraren istorio hunkigarri eta harrigarria ezagutu nuen arte. 1898 urtetik SV Darmstadt dugu Hesse hiriburuko ordezkatzailerik nagusiena. Inoiz ez du txapelketa nagusirik irabazi, baina ez dute behar, beste...
Read MoreViva Mexico eta Salcidotarrak Kabroiak!!
Mexico galtzen ari da, Confederaciones deritzoten “txapelketan” Errusiarren kontrako partidan. Baina hau ez da izango galtzen hasten duten lehenengo partida, izan ere, hamaika gudatan jaioak dira “Mariatxitarrak”, futbol zelaian eta batez ere zelaitik kanpo: Droga eta Narcoen artekoak, korrupzioa, Ayotzinapa, pobrezia…baina errekaren norantzaren kontra egiten duten horietakoak dira hauek, ERRESILIENTEAK. Fubolak berak, ez du herriaren aldapan gorako lasterketa horri uko egin,...
Read MoreHarresien kontrako koloreak
Dena ez da intolerantzia AEBetan, dena ez da Joker errubioaren show faxista edota arrazakeriaren aldeko harresiaren materializazioa. USAko futbol taldeak, jarrera hauen kontrako etsaia izendatu da azkenengo hilabetetan. Trump “Askatasunaren lurraldeko” hauteskundetan irabazle atera eta bi egun geroaro, 2016ko azaroaren 12an, Munduko Txapelketarako sailkatzeko balio zuen Mexico eta USAn arteko norgehiagoka jokatu behar zuten. Partida hasi baino lehen, “La Tri” eta...
Read MoreAgur eta ohore Capitano
Ez dira orduak, bihar lan egiteko eguna da,alarma jarri, bazkaria prestatu, kafea, agenda…baina egun berezia izan da gaurkoa, eta barruan sortu dizkidan “gauzatxoak” kanporatzeko beharra somatzen dut. Gaur 24 urteren ostean, Francesco Totti handiak, AS Roma taldea utzi du. Romulo eta Remoren aita, ez du kamiseta granatea berriz jantziko. Umezurtz utzi gaitu, klub bakarrean ibili den mega izarra. Kaleko jokalaria diote batzuk, etsairik kabroi eta errespetagarriena besteak,...
Read MoreGora futbol FEMINISTA!
Intentsioak eta nahiak haizeak eraman ditzake, paper horiztatu bateko kontratu zahar eta ahaztu bat bezala. Horregatik, gauza garrantzitsuak ekintzekin adierazi behar dira, norbait esan zuen bezala “iraultza ez dute sekula telebistan aterako” eta arlo honetan maisuak izaten dira alemaniako lagunak. Sarreren salneurrietatik hasita, (10€ gatik goi mailako talde bat ikusi dezakezu),eta jardunaldien ordutegietatik jarraituz, (arratsalde goizean jokatzen dituzte partida guztiak, eta horrek...
Read MoreKurdistango Urrezko Baloia
Urtero bezala “Mass Media”ko basapiztiak, denboraldiko jokalaririk onena nor den aukeratzeko lehiarekin hasi dira; Messi, Ronaldo, Suárez, Neymar… Nike eta Adidasen arteko borroka honetan, Bartzelona-k eta Real Madrid-ek monopolizatutako jokoan nik badut faborito bat, Deniz Naki. Protagonista dugun jokalaria, 1989ko uztailaren 9an Dürenen (Alemania) jaio zen. Bere gurasoak Kurduak ziren, Tunceliko eskualdekoak; eta 70 hamarkadan “Curry wurst” herrialdera migratu zuten lan bila....
Read MoreFutbolean pentsatzen
“Futbola gizartearen erreflexua da”, “gizarteak ematen dio futbolari , horregatik jaialdi honen bitartez gizarteari futbola bueltatu nahi diogu”, honako hitzekin eman zion hasiera Galder Reguera Kazetariak, Thinking Football Fil Festival 2017ko edizioari. Beste urteetan bezala, aurten ere bidaiatzeko aukera izan dugu: Sunakali Budaren begi marroietatik, Islandiako paisai zurira; Danimarkako izarretatik, brasileko iraultza eguzkitsura; heriotz gordinetik, bizitzaren alderik...
Read MoreGet ritch or die triyng
Sheiyi Emmanuel Adebayor aste honetan Gabonen ospatu den 2017ko Afrikako Kopan parte hartu du. Afrikako Saien aurrelariaren karrera, filme bat dirudi, horrenbeste talde boteretsuetan jokatu ta gero, talderik gabe dago egun, batek daki nora joko duen, bere bizitza pertsonal eta familiarra bezala. Rap Musika zale amorratua denez, bere bibliografia 50 Cent Rap abeslariaren diska batekin alderatuko dugu, balak, kalea, mina, urrezko lepokoak…izan baititu tartean. 1-Intro: Lomé Togoko hiribuan...
Read MoreSustraiak enborra bihurtzeko prest
“Gu sortu ginen embor beretik, sortuko dira besteak, burruka hontan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak” dio Xabier Letek idatzitako eta beste askok abestutako irmoak. Amaituezineko guda, bizitzaren egunerokotasunetik, gizartearen alorrera daraman hitzen arteko bataila dela esan dezakegu. Bizitzan, futbolean bezala, eguneroko borrokak hastera behartzen zaitu, eguneroko metamorfosi eta ikasteko prozesuan. Bide horretan aurkitzen dugu Einar gaztea,txuri urdinez jantzita sendo hasten doan...
Read More
Iruzkin berriak