Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
- Kattalin Miner: “Harritu nau konturatzeak zenbat behar zuen jendeak zilegitasuna”
- Asier Lafuente: “Kritikagarria ahobizi kokatu eta belarriprest jokatzea da”
- June Fernandez: “Nire erosotasuna auzian jarri nahi dut”
- Alberto Irazu: “Gizartean esperimentuak egin behar baditugu, EITBn ere beste hainbeste egin behar genuke”
- Ez ote dut ulertu Euskaraldia?
Iruzkin berriak
- Amaia(e)k Ez ote dut ulertu Euskaraldia? bidalketan
- Nagore(e)k Ez ote dut ulertu Euskaraldia? bidalketan
- Aitor(e)k Ez ote dut ulertu Euskaraldia? bidalketan
- Ni belarriprest? Ez ote dut ulertu euskaraldia? • ZUZEU(e)k Ez ote dut ulertu Euskaraldia? bidalketan
- Mireia(e)k Ez ote dut ulertu Euskaraldia? bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko abuztua
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
Urtebeteko epean ikasle transexualak artatzeko protokoloak abiatu dira Nafarroan eta EAEn
Atalak: Gizartea
Helburua genero identitate guztiak errespetatzea da eta ikasleei, gurasoei eta ikastetxeetako langile guztiei eragingo dieten protokoloak prestatu dira.
Protokoloa aurkezten azkena Nafarroako Gobernua izan da. Transexualitate Kasuetarako Hezkuntzako Protokoloa aurkeztu berri du eta lau ardatz ditu. Batetik, transexualitate egoerak identifikatuko dira eta ohartarazpena gurasoak bezala ikastetxeak berak edo tutoreak egin dezake. Bigarrenik, eskolan hartu beharreko neurriak zehaztuko dira. Hirugarrenik, hezkuntza komunitate osoari eragingo dion plana egingo da. Laugarrenik, balizko bazterketa eta jazarpenei aurrea hartzeko neurriak garatuko dira.
Haur transexualei nahi duten izenez deituko zaie, nahi duten arropa jantzi ahal izango dute, eta ikastetxean sexuen arabera bereizitako azpiegiturak baldin badaude haurrak erosoen sentitzen dena aukeratu ahal izango du.
Eusko Jaurlaritzak antzeko protokolo baten berri eman zuen 2016ko otsailaren erdialdean.
Transexualitatea ez da desoreka, genero inkongruentzia baizik, Munduko Osasun Erakundearen arabera
Transexualitatea kontzeptuak kategoria berean jarraitzen du 1990ean buru gaixotasuntzat hartu zenetik. Urte hartan homosexualitatea zerrendatik atera zuten. 2018an gaixotasunen diagnostikorako eskuliburuaren edizio berria aterako dute eta hor jada desorekatzat beharrean genero inkongruentziatzat hartuko da. El Diario.es agerkariak aldaketaren berri eman du artikulu batean. Ondoko lerroetan, hiru puntutan laburtu dugu Munduko Osasun Erakundeak egingo duen aldaketa.
Ez da desoreka
Transexualitatea Nazioarteko Gaixotasunen Zerrendan dago. Orain arte “nortasun eta jokaera desorekak” atalburuan zegoen, “genero nortasunaren desorekak” azpiatalean. 2018tik aurrera “sexu osasunari dagozkionak” atalburuan egongo da.
Inkongruentzia da
Kategoriaz gain, izena ere aldatu diote. Buru gaixotasun izateari utziko dio eta genero inkongruentzia izango da 2018tik aurrera.
Bestelako deskripzioa
Gaur egungo eskuliburuan horrela azaltzen da zer den transexualitatea: “Aurkako sexukoak bezala bizitzeko eta haiek norbera onartzeko desioa. Ohikoa da sexu anatomikoarekiko ondoeza edo desadostasuna izatea, baita ere tratamendu kirurgiko eta hormonala egiteko desioa izatea, gorputza gustuko sexuarekin bat etor dadin ahal den neurrian”. 2018tik aurrerako definizioa bestelakoa izango da: “Jaiotzetiko sexuaren eta bizi duen generoaren arteko inkongruentzia iraunkorra. Sarri, sentitzen duen generoan bizi eta onartua izateko ‘trantsizioa’ egitea desiratzen du. Trantsizioa hormona edo kirurgia bidez edo beste osasun baliabideen bidez egingo litzateke, beti ere gorputza nahi adina eta ahal den neurrian generoarekin bat etor dadin”.
LGTBI kolektiboek, orokorrean, lorpentzat jo dute aldaketa, beti eskatu izan baitute buru gaixotasun izateari utz diezaion. Hala ere, genero inkongruentzia terminoa ez da gustukoa. Batzuen ustez, egokiagoa litzateke gizakiaren aniztasunaren adierazpidetzat hartzea eta generoaren autodeterminazio eskubidea onartzea.