Suitzako Gobernua ingelesaren beldur da
Suitzako eskola batzuek ingelesa aukeratzen dute bigarren irakats hizkuntza moduan. Gobernua kezkatzen hasia da eta ez du horrelako hauturik egiten utziko.
Ez dira hasi neurriak hartzen, baina bigarren hizkuntza ingelesa izatea ez dutela onartuko garbi utzi du Alain Berset Kultura ministroak, horrek esan nahi baitu Suitzako gainerako hizkuntzak bazterrean utzi direla. Dirudienez, ingelesaren alde egin eta frantsesa baztertzen ari dira hainbat eskola Lehen Hezkuntzan. Eskuineko eta ezkerreko senatariek, frankofonoek eta alemanek, erakutsi dute kezka.
Suitzan lau hizkuntza ofizial dauzkate: alemana (biztanleen % 63,7), frantsesa (% 19,2), italiera (% 7,6) eta erromantxera (% 0,6).
Le Monde Diplomatique-n ere hau argitaratu da: http://mondediplo.com/2014/07/13english testu horretan “English as the only vector of modernity” denik baztertzea ederki dago, baina Dutch arriskuan dagoela entzuteak barrena nahasten du…
Eskerrik asko Le Mondeko loturagatik, interesgarria. Eta bai, alemana, frantsesa, italiera… ez daude arriskuan ezta?