Jalgi hadi plazara
Hasiera » Euskara » Euskara administrazioan: gero eta gehiagok daki, baina lan hizkuntza izatetik urrun dago
Eka27 1

Euskara administrazioan: gero eta gehiagok daki, baina lan hizkuntza izatetik urrun dago

Atalak: Euskara

Herritarren ia erdiak, ahoz, euskaraz aritzen dira administrazioarekin. Argazkia: Dani Blanco.

Herritarren ia erdiak, ahoz, euskaraz aritzen dira administrazioarekin. Argazkia: Dani Blanco.

EAEko administrazioan gero eta langile gehiago da gai euskaraz egiteko. Beste kontu bat da egiten duten ala ez. 2008-2012ko ebaluazioaren arabera, ezagutzak gora egin du, baina ez erabilerak proportzio berean. Helburu nagusia urrun dago, hau da, administrazioan lan hizkuntza euskara izatea.

Eusko Jaurlaritzak 2008-2012ko Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan txostena aurkeztu berri du. Hor biltzen diren datuak erabilera bultzatzeko laugarren planaren aldikoak dira. Administraziotik at, jendartean oro har gertatzen ari den bezala, euskararen ezagutza gora eta gora ari da, baina erabilerak ez du gora egiten neurri berean. Administrazioko langileek gaitasuna izan arren, ez dute euskaraz hitz egiteko joerarik, ohitura ezagatik, beraiek diotenez.

Ardura kontuak ere aipatu dituzte txostena aurkeztutakoan. Euskara ez da oraindik zeharlerroa erakunde publikoetan eta erantzukizuna euskara zerbitzuaren gain uzten da.

Ikerketak euskararen presentziaren hainbat atal aztertu ditu. Esate baterako, hizkuntz eskakizunei dagokionez, erakundeetako lanpostuen %54,4an ezarrita daukate euskara gaitasunak zein epetatik aurrera bermatuta egon behar duen. Postu horietan dauden %17,6k ez dauka euskara gaitasuna egiaztatuta. Euskara gaitasuna egiaztatu behar dutela ezarrita izan, baina helburua lortzeko eperik ez dutenen artean %64,2k ez du dagokion egiaztagiririk. Bestalde, gerta daiteke hizkuntza eskakizuna izatea, baina gero egunerokoan lanpostuak eskatzen dion euskara gaitasun mailarik ez izatea.

Ahozko komunikazioari dagokionez, argi ageri da herritarrek erakunde publikoetan, telefonoz edo aurrez aurre, euskaraz egiteko ohitura badutela. Txosteneko datuen arabera, ia erdiak egiten du euskaraz, eta 2007an herenak. Erakundea zenbat eta goragokoa orduan eta harreman gutxiago dira euskaraz.

Idatzizkoan proportzioak bestelakoak dira. Idatzizkoen %43 euskaraz eta gaztelaniaz dira, eta hizkuntza baten edo bestearen alde egiten dutenean gaztelaniaz %31 dira eta euskaraz %26. Herritarrek ere, ahoz baino gutxiago egiten dute euskaraz idatziz. Ahoz %46k eta idatziz %31k.

Osasun zentroko leihatilako langilea etorri zait burura txostenaren emaitzak irakurrita. Lehenengo hitza gaztelaniaz eskapatu zaio; herritarrak euskaraz erantzunda euskarara egin du salto segituan, zerbitzu osoa euskaraz eskaintzeko arazorik gabe; lankideekin gaztelania hutsean aritu da; eta ikusten ez badut ere, imajinatzen dut barne lanetan dena gaztelaniaz egingo duela. Herritarrak akuilu dira langileek euskaraz egin dezaten, beste kontu bat da euskara leihatilako langilearen lan hizkuntza bihurtzea. Urrun dago helburua.

Iruzkin bat

  1. Martin | 2013 ekaina 27 at 12:36

    Lehengoan gertatu zitzaidan; handik egun batzuetara berriz ere, eta oraintxe egin dut hirugarren proba… Hiruretan, berdin-berdin:

    Riiiiing!

    Anbulatorio Olagibel. Si desea ser atendido en euskera, pulse 1.

    Klik: 1.

    Zure medikuarekin, pediatrarekin edo erizainarekin hitzordua eskatu nahi baduzu, sakatu 1. Bestela, sakatu 2.

    Klik: 2.

    Gure operadore batekin jarriko zaitugu. Zure deiaren arrazoia larrialdi bat bada, sakatu 1; aholkua behar baduzu, sakatu 2; beste arrazoi bat bada, sakatu 3.

    Klik: 3.

    Itxaron une bat…

    «Olagibel, buenas tardes.»

    Alegia, makinak euskaraz egiten du, baina pertsonak ez.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Onintza Irureta Azkune

Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

@oirureta Twitterren

Jarraitu @oirureta

@oirureta(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • “Amak esan zuenean bakarrik zegoela, ulertu nuen berriz ikasi behar nuela bengalera”
  • Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
  • Iñaki Lasagabaster: “Nork agindu dezake zahar etxeko egoiliarra logelan itxita uztea?”
  • Ana García Mendoza: “Adinekoa menpekoa denean, guk erabakitzen dugu dena bere ordez”
  • Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz”

Iruzkin berriak

  • Ekhi Mandiola(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxi Azkoaga(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Madalen Ibañez(e)k Amaia Álvarez: “Medikuari egunero esaten nion uzteko ama bisitatzen, bazihoala, eta berak ezetz” bidalketan
  • Kontxita Beitia oyarbide(e)k Madalen Ibañez (Gipuzkoako Senideak): “Birusak jo ez dituen egoiliarrak ‘hil’ egin dira bi hilabetez gelan bakartuta egonda” bidalketan
  • Nathalie(e)k Guillermo Perea: “Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan” bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Kirola
  • Literatura
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA