Hasiera »
Olatz Sanchezen bloga - Latitudeak
Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Konünwenu: hizkuntza idatzia erresistentzia arma gisa
2014-05-12 // Historia, Hizkuntza, Literatura // Iruzkinik ez
Konünwenu: ortzirako bidea. Espazioak idatziz berridazteko sortu den argitaletxe indigena; uler dezagun espazioa zentzurik zabalenean, alegia, historia, iragana, oraina eta etorkizuna idazteko tresna berria da. Konünwenuk jatorrizko herrien ahotsari erregistro idatzia eman die, “besteek” idatzi beharrean haiek haien historia idazteko aukera izan dezaten.
Maputxeak, selk´namak, yaganak, kitxuak, aymarak….hizkuntza ibilbide luzea dute, gurea bezala. Eta gurea bezala, berandu hasi ziren ahozkotasuna erregistro idatzietan gordetzen hainbat faktore tarteko. Hizkuntzak ahoz aho transmititu dira etxeko suaren inguruan, itsasertzean, mendialdean. Txilen bizi diren kultura batzuetako hizkuntzak desagertu egin dira erregistro idatzirik gabe, haizeak eraman izan balitu lez. Desagerpen prozesu horren baitan asimilazio linguistiko eta kulturala gertatu dira, hizkuntzok armarik gabe bizi ziren haien lur eremuan, ez zuten izaera ofizialik, ez zuten literatura idatzirik. Hizkuntza ahozkotasunaren zurrunbiloan bizi zen, inertziaz.
Hizkuntzak mintzatu behar dira, eraldatu, lardaskatu. Baina mintzatzeaz gain, hizkuntzek beharrezkoa dute erregistro idatzia izatea letrek botere osagarria ematen dietelako, kanon berriak sortzeko aukera dutelako. Hizkuntza idatzia erresistentzia arma garrantzitsua bihurtzen da orduan. Hizkuntza idatziari esker gramatika normatiboa sortu ahal da hizkuntza espazio berrietan irakatsi ahal izateko, erabilera biderkatu egiten da eta lengoaia instrumentalizatu, hau da, hizkuntzak izateko eta bizirauteko arrazoi berriak izango ditu, balio erantsia.
Literaturak ( denetarikoa) hiria berridazteko aukera ematen du, behinola, hiria maputxea ere izan zelako Santiagon, Aymara iparraldean, Kaweskar eta Selk´nama hegoalde australean. Sortzailetasuna garatzeko espazioa da Konünwenu; debate historikoak ikuspegi berriez jantziko dira, funtsean, “beste” historia ofiziala sortzeko aukera eman nahi du argitaletxeak, nork bere historia eta istorioak ikusi eta sentitu bezala interpretatzeko aukera, hain zuzen ere . Lotura berriak eraiki eta mendeetan zehar historiografia ofizialean gordetako eztabaidak irauli ahal izango dira hausnarketa landuagoen mesederako, haien mesederako, gure mesederako…denon mesederako, ezen denok baitugu historia gertatu bezala ezagutzeko eskubidea, ez batzuk nahi duten bezala erakutsi eta guk hala jasotzeko.
Mito zaharrak apurtzeko abagunea emango duelakoan nago; literatur kanonak buruz behera jarri ahal dira eta ikuspegi zorrotzago eta errealagoez begirada berriak irakurri ahal ditugu; jatorrizko kulturak kontsumorako produktu gisa agertu dira literatura nazionalean, erabat exotizaturik. Nazio eta herrien folklorizazioa iraungita dago -edo behar luke- eta hartara, nik uste dut halako argitaletxeek seriotasuna (eskatu) eta bermatu behar dutela kontsumotik harago, autogestionaturik .
Bide luze eta emankorra izan dezala eta oxala, “beste” literaturak, gureagoak akaso, irakurtzeko aukera baliatu ahal izatea.
Mapocho ibaiaren ibarrak: poesia, memoria eta utzikeria
2014-04-30 // Artea, Historia, Hizkuntza // Iruzkinik ez
Alvarez, Pancho. 2013
800×600
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Mapocho ibaia Txileko Santiago zeharkatzen duen 96 kilometro inguruko ibaia da; ibaiaren inguruan eta jendearen ahotan hamaika istorio ibili ohi da. Izenaren etimologian bertan arakatzean ere, Txileko leku izen askotan bezala, jatorri maputxea dago: mapuche ( mapu=lurra; che= jendea) izenaren deformazioa da Mapocho, konkistatzaileak etorri aitzin, maputxeak haran honetan ere bizi baitziren. Santiago sortu zuen Pedro de Valdivia konkistadore espainolak ibaia ikusi eta jarraian erabaki zuen haren inguruan hiria sortzea. Erdigunea sortu zen beraz, lehen lehendik; ostean, mendebalde eta ekialderantz hedatu da hiria. Ekialdea espazio garbia dugu, kosmopolitagoa; munduko edozein hiritan gaudela pentsa genezake mendebalderantz jo ezean. Diruak jendartea mailakatu eta hiriaren antolaketa baldintzatu ditu. Andeetako mendialdetik zenbat eta gertuago egon, orduan eta ugariagoak dira berdegune eta parkeak, Mapochoa lirainago dago. Etxe orratzak, gorbatadunak, takoiak eta Channel 5 lurrinak hiriaren hutsuneak maisuki ezabatu ditu. Merkataritza gune erraldoiak eraiki dituzte, bata bestearen segidan, kontsumismoaren apologia gordinenaren baitan. Metroa hartu eta mendebalderantz ( hirigunerantz) jo ezkero, hiri latinoa(goa) dakusagu parez pare. Ibaiaren kolorea ugertu egiten da, usain dantzak biderkatu egiten dira merkatuetako postu bakoitzean.
Mapocho ibaia memoriaren lekukoa ere bada; ur gardenaren ordez, gorpu txiro eta ustelduak garraiatu ditu urtetan, bertan ito egin dituzte lotsa eta bidegabekeria. Ibaia gorriz esnatu da behin baino gehiagotan, Pinochet generalak hilerri inprobisatua sortu zuen 70ko hamarkadan eta ibaiak kostata lortu du bere jatorrizko izaerari eustea.
Azken urteotan lan handia egiten ari dira Mapocho ibaia txiletarren egunerokotasunean txertatzeko, ibaia biziarazteko. Orain urte batzuk arte, ibaia leku zikina eta arriskutsua zen, eskaleen hotela, drogazaleen plaza. Leku txikia zuen literaturan nahiz eta benetan oso espazio poetikoa izan.
Poliki-poliki hiriaren mendebala, ekia, iparra eta hegoa ibaira hurbilduz joan dira leku kasik neutroa bilakatu arte; bidegorri xumea egokitzen ari dira autoetatik ihes egin eta ibai ertzetik bizikletan ibili ahal izateko, oinezko eta txirrindularien autobide berria bailitzan. Jada atzean geratu dira ibaiak zekartzan aiene eta zorigaitzak, mitoak apurtuz joan dira espazio aske eta bizigarriagoa sortuz joan den heinean.
Ibaiaren hondarrak, istorioak eta historiak desoreka sozial eta politikoen erakusgarri izan dira; izan dadila ibaia desoreka horiek urratuko dituen espazio ibilgarri eta ibiltaria, Santiagoko bizilagun guztiek berdintasunez bizi eta okupatu ahal izango duten (l)ur zatia.
Valparaiso eta miseria
2014-04-14 // Historia, Hizkuntza // Iruzkinik ez
Valparaiso. Lobos, Valdes.
Valparaiso inspirazioaren portua, artearen amorantea, amorante artista. Derrigorrezko geltokia Santiagotik hurbil, Latinamerika dario karriketatik eta zarata, mikroak eta merkatua bor-bor dabiltza ezker eskuin, hamaika erdara, hamaika doinu eta koplatan. Itsasontzien istorioak, puta eta tabernarien azal gatzitua: Valparaiso.
Koloretako arkitektura, eskailera ugertuak eta igogailu herdoildua; lagunei erakusteko moduko argazki ongi kuadratua. Valparaisoren miseriak ez dira atzerritarren ibilaldietan zehazten, argazki desenfokatuak dirudite. Ez diren lekuetan gorde dira txiroak eta miserableak. Bizilekuak aberatsen apetak dira mendi puntan baina hara, nolako paradoxak, argazki ezin ederragoa daukate haien parean: Nerudaren Valparaiso, Parraren portua. Orduan literatura bihurria dela pentsatzen dugu poesia maitaleok.
Valparaiso. Bracani, Antonio.
Kantu eta olerkietakoak baino hauskorragoak dira Valparaisoren aldapak, glamourra arroiletako zabortegi inprobisatuetan berziklatu dute biziraupenaren trukean. Bestelako arauek astintzen dituzte, pobrezia mozorrorik gabe bizi da muturretan, itsasoari begira.
Kiskali egin zaie dama, kiskali zaie alosia. Margolariek ez dute koloretako etxerik koadroaren erdigunean, ez badira etxoletako hondarrak, gris apalean.
Valparaisora begira dago Txile; doluz jantzi dira biak, desoreka sozialaren zauriak ondo asko estali ditu Txilek orain artean, urteetako arduragabekeriei ez axola. Valparaiso biluzik dakusagu, nardagarri, jasanezin. Telebista miserien aurkezlea da estratosferatik, eta pantomima horretan ahazturaren amildegian bizi diren protagonista berriak daude: suhiltzaileen jarduerak ez dauka etenik Galeanok ondo deskriba zezakeen mundu aldrebes honetan eta gizon zein emakume boluntarioez osatutako brigada prekarioak portuko damaren salbatzaile merkeak dira. Elkartasuna miserien sendabelarra bihurtu da, halabeharrez. Bizilagunen desesperazioa ur pitzerretan itotzear dago eta bien bitartean, iturriak agorturik daude kale kantoietako ostatuetan. Suak herria irentsi behar du eta amorruzko korapiloa eztarrian kateatzen da gupidagabe.
Valparaisoren bertsio berria 2014 urtean herriaren historiak zirriborraturiko olerki miserablea da.
Valparaisoko sutea.
Lurrikarak eta boterea
2014-04-03 // lurrikarak eta ñuke mapu // Iruzkinik ez
Txilen lurrikarak bizitzera ohituta daude; haiek lurrikarak eta ikaraldiak bereizten dituzte. Lurrikarak 7 gradutik gorakoak izan ohi dira latitude honetan, gainontzekoak, lurraren ikara ttipiak besterik ez.
2010eko lurrikararen ostean iritsi nintzen Txilera. Urtebete beranduago, hain zuzen ere. Gertatutako triskantza eta istripuak jendearen ahotan zeuden, lagun askorentzat benetan gatza suertatu zela gau hura. Ikarak lurra ia 9 gradu astindu zituen eta tsunamia hegoaldeko kostaldera iritsi zen, tartean gobernu eta militarren erabaki polemikoak gorabehera. Ordutik hona hamaika ikara sentitu ditut. Gogoan dut lehenbizikoan ohean erdi lo nengoela, ametsetan; lurrikara metroa zela pentsatu nuen subkontzientean nuen pelikula hartan, metroa nire ohearen azpitik pasatzen zela. Apalategien dantzak esnatu ninduen. Kontxo, ez dago metrorik beheko solairuan, ñuke mapu ere lozorrotik esnatu da. Esan beharra dago ordea, eraikuntzak munduko edozein lekutan baino ziurragoak direna, munduko leku ziurrenetakoa da Txile lurrikara bat bizitzeko. Tira, gaitzerdi!
Lau urte igaro dira lurrikara handi hartatik; 50 urte inguruko lasaialdia zetorren txiletarrentzako. Alta, herriaren iparraldean lurrikara gogor baten zain ziren eta gertatu da. Zorionez, epizentroa itsasoan izan da eta hirietan ez da aparteko triskantzarik gertatu baina ostera ere tsunami arriskua sortu eta ordu batzuk beranduago olatu bat iparraldeko herrietaraino iritsi da. Jendea jakitun zelarik mendialdera ihes egin du, arrisku eremutik urrundurik. Lurrikarak kaosa eragin du zenbait lekutan eta lotsabako batzuk egoeraz baliatu dira lapurretak zein arpilatzeak egiteko eta egoerari errentagarritasuna ateratzeko, neoliberalismoaren izenean. Hartara, LAN hegazkin konpainiak iparralderako bidaien prezioak hirukoiztu ditu eta Alto Hospicioko oinarrizko elikagaien prezioak ia laukoiztu dituzte. Kausalidadez, Alto Hospicio iparraldeko komunarik txiroena da eta ezagunak dira alkate eta polizien ustelkeria kasuak eta bortxaketa sistematikoak; ura eta argindarrik gabe jarraitzen dute bertako biztanle ugarik eta herriraino doan errepidea moztuta dago lubizien ondorioz.
Iquique kostaldeko herri turistikoa da eta bertako bizilagun ugarik etxetik alde egin behar izan zuten tsunami arriskua iragarri bezain laster. Arrisku eremuan, itsasaldetik gertu, bada emakume kartzela; ataka larrian egon dira presondegiko funtzionarioak, izan ere, bertako presoek kartzelatik alde egin behar zuten, hura ez baitzen leku ziurra. Emakumeak matxinatu egin ziren: “leku ziur batera alde egingo dugu zuek nahi edo ez; tirokatu gaitzazue baina joan, joan egingo gara”, argi mintzatu ziren emakumeak. Muturreko egoera horren aurrean funtzionarioek presondegiko ateak zabaldu zituzten eta 294 presok “ihes” egin zuten. Alarma gorria piztu da komunikabideetan eta gizatasun keinua ( sen ona, esango nuke) izan beharrean, demokrazia eta segurtasun nazionalaren aurkako ekintzatzat hartu dute sasi politikari eta sasi kazetari batzuk. Kontua da 294 preso haietatik 141 haien kabuz itzuli zirela kartzelara tsunami arriskua desagertutakoan, 101 presoren bila daude eta 52 berriro atxilotu dituzte. Segurtasun nazionalaren aurkako erasoak beste batzuk direla uste dut, alegia, supermerkatuak militarrez lepo egotea balizko lapurretak ekiditeko eta bien bitartean, oinarrizko beharrizanak erdiesteko oztopoak biderkaturik, eskualdetako arduradunek egoera konpontzen laguntzeko keinu bakarra ez egitea.
Pu lamngen, Emakumeak!
2014-03-10 // sexismoa // Iruzkinik ez
Kultrangutun, pu ti curi, egin dantzan nirekin, jo dezagun kultruna
Pewman, pewman calfu amets egin iluntasunean, urdin koloreetan
Pürün aün, pewman jampuzquen egizu dantzan eta amets pinpilinpauxekin
Pewman meu ti auka, pewman amets egin askatasunarekin.
Jeanette Huequeman
Bozkatzeko eskubidea eta sufragio unibertsala, justizia modernizatu berriaren lehen urratsa.
Faloa suntsipen arma nagusia; bortxaketak eta miseria gerraren estalki merkean. Bosnia, Libano, Egipto…
Pussy Riot: woman punk & fire. “Me gusta ser una zorra” Peugeot 205 gorriaren irratian.
Ciudad de Juarez eta emakumeon heriotz-zigor generikoa ( edo genetikoa?¿).
Emakumeon askatasunaren aurkako gurutzada Espainian: gure obarioak homo-sapiens atzerakoienen gatibu, bai zera!
Palestinako ama eta alabek bizipoza bila; amonen otapurrak leihoaren bestaldean. Kalean heriotz usaina.
Martxoak 8
Karrikak morez tintaturik,
Gorria eta beltza alde banatan
dolua eta borrokaren koloreak daramatzate kalebazterrek.
Haserreturik iparra-hegoa-ekia eta mendebala. Patriarkatuak ez du iparorratzik matxismo unibertsalaren garretan.
Konkista ttipien aintzindairak gara hamaika borroketan kiribildurik, kolore anitzetan.
Langile eta gazteak
emakume ameslariak
Amona eta borrokalariak
emakume askeak.
Lotsaren zoologikoez.
2014-02-21 // Historia, Hizkuntza // Iruzkinik ez
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Mr. Maitrek Europara bidalitako familia giza zoologikoan.
Hans Mülchi zuzendariaren Calafate: zoologicos humanos izeneko dokumentala ikusgai egon da Txileko zinema areto ugaritan. Dokumentalak agerian utzi du XIX. mendearen bukaeran Txile hegoaldeko jatorrizko herriek sufritu behar izan zuten jazarpena. Zientifiko europarrak eskualde australeraino iritsi eta jatorrizko herrietako 14 kaweskar eta 10 maputxe bahitu zituzten Europara eraman eta bertan “erakusteko”. Erakusketa haiei giza-zoologikoak izena eman zaie baina kalean haien itxura erakusteaz gain, esperimentuak egiteko ere erabiltzen zituzten gizon zein emakumeak. Tratu txarrak eta bortxaketa ugari pairatu behar izan zituzten eta nekez bizi ziren hilabete batzuk baino gehiago, gaixotasunak jota hiltzen baitziren gupidagabe.
Memoriaren zirrikitu txikia ireki digu ikus-entzunezko produkzio berriak, auzo lotsa sentitzeraino. Historiografia ofizialak behin baino gehiagotan ezkutaturiko pasadizo ankerra da dokumentalaren emaitza. Barrukoak astinduko ditu maisuki, oso ondo egituratuta baitago dokumentala bera, datu zehatzak ematen ditu eta testigantza zein ikerketen emaitzez baliaturik, ondo uztartuta daude alde emozionala eta zientifikoagoa dena.
Ingalaterran, Berlinen eta Parisen izan zituzten erakusleihoak bailiran, izan ere, lotura zuzena dago selknam jatorrizko herriaren desagertzea eta zoologikoen artean- Edozein kasutan, batzuk etxera itzultzea lortu zuten baina erabat okzidentalizaturik, horrek ekar zitzakeen bigarren mailako arazo sozial eta psikologikoak neurtzeke zeudela.
Peter Mason eta Christian Báez historialariek bahiketa horiek ikertzeari ekin zioten, zoologikoen argazkiak ikusitakoan. Ikerketak ordea, Zuricheraino eraman zituen, bertan topatu baitzituzten zoologikoetan bahituriko bost lagunen hezurrak. 125 urte beranduago bost indigenen hezurdurak haien sorterrira ekartzeko prozesua abiatu zen.
Jatorrizko herriez mintzatzea tabua da sektore batzuetan. Historiak eta unean uneko gobernuek ez dute jatorrizko herrien izaera aitortzeko urrats erabakigarririk eman, eta ondorioz, haien jarrera herri baten memoria historikoaren aurkako erasotzat hartua izan ahal da. Gertatu denaz eta gertatzen ari denaz hitz egin, idatzi eta hausnartu behar da. Memoria kolektiboan txertatuak izateko eskubidea dute, berezko historia propioa duten heinean, izana eta izena eduki duten heinean, hain zuzen ere.
Baina motel doaz aitortzak eta aldarrikapenak, akaso nazio-estatu modernoak eta harroputzak bestelako lehentasunak dituelako: harena ez den mundu bati begira dago Txile, iraganeko pasadizo historiko lotsagarriak asistentzialismoz eta berba merkeez jantzi dituzte, historiatik istorioak eraiki dituzte.
Txilera iritsi dira. Hezur puxkak eta hautsa. Txileko bandera haien hilkutxetan; koloretako argazkiak eta propaganda antzua“justizia” ez-izenez. Hizkuntza arrotzean mintzo zatzaizkie, gaztelania unibertsalean, Latinamerikako azentu jostariaz.
Bidaia ez da amaitu, etxeraino oraindik kilometro batzuk falta dira; eguraldia hotzagoa da bertan, usainak bestelakoak, munduan amaitzen den lur muturretik hurbilago. Etxean dira jada. Istorio ez deus bilakatu zituzten baina azkenean, historia izatea lortu dute. Bazen ordua.
Lonkimay sumendia eta Gabonetako kraterra. Kiñe pichi amukan
2014-02-02 // Historia, Hizkuntza // Iruzkinik ez
Gabonetako kraterra eta Lonquimay sumendia
Kiñe pichi amukan, bidaia labur bat erakustera noakizue.
Bidaiatxo labur honetan Txileko hegoaldera joango gara, IX. eskualdera hain zuzen ere. Temukotik 170 kilometro ingurura dagoen Malalcahuello-Nalcas parke naturala bisitatuko dugu. Santiago hiriburutik urruntzea aukera ona izan ohi da egun sargoritsuetan; porlanak tenperatura gradu batzuk igotzen ditu eta kutsadurak begietan hazkurea eragiten du. Busean 8 ordu egin eta begibistakoa erabat aldatu egiten da.
Malalacahuello-Nalcas parkera sartzeko ez da sarrerarik ordaindu behar, bitxia, bai horixe, Txileko parke natural gehienetan sartzeko negozio ederra antolaturik baitaukate, parkearen egoera edozein izanik ere. Nalcas inguruan Lonkimay sumendia dago, baso trinkoa maputxe hizkuntzan. Sumendiak ia 3000 metro ditu eta elurrik ezean, igoera ez da batere teknikoa. Sumendiak 1988an leher egin zuen azkenekotz baina burua material sedimentatuez blokeaturik zuenez, beheraxeagotik irten zen laba eta hala sortu zen Gabonetako kraterra, 1988ko gabonetan sartu baitzen erupzioan.
Kraterra osorik
Paisaia erabat moldatu zuen naturak; pewen edo araucaria ( Txile hegoaldeko jatorrizko zuhaitza) basoak erre zituen labazko ibaiak eta egun ( oso urte gutxi igaro baitira) zuhaitzen ordez, laba lehorrezko “ibaia” luze batek zeharkatzen du parkearen zati handi bat.
Badago kraterreraino igotzeko aukera; paseo laburra da, ordu bikoa, pumita edo pomez harrien artean. Kraterrari azufre usaina eta kea darie oraindik ere; dagoeneko alerta egoera desagertu da eta gailurreko giroa ez da beroa, apur bat epelxeagoa baizik. Temukotik etengabeko kontrola egiten diote sumendiari kamarak eta goi mailako teknologiari esker.
Parkean turismoa ez da bete-betean sartu baina batzuon zoritxarrerako, Lonquimay sumendiaren magalean eski pista batzuk eraiki dituzte beraz, pentsatzea dago neguan denetariko bisitariez josiko dela ingurua. Kontuan hartu behar da orduan, zein datetan hurbildu nahi dugun ibilaldia egitera.
Kraterraren itzala eta Tolhuaca sumendia atzean
Edozein kasutan, merezi du berdetasunaz gozatzea, sumendiaren apeta hain presente egon arren. Inguruari begiratu eta Tolhuaca daukagu parez pare, 3000 metroko sumendia hura ere. Hiru eguneko trabesia batean bi gailurren tontorra jotzea dago. Espektakulua ez da bukatu: Tolhuacaren eskumara Copahue( sufredun urak) auzokidea dago Argentinako Neuquén eta Txileko Alto Bio-Bio eskualdeen artean. Zerua oskarbi dagoenean tontorrari darion kea ikustea dago, espektakulu zoragarria.
Leonel Lienlaf olerkariaren olerkiak argi adierazi bezala, ustezko hondamendiaren artean, bizitza anpulu berriak haziko dira, naturaren erritmo esklusiboan. Lurra emankortuko du labak eta ostera ere jaioko dira araucariak eta rayen loreak.
Mapu-llügün dio izenburuak, paisaia.
Zóy üyépüle ta lálechi aliwén,
hildako zuhaitzetatik haratago
Kiñe chillko pewmákey kachíll líl ta kichú llükálen lelítumekeu
chilco lore lotsatia amildegi atzetik azaldu da.
ARMA, TIRO, PUM eta artearen inpunitatea
2014-01-14 // Artea, musika, sexismoa // Iruzkinik ez
Los Tres musika talde txiletarra 1987an sortu zen Txileko hegoaldean, Concepcion hirian. Laurogeita hamargarren hamarkadan oihartzun handia izan zuten, musika estilo berritzailea ekoizten hasi ziren rock eta jazz musika estiloak bikain uztarturik.
Ospea haien musika tresna eta poltsikoetara iritsi zen. Musika talde ezagunekin jotzen hasi ziren, Cafe Tacuba eta Fito Paezekin, besteak beste. Pinocheten diktaduraren aurka azaldu ziren eta hartarako abesti suntsitzaileak idatzi zituzten, kontzertuetan argi adierazi zuten ez zetozela erregimen autoritarioarekin bat. Kanta mitiko haiek irrati uhinetan joan etorrian ibili dira, erreferente bihurtzeraino.
Sarien txanda etorriko da orduan. Eta ospe handiagoa.
Lekuan lekuko garai historikoak musika taldeen estiloak eta letrak baldintzatu ohi ditu; sarritan, musika taldeei konpromisoa eskatu ohi diegu, haien hitzekin identifikatzeko beharra daukagu, gure kexak munduari oihukatzeko bitartekari zuzenak izan ohi dira. Musika emozio eragilea ere bada; zirrara sortzen dute akordeek eta melodiek. Hunkitzeko gaitasun aparta du musikak.
Kasu, ezen hunkitzeaz gain, haserrea sorrarazteko abilezia ere badute. Eta horixe bera gertatu da Los Tres taldearen azken diskoak dakarren kanta batekin. Bere garaian diktaduraren aurka irmo azaldu ziren eta ematen du demokraziaren beroki epelean lo datzatela, egunez eguneko beste arazoei ez axola.
Emakumeok egunero pairatzen ditugun eraso sexistak ez ei dira eztabaidagai haien hitzen zurrunbiloan. Hainbestekoa da haien egoa, hainbestekoa alienazioa, non bortizkeria tragikomedia bailitzan aurkezteko lotsarik ere ez duten.
Errespetu faltaren muga aise zeharkatu dute, polemika eragileak berriro ere, haiek gustuko duten gisan. Orain bideokliparen interpretazio anitzez ari dira: ezetz, ez zela feminizidioaren erakusgarri merkea, kontrakoa baizik, haiek ez direla matxistak, ez dira homofoboak… Arazoa muturreko feminista musikazaleok daukagu, periferiako lesbianek, irudiez harago ikusteko gai ez garenak, sentiberatasuna histeria bihurturik bizi omen gara.
Arteaz mintzatu dira bideoklipean parte hartu duten aktoreek: arteak interpretazio asko dituela eta, artearen adierazpen askatasuna aldarrikatu dute. Dialektikaren estrategia antzuak, atentzioa desbideratu eta koadroa ipurdikoz kokatzeko.
Edozein kasutan, argi geratu dena da hainbat arazo lantzeko arinkeria. Gauza batzuez ezin mintza daiteke, ez da politikoki zuzena. Txileko jendartean bizi den joera arrazista eta klasistak ez dauka lekurik musikan, halako produktu artistikoa sortu eta jarraian hamaika kexa agertuko lirateke eta haiek badakite gai batzuk ukitu ezin direna, zer gerta ere. Baina maitasunaz ari gara, zeloez, gizon alkoholikoez eta haien “patologiez”…hori bai, hori beti izan ahal da mintzagai, oraindik ere, zeloak maitasunaren erakusgarri direla sinisten baitute guk uste baino jende gehiagok.
Bien bitartean, artearen inpunitateaz baliatu eta irratien musika zerrendetan jo ta su dabil kanta. Emakumea errespetatua ez den testuinguruetan halako produktuak aske sortu eta ekoiztu ahal dira eta artearen adierazpen askatasunean ezkutatzen dira merkatuan zein jendartean libre ibiltzeko.
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:8.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:107%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Bada, artearen izenean, bihoakiela…arma, tiro eta ¡pum!
Nicolasa Quintreman: Awinmañ. Hegan egin duen txoria
2014-01-02 // Historia, Hizkuntza // Iruzkinik ez
Albiste tristea iritsi zaigu Wallmaputik. Nicolasa Quintreman Ralcoko urtegian hil egin da. Quintreman ahizpak ezagunak dira Txile hegoaldean urte batzuetatik hona ugalduz joan diren zentral hidroelektrikoen aurka egindako lana eta adoreagatik. Ralcon bizi zen Nicolasa bere ahizparekin eta komeriak bizi izan zituzten bi andreek: sarritan amets bat suntsitzeko asmoari aurre egitea ez da erraza, zuzen dagoen horri eustea zaila da. Bilera askotan baztertuak izan ziren, mikrofonorik gabe utzi zituzten haien kexuak zein iritziak emateko, ahotsik gabe edo mutu geratzea bezalakoa dela iruditzen zait.
Haiek bazekiten Endesak eta Txileko gobernuek zekarkietena ez zela zoriontasun eredu moderno eta berria, bazekiten zentral hidroelektrikoek ez zutela pehuentxeen txirotasuna kolpetik ezabatuko.
Nicolasak argi adierazi zien Endesako enpresarioei bileretako batean: “dena ez dago salgai. Guk ez dugu gure lurra abandonatuko, lurra gure ama da eta bizirik dago, haren alde borrokatuko gara ezen gure lurrak ez baitauka preziorik”. Nicolasak aberastasuna lurrean, mendietan eta ibaietan zegoela gogorarazi zion munduari behin baino gehiagotan.
Quintreman ahizpek duela 15 urte baino gehiago ekin ziotela oinarrizko eskubideen defentsaren alde borrokatzeari. Emakume eta maputxe izaki, bidea batzuetan adiskidez inguraturik eta bestetzuetan bakartiago taxutu zuten harik eta nekeak eta indarrean jartzen hasia zen Lege antiterroristak testuinguru soziopolitikoa areago gaiztotu zuten arte. Borrokak luze jo du; maputxe-pehuentxeek errepresioari irmo eutsi zioten, antolatu ziren, haien lurrak gogoz defendatu zituzten.
Nahasketa eta gezur politikoen zurrunbiloan, hainbat longko edo buruzagi maputxe atxilotu zituzten, poliziak gazte bat erail zuen eta 2002an bi ahizpek Endesa eta gobernuaren eskaintza onartu behar izan zuten, presioak eta botere desorekak garaiturik, nonbait.
Edozein kasutan, adierazgarria da aipatzea gobernuarekin izandako elkarrizketetan, haien lurrak ezezik, preso politikoen askatasuna, prozesu judizialen etena eta Alto Biobio izeneko eskualdearen udal zerbitzua sortzea ere negoziatu zutela.
Emakume eta maputxea
Nicolasak ohiko winka edo atzerriko jokabide matxistak irauli zituen eta hargatik bortitz eraso zioten espazio politikotik zein komunikatibotik; bere aldarrikapenak matxismoz eta arrazismoz zikindu zituzten. Quintreman ahizpen oihu eta eskaerei seriotasuna kendu zieten eta jendarteari bi emakume zahar eta indigena zoro zirela azaldu zioten, inolako funtsik gabekoak, ez ikasiak eta biolentziaz blaiturik.
Edozelan ere, Nicolasak merkatuaren oinarrien kontra egin zuen, indartsu. Winken ekonomiatik zetozen kontzeptu maskulinizatzaileak kritikatu zituen eta iraultza hartan emakume maputxe askoren newen, indarra, eta nutramak ( elkarrizketa iraultzaileak) eduki zituen. Sortze eta eraldatze lan ikaragarria egin zuen Nicolasa Quintremanek.
Tradiziozko gizonezkoentzat oso harrigarria izan zen emakumeak politika egiten ikustea; espazio publikoa eta politikoa gizonena izan da “ de facto”; emakumeei ez omen zegozkien espazio hura eta kezka haiek. Hasiera batean amona esentzialistatzat hartu zituzten, haiek amalurrak erantzun bezala erantzuten zutelakoan baina denborak erakutsi du iraultza eragileak izateaz gain, politika ere egin zutela, haien boterea erdietsi zuten baina weichafe edo gudari martiriren perfiletik aldenduta, haien erara.
Nicolasak lurra haren bizilagun eta ondorengoentzako lantzen zuen, alegia, Nicolasak sinetsi zuen lurra bizileku izateaz gain, norberaren duintasuna elikatu eta herriaren memoria iraunarazteko lekua ere bazela.
Pewkayael may kimdomo.
Goian bego.
Calafate aike joiuen, Calafate landarearen mitoa.
2013-12-11 // Historia, Hizkuntza, Legenda // Iruzkinik ez
Calafate hitza ezaguna da hiriguneko tabernetan, halaxe deitzen baita hegoaldean ekoizten den garagardo mota bat. Tehueltxe eta selknam jatorrizko herriek, aldiz, bestelako erreferentziak dituzte izen honen baitan.
Edozein kasutan, Calafate hamaika kontakizunen ama da eta kondaira batzuk beste batzuk baino bitxiagoak dira zalantza barik. Nik ohiko mitoetatik urrundu nahi izan dut: maitasun istorio tradizionalak, traumatikoak!, elkar ezin maita dezaketen gizon eta emakume amoranteen zorigaitza..…kontakizun garaikideak direla esan ohi dut nik, garai batean herriaren ahotik jaiotako istorio edo legenda baten bertsio modernizatua, egungo ezaugarriez jantzirik.
Eta euskal mitologiari buruzko klase baten ostean, ikasleen elkarrizketa batek Calafatearen bertsio berria oparitu zidan.
Koonek amona sendagilea akiturik zihoan iparralderantz, negua gainean zuten eta ehizatzeko bazter epelagoen bila zebiltzan. Halakoetan egin ohi zuten bezala, andreari kau, bizileku txukuna eraiki zioten eta urtaro hotza babesturik igarotzeko beste janari etxean gorde zuten. Garai hartan ez zegoen zaldirik eta amonak erabat isolaturik bizi behar izango zituen neguaren hilabete hotzak. Hilabete ilunak hurbildu ahala, bakardadea are sakonagoa zen, txoriek ere ihes egin baitzieten lehen elurteei. Baina Koonek, gainontzeko kideen harridurarako udaberriaren lehen eguzki printzeak besozabal hartu zituen. Enarak eta txepetxak kuku egitera esnatu ziren eta andreak errieta egin zien negu osoan bakarrik uztearren, isiltasuna izan zuelarik adiskide bakarra. Txoriek estuturik, neguko hilabeteetan haien gorputz ttipia hotzetik eta haize zurrunbiloetatik babesteko habiarik ez zutela azaldu zioten, udazkenetik aurrera apenas zegoela zer jan inguru hartan. Koonek kautik irten barik halaxe erantzun zien “ gaurtik aurrera, datozen hotzaldietan non lo egin eta zer jan izango duzue”
Etxea ireki zutenean baina, andrea jada ez zen bertan. Amona lore horiz beteriko zuhamuxka arantzadun ederra bilakatua zen eta uda iritsi orduko, loreak fruitu more goxoak bihurtu ziren, haziz beterik. Txoriek eta Kooneken bizilagunek denek jan zituzten zuhaixkaren fruituak, eta sasiaren haziak aikez aike ,ahoz-aho, zabaldu zituzten. Urruti samar ziren hegaztiek albistearen berri izan zuten eta ordutik, hilabete hotzetan ez dute lur mutur hura gehiago abandonatu, akaso hargatik esan ohi da “ Calafateak jaten dituena atzera itzuliko da bueltan”.