Olatz Sanchez Lamikiz
Latitudeekin dantzan dabilen barakaldarra naiz, han eta hemen, Iparra eta Hegoa orratz. Hizkuntza ttipiez arituko naiz, besteak beste; ikusi eta ikasi dudana zurekin konpartituko dut. Küpaelueyu, kiñetrokin, espazio zati bat eskainiko dizut zentzurik zabalenean, dela idatzi puxka, dela lur zati, dela bitxikeria, dela begirada. Haiek geureganatu eta iraultzen ahaleginduko naiz espazio berriak sortzeko.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
Erailketen sozializazioa: futbola eta femizidioak
Atalak: Justizia, sexismoa
1960, Dominikar Errepublika.
Leonidas Trujillok gidatutako diktadurak Mirabal ahizpak erail zituen azaroaren 25ean. Egun hura hautatu dute emakumeok pairatzen dugun era guztietako bortizkeria salatzeko.
2014, Txile.
Azarora arte 56 femizidio eta beste 100 saiakera.
Sin feminismo no hay revolución.
Argazkia: Ximena R.
Azaroaren 25ean emakumeon aurkako bortizkeria salatzeko nazioarteko eguna ospatu zen eta horren harira, jarduera ugari antolatu zituzten munduko hainbat hiriburu, herri eta auzotan.
Emakume maputxeen aldarrikapenak, feminismotik.
Argazkia: Ximena R.
Gauza berezia da halako aferak salatzeko elkartzen garenok transmititzen dugun energia. Alameda morez blaitu genuen eta amorruaren ordez, gauzak aldatzeko indar handiagoa bildu genuen. Horixe komentatu nuen eskola feministako kide batzuekin, zein erraza den komunikazioa, zein erraza den elkar ulertzea gure artean.
Astegun zuria zen, arratsaldez, auto eta jende gehien ibiltzen den unea; nekez iritsi ahal izan nintzen elkarretaratzea hasi behar zen lekura, ehunka, milaka lagun lanetik ihesi, autoilarak, sargoria eta hiriaren distantziak. Kaosa. HItzordura iritsi eta oasi txiki batean nintzela zirudien, txarangak, musika, pankartak, mezuak…. bizipoza eta aldarrikapena eskutik helduta, ondo!
Biharramunean, elkarretaratzearen argazki bila ari nintzela, auzo batean bikotekideak eraildako emakumearen albistea irakurri nuen. Beheraxeago, letra xehean, bi neskatoek pairatutako bortxaketa saiakera.
Beste komunikabide batean antzeko kasuak irakurri nituen, herrialde ezberdinetan jazoak. Iturriz aldatu eta berdin antzera, jipoiak, inora ez doazen salaketa kasuak, femizidio gehiago.
Azaroaren 3oean futbol partida bat jokatu zuten Madrilen. Galiziako jarraitzaile batzuk busean joan ziren Madrileraino. Bertan, faxista talde bat zain zuten, ongi antolatuak , borrokarako prest. Eraso horretan Galiziako lagun bat erail zuten; handik ordu bira bi taldeek partida jokatu zuten. Bien bitartean, erailketaren berri ematen hasi ziren: jendea asaldatuta zegoen. “Nola da posible? faxistak putakume hutsak dira, polizia…ere bai. Hau lotsa, halakoak gertatu behar izatea ere….”
Komunikabideetan albiste nagusia izan da; faxistak eta biolentoak futbol zelaietatik kanporatzeko neurriak aztertzen ari dira, jendarterako arriskutsuak direlakoan.
Bateria agortzeko daukat ordenagailuan. Erail edo/eta erasotzen duten emakume bakoitzarekin instituzioetatik erantzun bera jasoko bagenu…..zer…….?
Futbolaren hildakoak eta patriarkatuaren hildakoak ez dira berdin neurtzen.
Iturria: #TerrorismeMasclista.
Ordenagailua itzali egin zait. Bateria agortu da.