Hasiera »
Oier Lakuntzaren bloga - Zientziaren labirintoan kokatuz
Oier Lakuntza
Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
- Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
- Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
- Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan
Fisiologia edo medikuntzako Nobel saria 2013
2013-11-22 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Aurreko sarrera batean, 2013ko Kimikako Nobel sariari buruz idatzi nuen, eta sarrera hartan adierazi nuen bezala, Fisikako Nobel saria erdietsi zuten ikerketei buruzko informazioa, aurrez irabazi zuen Asturiasko printzearen sariaren harira argitaratutako Argia aldizkariaren 2381 aleko artikulu batean aurki daiteke. Aldiz, zientzia mailan ematen den hirugarren Nobel saria, fisiologia eta medikuntzari dagokiona alegia, beste baterako utzi nuen. Aldi hartan aipatu nuen bezala, fisiologia eta medikuntza nire ikasketetatik urrun xamar gelditzen...
Jarraitu irakurtzenMehategiak eta metanoa
2013-11-16 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Iragan urriaren 28an, zoritxarreko berria iritsi zitzaigun Leongo Pozo Emilio del Valle ikatz mehategitik: metano gas jario baten ondorioz leherketa bat gertatu zen sei mehaginen heriotza eraginez. Tamalez, ez da hau halako zerbait gertatzen den lehen aldia, historian zehar era honetako istripu asko gertatu izan baitira. Gainera, hauetako gehienak metano gas leherketen ondorioz izaten dira. Ikusi denez, %5 eta %15eko kontzentrazio tarteetan, metanoak leherketa bat eragin dezake. Hortik gora leherketarik eragin gabe su har dezake, eta...
Jarraitu irakurtzenArgiaren abiaduraren unibertsaltasuna
2013-11-08 // Zientziaren paradoxak // 10 iruzkin
Zientziaren beste paradoxa bat, Albert Einsteinek formulatu zuen erlatibitatearen teoriatik ondoriozta daiteke. Teoria honen arabera, argiaren abiadura behatzaile guztientzat beti berdina da, 300000 km/s ingurukoa alegia. Adibide batzuk ipintze aldera, abiadura horretan, segundu bakarrean munduari zazpi bira emango genizkioke, edo ilargitik lurrerako distantzia ia segundu bakarrean osatuko genuke. Dudarik gabe, abiadura hori ez dago gure esku. Esate baterako, duela gutxi Martera iritsi zen Curiosity espazio-ontzia, batazbeste 12000 km/h...
Jarraitu irakurtzenSarin gasa
2013-11-02 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak… Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan zurikeria haundia dagoela, eta mundu mailako potentzia askok, beren erabilera publikoki gaitzetsi arren, arma kimikoez baliatzen direla...
Jarraitu irakurtzenKimikako Nobel saria 2013, kimika kuantikoaren lorpen bat gehiago
2013-10-25 // Gaurkotasunekoak // Iruzkinik ez
Gaurko sarrerarekin gaurkotasunekoen atala inauguratuko dut, eta horretarako, zer hobeto duela gutxi eman zuten Nobel sari bat baino. Jakingo duzuen bezala, Suedia eta Norbegiako zenbait akademik arlo ezberdinetako Nobel sariak ematen dira, eta horietako hiru, hiru zientzia arlori dagozkie: fisika, kimika eta medikuntza. Gaurkoan, Kimikako Nobel Sarian zentratuko gara, hau baita niri hurbilena egiten zaidana. Denbora gehixeago daukadanean, Medikuntzako Nobel Sariaz informatzeko tartea hartzen saiatuko naizela hitz ematen dizuet. Eta fisikakoa?...
Jarraitu irakurtzenElektroien tunel efektua, pilota bat pareta zeharkatzen!
2013-10-19 // Zientziaren paradoxak // Iruzkinik ez
Harri bat airean askatzen dugunean, lurrera erortzen da. Hori gure eguneroko esperientziatik erraz uler daiteke, eta fisikak ere, bere legeen bitartez hori iragartzen du: Lurraren eta harriaren artean erakarpen indar bat sortzen da, eta beraz, airean askatzen dugunean, harria lurrera erortzen da. Muturreko egoera eta eskaletan ordea, zientziak ezusteko bat baino gehiago gordetzen du, ohiko baldintza nahiz egoeretan egiten ditugun eguneroko behaketetatik nekez aurreikus genitzakeenak. Tira, hau atal honetako lehen sarrera da, eta honelako...
Jarraitu irakurtzenLabirintoa arakatuz
2013-10-14 // Aurkezpena eta jarraipena // Iruzkinik ez
Aurrekoan nire aurkezpen orokorra egin ostean, gatozen orain blogean irakurgai zer izango duzuen ikustera. Dena den, edozer baino lehen gauza bat argi utzi nahi nuke. Ikusiko duzuen bezala, blogean mota guztietako zientzia gaiak agertuko dira, baina honek ez du esan nahi guztietan aditua naizenik, baita zera ere! Aurreko sarreran aipatu nuen bezala, nik Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktoretza egin nuen, eta zerbaitetan “aditua” banaiz (ez dakit hitz hau oso egokia den), hori kimika-fisikako atal konkretu bat da.Beste gaiei buruzko...
Jarraitu irakurtzenHau naiz ni
2013-10-08 // Aurkezpena eta jarraipena // 2 iruzkin
Beno, ba ezer baino lehen nire burua aurkeztu behar, Oier Lakuntza alegia. Betidanik zientzia mundua oso erakargarria egin zait, eta hortik sortu zitzaidan blog hau martxan jartzeko ideia. Kimikako ikasketak egin nituen, eta behin karrera bukatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean kimika teoriko eta konputazionaleko doktoretza egiteari ekin nion Jesus Ugalderen gidaritzapean. Pasa den urteko irailean defendatu nuen tesia, eta orain Tarragonako ICIQen (Institut Catala de Investigacio Quimica) ikerketa aldi bat hastekoa naiz (baldin eta...
Jarraitu irakurtzen