Lurraren mugimenduak
Gizakiak betidanik eduki izan du unibertsoan gertatzen denarekiko jakinmina. Egunez eguzkia, eta gauez ilargia eta gainontzeko izarrak zeruan mugitzen sumatzeak, gure planetak unibertsoan duen kokapenaren eta garrantziaren inguruko teoria askori bide eman zion. Jakina den bezala, horietako lehenengoa teoria geozentrista izan zen, eta honen arabera, Lurra unibertsoaren erdigunean aurkitzen zen eta gainontzeko izar eta planetak bere inguruan biraka ari ziren. Kristautasunak teoria hau sutsuki...
Read MoreFisiologia edo medikuntzako Nobel saria 2013
Aurreko sarrera batean, 2013ko Kimikako Nobel sariari buruz idatzi nuen, eta sarrera hartan adierazi nuen bezala, Fisikako Nobel saria erdietsi zuten ikerketei buruzko informazioa, aurrez irabazi zuen Asturiasko printzearen sariaren harira argitaratutako Argia aldizkariaren 2381 aleko artikulu batean aurki daiteke. Aldiz, zientzia mailan ematen den hirugarren Nobel saria, fisiologia eta medikuntzari dagokiona alegia, beste baterako utzi nuen. Aldi hartan aipatu nuen bezala, fisiologia eta...
Read MoreMehategiak eta metanoa
Iragan urriaren 28an, zoritxarreko berria iritsi zitzaigun Leongo Pozo Emilio del Valle ikatz mehategitik: metano gas jario baten ondorioz leherketa bat gertatu zen sei mehaginen heriotza eraginez. Tamalez, ez da hau halako zerbait gertatzen den lehen aldia, historian zehar era honetako istripu asko gertatu izan baitira. Gainera, hauetako gehienak metano gas leherketen ondorioz izaten dira. Ikusi denez, %5 eta %15eko kontzentrazio tarteetan, metanoak leherketa bat eragin dezake. Hortik gora...
Read MoreSarin gasa
Egia esan, nahiago nuke gaurko sarrera hau idatzi beharrik ez banu. Arma kimikoak, esparru militarra, gerrak… Argi daukat guztiak erabat gaitzesgarriak direla, eta hain zuzen, beren izaera zeken horrek bihurtzen ditu albiste. Blog honen helburuen artean zientziarekin zerikusirik izan dezaketen gaurkotasuneko gaiak jorratzea aipatu nuenez, sarrera hau idaztea erabaki dut. Halaber, argi dago mundu honetan zurikeria haundia dagoela, eta mundu mailako potentzia askok, beren erabilera publikoki...
Read MoreKimikako Nobel saria 2013, kimika kuantikoaren lorpen bat gehiago
Gaurko sarrerarekin gaurkotasunekoen atala inauguratuko dut, eta horretarako, zer hobeto duela gutxi eman zuten Nobel sari bat baino. Jakingo duzuen bezala, Suedia eta Norbegiako zenbait akademik arlo ezberdinetako Nobel sariak ematen dira, eta horietako hiru, hiru zientzia arlori dagozkie: fisika, kimika eta medikuntza. Gaurkoan, Kimikako Nobel Sarian zentratuko gara, hau baita niri hurbilena egiten zaidana. Denbora gehixeago daukadanean, Medikuntzako Nobel Sariaz informatzeko tartea hartzen...
Read More
Iruzkin berriak