Itzuli naiz!!
Bazirudien betiko alde egin nuela eta bloga inork esnatuko ez zuen lozorroan sartu zela, baina itzuli naiz! Bloga garai batean bezain emankor jartzeko gogoz itzuli ere! Duela urte eta erdi zintzilikatu nuen azkeneko sarrera, eta jarraipena eman ahalko niola pentsatu banuen ere, azkenean ezinezkoa egin zitzaidan nire asmoak betetzea. Argitalpen batean adierazi nuen bezala, bi urtez Tarragonan izan naiz ikerketako postdoc-a egiten, eta egoera horretan ezin izan dut blogeko sarreretan pentsatzeko...
Read MoreItzulera
Aurreko sarrera batean adierazi nizuen bloga likido egoeratik solido egoerara pasa zela, bere molekulak liratekeen sarrerek, likido egoerako mugimenduari eusteko adina energia ez zutelako. Sarrerak idazteko nire denbora falta zen horren arrazoia. Izan ere, tarteka jasotako iruzkinek izugarrizko energia iturria suposatzen bazuten ere, denbora izatea ezinbestekoa zen sarrerak idazteko, eta beronen faltan, nire bloga moteldu eta solido egoerara pasa zen. Bada, denbora faltaren arazoa gainditu...
Read MoreEgoera aldaketa blogean
DBHko edo batxilergoko ikasle bati “Egoera aldaketa” aipatu ezkero, solido-likido, likido-solido, likido-gas edo antzeko zerbait etorriko zaio burura. Jakina den bezala, inguru baldintzen arabera materia egoera ezberdinetan aurki daiteke. Konparaketa bat eginez, nire blogari ere antzeko zerbait gertatu zaiola esan daiteke. Bloga martxan jarri eta lehen hilabeteak nahiko dinamikoak izan ziren; astero astero sarrera bat zintzilikatu nuen, eta orokorrean bloga nahiko mugitu zela esango nuke....
Read MoreLabirintoa arakatuz
Aurrekoan nire aurkezpen orokorra egin ostean, gatozen orain blogean irakurgai zer izango duzuen ikustera. Dena den, edozer baino lehen gauza bat argi utzi nahi nuke. Ikusiko duzuen bezala, blogean mota guztietako zientzia gaiak agertuko dira, baina honek ez du esan nahi guztietan aditua naizenik, baita zera ere! Aurreko sarreran aipatu nuen bezala, nik Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktoretza egin nuen, eta zerbaitetan “aditua” banaiz (ez dakit hitz hau oso egokia den), hori...
Read MoreHau naiz ni
Beno, ba ezer baino lehen nire burua aurkeztu behar, Oier Lakuntza alegia. Betidanik zientzia mundua oso erakargarria egin zait, eta hortik sortu zitzaidan blog hau martxan jartzeko ideia. Kimikako ikasketak egin nituen, eta behin karrera bukatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean kimika teoriko eta konputazionaleko doktoretza egiteari ekin nion Jesus Ugalderen gidaritzapean. Pasa den urteko irailean defendatu nuen tesia, eta orain Tarragonako ICIQen (Institut Catala de Investigacio...
Read More
Iruzkin berriak