Ura apur dezagun!!
Tira, gaur sukarrak jota nabil eta ezin izango dut askorik idatzi. Dena den, aurreko astean astero-astero sarrera bat zintzilikatzen ahaleginduko nintzela hitz eman nizuen, eta ez nuen ngarrenez kale egin nahi. Hala, Tarragonan nik lan egin dudan taldean tesia egiten ari den Ignacio Funes gazte Tuterar batek bere tesiari buruz egindako bost minutuko bakarrizketa saioaren linka utziko dizuet. Ikusiko duzuenez, Ignacio eguzki argia erabiliz eta katalizatzaile baten laguntzaz, ur molekula hautsi eta erregai garbi bezala erabiliko genukeen hidrogeno molekularra nola lortu ikertzen ari da. Baina beno, hobe izango da berak kontatzea, oso modu ulergarri eta dibertigarrian kontatzen du eta. Batxilergoko 2. mailakoei zuzendutako bakarrizketa da, eta lehiaketa batean saritua izan zen. Normalean euskerazko materiala erabiltzen ahaleginduko naiz, baina bakarrizketa erderaz egina dago. Ikusi eta gozatu!!!
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks