Zientziaren labirintoan kokatuz
Hasiera » Aurkezpena eta jarraipena » Hau naiz ni
Urr08 2

Hau naiz ni

Atalak: Aurkezpena eta jarraipena

Beno, ba ezer baino lehen nire burua aurkeztu behar, Oier Lakuntza alegia. Betidanik zientzia mundua oso erakargarria egin zait, eta hortik sortu zitzaidan blog hau martxan jartzeko ideia.

 

Kimikako ikasketak egin nituen, eta behin karrera bukatuta, Euskal Herriko Unibertsitatean kimika teoriko eta konputazionaleko doktoretza egiteari ekin nion Jesus Ugalderen gidaritzapean. Pasa den urteko irailean defendatu nuen tesia, eta orain Tarragonako ICIQen (Institut Catala de Investigacio Quimica) ikerketa aldi bat hastekoa naiz (baldin eta esan zidaten moduan diru laguntzarik eskeintzen badidate).

 

Ikerketa mundua oso interesgarria da, baina sarritan publiko orokorretik urrunegi gelditzen dela esango nuke. Izan ere, oinarrizko ikerketek, etorkizunerako oso baliagarriak izan badaitezke ere, ez dute epe laburrerako aplikaziorik ziurtatzen, eta horrek zientzia munduan ez dabilen jendeari ikertzen ari garenaren berri era erakargarri batean ematea zailtzen du. Era berean, hori zientziaren dibulgazioari eskeini izan zaizkion denbora eta baliabide eskasen errua ere bada.

 

Eta tira, puntu honetara helduta, niri zientziaren dibulgazioa betidanik asko gustatu zaidala esan behar. Unibertsitate ikasketak hautatzeko ordua iritsi zitzaidanean, kazetaritza ikastea ere oso presente izan nuen, eta behin tesia bukatuta, joan den urtean “Kazetaritza Zientifikoa eta Komunikazio zientifikoa” masterra egiten hasi nintzen UNEDen (ez dut guztia egingo baina aurten lortuko dut unibertsitateko aditu titulua).

 

Ikerketa munduari ikusten diodan beste eragozpen bat, azkenerako espezializatuegia bihurtzen dela da. Noski, ikerketak aurrera egingo badu, beharrezkoa da espezializazioa, ezinezkoa baita lortzen diren jakintza guztiak esparru jakin batean biltzea. Baina ahal den heinean, ikuspegi orokor bat edukitzea ere beharrezkoa dela esango nuke, zientziaren beste adarretan zer egiten den buruan izatea alegia. Horregatik jorratuko ditut blog honetan zientziaren esparru ezberdinetako gaiak. Baina tira, hau gauzak aurreratzea litzateke. Momentuz gera zaitezte nire aurkezpen eta ikuspuntuaren azalpen honekin, eta blogean zer agertuko den hurrengo sarrera baterako utziko dut.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

2 Iruzkin

  1. Jon Matxain | 2013 urriak 11 at 12:56

    Poztekoa da beste pertsona bat zientziaren eta kultura zientifikoaren hedapenean gehitu zaigula. Askotan mintzatu gara, ezta, Oier, ikerketa zientifikoaren inguruan. Orain, sarera ere hedatuko ditugu gure eztabaida sanoak. Hemen duzu irakurle bat! Animatu Twitter kontua egiten, bertatik ere zabalduko dugu eztabaida konstruktiboa!

    Reply
  2. olakunza | 2013 urriak 11 at 16:39

    Eskerrik asko gonbidapenagatik Txoni. Oraindik bloga ez da oso aktibo egongo, irisgarritasun arazo batzuk konpondu behar ditut eta.

    Reply

Iruzkin honi Jon Matxain erantzun Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oier Lakuntza

Zientzia mundutik at dabilen jendearentzat, sarritan zientzia baino mito itxura handiagoa dute zientziari buruz entzuten diren kontu askok. Blog honetan, gaurkotasuneko gaietatik abiatuta, zientzia gaiak hobeto ulertzeko argibideak eskainiko dira, ahalik eta modurik xumeenean. Halaber, zientziak gordetzen dituen zenbait bitxikeriarentzat, eta beste blog nahiz aldizkarietan jorratzen diren zientzia artikuluei buruzko hausnarketa eta gogoetetarako ere tartea egongo da.

Azken bidalketak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena
  • Euskera eta zientzia
  • Plastikoak eta ahanztura
  • Negutegi efektuaz
  • Nanoteknologia

Iruzkin berriak

  • Epigenetika: geneak ez dira dena | EIBZko liburutegia(e)k Epigenetika: geneak ez dira dena bidalketan
  • Negutegi efektuaz | EIBZko liburutegia(e)k Negutegi efektuaz bidalketan
  • Oier Lakunza(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Iñaki Suinaga(e)k Nanoteknologia bidalketan
  • Nanoteknologia | EIBZko liburutegia(e)k Nanoteknologia bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Argitaratuak
  • Aurkezpena eta jarraipena
  • Euskal Herria irratikoak
  • Gaurkotasunekoak
  • Gogoetak
  • Sailkatugabeak
  • Zientziaren paradoxak

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA