Nora Barroso
Pasioz sortzen ditugu ideiak irudimenaz biluztu eta mimoz gauzatu.
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Axala Blogean agertzen diren testuak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude eskuragarri.
azalaren.memoria@gmail.com
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Bi gorpu, indarkeria bera | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu | Angelu itsua(e)k Garai bateko usadioak zaharberritzen bidalketan
- Ekintzak bilakatzen diren presentziak | Axala(e)k Ez zen sua izan bidalketan
- Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana • ZUZEU(e)k Kotxean alkoholik ez. Euskadi, auzolana bidalketan
- Erantzuna guztion esku dago | Axala(e)k Emakumeen gerra bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko martxoa
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2018(e)ko abendua
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
Kategoriak
- Adierazpenak
- Auzolana
- Biolentzia matxista
- Boterea
- Elikadura
- Elkartasuna
- Erlazioak
- Erretratuak
- euskara
- Euskara
- Feminismoak
- Gizartea
- Gizartea
- Gorputzak
- Haurdunaldia
- Haurtzaroa
- Haziera
- Heriotza
- Herrigintza
- Hezkuntza
- Ilusionismo soziala
- Jabe-gabetzea
- Jolasean
- Kimutx
- Komunikazioa
- Lan duina munduan barrena
- OarsoIrriak
- Osasuna
- Palestina
- Parte-hartzea
- Prismaren koloreak
- Proiektuak
- Sailkatugabeak
- Sentipenak
- Sexualitatea
- Soinu Bandak
- Testigantzak
- Zeinu hizkuntza
- Zentzumenak
Hilerokoa, gorputzen presentziak eta bestelako aldarriak
Atalak: Gorputzak, Osasuna, Prismaren koloreak, Sentipenak
Khalid Albaih-en marrazkia
Pertsona bakoitzak modu ezberdinean bizi du bere lehen hilerokoa. Gertatu baino lehen, pasarte horren inguruko berriak nagusiki etxetik, eskolatik edo lagunengandik etortzen dira, baina, ezinbestean, kalea eta komunikabideak ere informazio iturri dira. Eremu gehienetan gorputzaren inguruko azalpen fisiologikoak ematen dituzte, baina, nire ustez, mezu nagusiaren laburpena “hileroko = haurdun geratzeko aukera” da. Mezu orokorrak “kontuz, jada ez zara haur bat” adierazten du eta, testuinguru horretan, hilerokoa beldur edo arazo bihurtu dezake. Gainera, n-garren aldiz txertatuko dute, haientzat emakumea den gorputzaren eraikuntzan gizonaren presentzia.
Lehenengo aldian amari kontatu nion baina gero, ezkutuan nenbilen; ez nuen, zentzu horretan behintzat, handia izan nahi. Egoera asko luzatu zen, eta horrek gorputzaren kontzientzia falta adierazten du, asimilatu gabeko zerbait.
Aurrerantzean hilerokoa ohiko zerbait bihurtu zen, hor zegoen: mina ematen zuen, behar ez zuenean agertzen zen eta, beti, kulero edo praka zikinekin bukatzen nuen. Ez nuen nire parte zen zerbait sentitzen, eraikuntza kanpotik eratorria zen. 2005. urtean hilerokoa ez izaten hasi nintzen, halaber, nire gorputzean bestelako aldaketak sortu ziren. Buruan mikroprolaktinoma bat diagnostikatu zidaten (gurruin pituitarioaren tumore onbera bat).
Adiskidetze prozesua gogorra eta polita izan da; gorputzaren intuizioari entzuten lagundu dit eta nire burua hobeto ulertzen dut orain. Bide horren eragina ez da soilik hilerokora mugatu: erlazioetan dago presente (afektiboak, sexualak, laguntasunezkoak…), ekintzak gauzatzeko moduan ikusten dut, hitz egiteko maneran…
Gehienetan gure gorputzetatik at bizi garela uste dut; eta, modu pausatuan nor bere esentzia ukitzen utzi baino lehen kanpoko aktoreak sartzen dizkigutela, gure barrua nahasiz.
Zuen barnea goxo aditu dezazuela…