Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Euri madarikatua
Abu14 0

Euri madarikatua

Atalak: musika kritika

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Tabakalera Zikloa. Juan Laboreria (baritonoa), eta Javier González Sarmiento (pianoa). Egitaraua: Aita Donostia, Guridi, Hahn, Duparc, Poulenc, Beethoven, Grieg, Txaikovski, Donizetti, Bellini eta Sorozabal-en obrak. Lekua: Tabakalera. Data: abuztuaren 13a.

 

Aire zabaleko kontzertuak egitea ideia polita da – horrek dakartzan zailtasun akustikoak alde batera utzita –. Baina orain arteko esperientziak ikusita, Musika Hamabostaldiak agian ideia hori alde batera utzi eta irtenbide praktikoagoak aukeratu beharko lituzke.

 

Atzo Tabakalerako terrazan eskaini zuten kontzertua horren froga ona izan zen. Pena handia izan zen Juan Laboreria baritonoa bere onena ematen ari zen errezitaldi bat euriagatik amaitu baino lehen bertan behera utzi behar izatea.

 

Ideia atsegina zen terraza batean kontzertu batez gozatzea edari bat dastatzen den bitartean, baina kontua baldin bada artisten kalitatea estimatzea, egin dezagun teilatupean.

 

Juan Laboreria baritonoak, Javier Gonzalez Sarmientok pianoan lagunduta, estilo eta hizkuntza ezberdinetako abestiak eskaini zituen, eta bere moldakortasun fina erakutsi zigun.

 

Naturaltasuna eta afektazio eza erakutsi zituen euskarazko lehen hiru kantuen interpretazioan. Aita Donostiaren ‘Oñazez’, Guridiren ‘Alas baita’ eta ‘Donostiako Hiru damatxo’ lanek exekuzio fina, erraza eta alferrikako sofistikaziorik gabea izan zuten.

 

Ondoren, Laboreriak hiru Lieder eskaini zituen alemanez, ahoskatze bikainarekin. Eroso ikusten zen errepertorio honetan, bere ahots motarako oso egokia. Aipagarria izan zen Txaikovskiren ‘Nur wer die Sehnsucht kennt’, lirismoz eta sakontasunez betea.

Errepertorio frantsesean ere distira egin zuen baritonoak. Hahn, Duparc eta Poulenc-en abestiak abestu zituen. Azken egile honen ‘Hôtel’ izeneko kantaren interpretazio zoragarria egin zuen adibidez.

 

Klimatologiak errezitaldia hondatu zuen azken kantu multzoa iritsi zenean. Laboreriak Donizetti-ren ‘L’elisir d ‘amore’-ren ‘Come paride vezzoso’ eta Guridi-ren ‘Sasibil, mi caserío’ jorratu zituen modu konbentzigarrian, baina aurreko Lieder-en distirara iritsi gabe. Tamalez, ezin izan genituen haren Bellini eta Sorozabal entzun. Beste egun batean izan beharko da.

 

Halere, errezitaldi bikaina.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Gustu handiz
  • Txalogarria
  • Ahots distiratsua
  • Euri madarikatua
  • Kursaal Zikloaren hasiera bikaina

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2020(e)ko abendua
    • 2020(e)ko abuztua
    • 2020(e)ko otsaila
    • 2020(e)ko urtarrila
    • 2019(e)ko abendua
    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria
    • 2019(e)ko iraila
    • 2019(e)ko abuztua
    • 2019(e)ko ekaina
    • 2019(e)ko apirila
    • 2019(e)ko martxoa
    • 2019(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko azaroa
    • 2018(e)ko abuztua
    • 2018(e)ko ekaina
    • 2018(e)ko maiatza
    • 2018(e)ko apirila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko azaroa
    • 2017(e)ko iraila
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko azaroa
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko urtarrila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko abuztua
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko martxoa
    • 2015(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko azaroa
    • 2014(e)ko urria
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria
    • 2013(e)ko iraila
    • 2013(e)ko abuztua
    • 2013(e)ko maiatza
    • 2013(e)ko apirila
    • 2013(e)ko martxoa
    • 2013(e)ko otsaila
    • 2013(e)ko urtarrila

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA