Nessun dorma
Hasiera » musika kritika » Hasiera ‘Crush’
Abu06 0

Hasiera ‘Crush’

Atalak: musika kritika

Fitxa: Donostiako Musika Hamabostaldia. Mahler Chamber Orchestra. Zuzendaria: Jakub Hrusa. Donostiako Orfeoia. Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro. Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatza. Zuzendaria: Gorka Miranda. Bakarlariak: Seong-Jin Cho (pianoa), Katerina Knezikova (sopranoa), Gyula Rab eta Adam Plachetka (tenoreak), Konstantin Wolff (baxua). Egitarauak: Mendelssohn, Chopin, Beethoven, Dvorák, Kodály eta Schumann-en lanak. Lekua: Kursaal Auditorioa. Datak: abuztuaren 1a eta 2a.

 

Benetako hasiera zoragarria izan du aurtengo Musika Hamabostaldiak. Mahler Chamber Orchestra taldeak espero genuen baino haratago joan da dudarik gabe. Eta hori ona eta txarra da. Ona, aurtengo edizioari irteera ezin hobea eman diolako orkestra honek; eta txarra, oso goian jarri duelako muga, eta hemendik aurrera gero eta gehiago eskatuko diogulako jaialdi honi; etorriko diren orkestrek, Parisekoak, Deutsche Kammerphilharmonie eta London Philharmonic orkestrek fin-fin ibili beharko dute Mahler Chamber Orchestra-k eman duena emateko.

Bi saio egin du nazioarteko orkestra honek (45 musikarik osatzen dute orkestra, 20 herrialde baino gehiagotik etorritakoak), eta bietan bikain aritu dira. Halere, bat aukeratu beharko banu, lehenengoarekin geldituko nintzateke. Abuztuaren 1ean, izugarrizko fintasuna eskaini zuten Mendelssohn-en ‘Las Hébridas’ izeneko oberturan, soinu arina eta freskoa emanez. Bestalde, benetako maisulana egin zuten Chopin-en ‘Piano eta Orkestrarako 1. Kontzertua’ lanarekin. Egia da primerako bakarlaria izan zutela, Seong-Jin Cho pianista hain zuzen ere. Baina egia da konplikatua dela Chopin-ek egindako orkestrarako partitura eskasa nabarmentzea edo honi kategoria ematea eta talde honek lortu zuen zinezko distira ateratzea.  Seong-Jin Cho piano joleak zur eta luz utzi gintuen bere teknika perfektuarekin, eta batez ere bere aparteko sentsibilitatearekin. Chopin dotore eta serioa egin zuen, azukrerik gabea. Soinu ederra ateratzen du pianotik eta giro ameslariak lortu zituen kontzertuaren hiru zatietan. 2015ean Varsoviako Chopin Lehiaketa irabazi zuenetik mundo osoan zehar eman ditu kontzertuak orkestra onenekin eta begi-bistan dago 25 urteko musikari honek izugarrizko etorkizuna duela eta munduko pianista onenen artean kokatu dezakegula.

Saioa amaitzeko, Beethoven-en ‘4. Sinfonia si bemol maiorrekoa’ jo zuten. Agian lehenengo zatian nabaritutako fantasia falta egin zitzaien obra hau interpretatzerakoan, baina halere atsegin eta ñabarduraz josia atera zen.

Abuztuaren 2an beste saio bat eman zuten, aldi honetan Donostiako Orfeoiarekin eta Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatzarekin batera. Antonin Dvorák-en ‘Te Deum’ zoragarria jo zuten, oso aberatsa ñabardura dinamikoetan. Donostiako Orfeoia doi-doia aritu zen eta bakarlariek sendo eta garbi egin zuten beren lanak

Zoltán Kodály-ren ‘Psalmus Hungaricus op. 13’ lana jo zuten jarraian. Lan honetan Easo Eskolania eta Easo Gazte Abesbatzaren interpretazioa nabarmendu egin behar da. Afinazio izugarria eta gustu handia lortu zuten. Benetako gozamena.

Saio honetako bigarrren zatian Schumann-en ‘2. Sinfonia do maiorrean op. 61 interpretatu zuten. Adorez eta zehaztasunez aritu ziren, behar bezala.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Montserrat Auzmendi

Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

Azken bidalketak

  • Zaila eta arrakastatsua
  • Eremu berriak esploratzen
  • Denboraldiaren hasiera liluragarria
  • Ezkutuko egitaraua
  • Erromantizismoa parra-parra

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2019(e)ko azaroa
    • 2019(e)ko urria
    • 2019(e)ko iraila
    • 2019(e)ko abuztua
    • 2019(e)ko ekaina
    • 2019(e)ko apirila
    • 2019(e)ko martxoa
    • 2019(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko azaroa
    • 2018(e)ko abuztua
    • 2018(e)ko ekaina
    • 2018(e)ko maiatza
    • 2018(e)ko apirila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko azaroa
    • 2017(e)ko iraila
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko maiatza
    • 2017(e)ko martxoa
    • 2017(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko azaroa
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2016(e)ko maiatza
    • 2016(e)ko apirila
    • 2016(e)ko martxoa
    • 2016(e)ko otsaila
    • 2016(e)ko urtarrila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko abuztua
    • 2015(e)ko maiatza
    • 2015(e)ko martxoa
    • 2015(e)ko otsaila
    • 2015(e)ko urtarrila
    • 2014(e)ko azaroa
    • 2014(e)ko urria
    • 2014(e)ko iraila
    • 2014(e)ko abuztua
    • 2014(e)ko maiatza
    • 2014(e)ko apirila
    • 2014(e)ko martxoa
    • 2014(e)ko otsaila
    • 2014(e)ko urtarrila
    • 2013(e)ko abendua
    • 2013(e)ko azaroa
    • 2013(e)ko urria
    • 2013(e)ko iraila
    • 2013(e)ko abuztua
    • 2013(e)ko maiatza
    • 2013(e)ko apirila
    • 2013(e)ko martxoa
    • 2013(e)ko otsaila
    • 2013(e)ko urtarrila

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA