Bidelagun
Ustekabean, atzean utzi ditugu galderak, hutsuneak, baldintzazko perpausak. Ustekabean, orain indartsuagoak gara. Nahi gabe, bilatu gabe. Ustekabean, klik egin genuen. ——————————- Orain, urtea ihes egiten duen modu berdinean, nik ere ihes egin nahiko nuke. 12 hilabete hauetan izandako bizipen zoriontsuetara, bidai guztietara, bide lagunen besarkadetara eta eman gabe utzi genituen musuetara. Mila esker, loratze...
Read MoreBeharrezko hizketaldia.
Zerbait esan nahiko nizuke baina ez naiz ausartzen, zerbait aitortu nahiko nuke baina ez ditut hitzak aurkitzen. Zaila da erraiak azaleratzea, zaila, norbanakoaren segurtasuna kolokan jartzea. Beldurra, beldurra ematen du orbana berpiztea, zauria irekitzea eta gaitz guztiak berriro ere, sentitzea. Hala ere, beharrezkoa da. amesten jarraitzea, bulkadez eraikitako gaztelua apaintzea eta izuei ate-kolpea...
Read MoreHizkuntza internazionala
Badago deskriba ezin daitekeen esentzia, badago berezia sentiarazten zaituen xarma, badago elkarrekiko kidetasuna ernaltzen duen berezitasuna. Kolore desberdinetakoak, edade anitzetakoak, arraza ugarietakoak, eta genero mugagabetakoak. Taldekoak, bakoitiak edo bikoitiak, forma zein modu askotarikoak, espazio publikoan edo pribatuan ematen diren horietakoak. Musua da, internazionalki ezagutu dezakegun; akzioa zein bulkada, berba gabeko hizkuntza alegia. Batzuetan,...
Read MoreUrte berria, egunsenti desberdina.
Urte berria, amets berriak, pertsona berriak eta eskakizun berriak. Urtero lez galdera berdinak: Nora joan? Zer egin? Nor bisitatu? Eta nora bidaiatu? Urtero lez asmo berdinak: gymnasioan apuntatu, lagunekin geratu, gutxiago txiokatu, eta agian, tabakoa lagatu. Nik aurten, eskakizun berriak egin nahiko nituzke; Diana Quer gehiago ez egotea, Altsasukoak etxera bueltatzea, La Manada bezalako kasuak ez legitimatzea, adierazpen askatasuna ez kondenatzea, emakumeon gorputza...
Read MoreKondenak
Kondenak Espetxeak Urteak Bideak Kondena ugari izan ditugu gurean, barnean, injustiziaren azal gorenean. Esperantzaz bildutako etxeak, dira espetxeak. Ateratzeko zain, ama ikusteko zain, maitalea dastatzeko zain, eta zaindu nahi dugun herri hori usaintzeko irriketan. Baina zer dira urteak bahituta zaudenean? Zer dira urteak erbestean kokatzen zarenean? Bide ugari daude gure nahiak lortzeko, zuek guztiak aske bilakatzeko, gure familiak zoriontsu izateko, eta gabon...
Read MoreHau ez da maitasunezko olerki soltea
Aurrekoan jakin izan nuen, aurrekoan ohartu egin nintzen. Bai, nik ere maite zaitut, (era batean edo bestean) bai, nik ere zure presentzia barneratzen ikasi dut. Orduak pasa ditut zure inguruan hitz egiten, orduak, zuk psiko- analizatzen. Baina pasaden asterarte ez zintudan ikusi, ez zintudan igarri. Arraroa da bai, txikitatik alboan izanik, orain erreparatu naiz zure maitasunaz, zure beharraz… Urrun egonda zure premia sumatu dut, gau ilunetako...
Read More
Iruzkin berriak