42 urte. Oroimena, egia eta justizia.
Egunero galdetzen nion amari; Ama zer da trantsizioa? Ama zer da demokrazia? Berak hitz xumeen bitartez azaldu beharreko gauza ez zela, erantzuten zidan, egunero. Urteen joan etorrian, termino horien erantzunkizuna ikasi dut, termino horietara atxikituta dagoen sufrimendua, alegia. Gogorra izan da pairatutako patua, ugaria izan da jariotako odola. Ez da bakarrik martxoaren 3a, gure historioak dakarren oihua. Ez ziren “soilik” bost grebalari...
Read MoreZauritua baina ez garaitua.
Gaur 12 hilabete pasa dira lesionatu nintzenetik, bizitza guztia kirolean eta nahigabean, erritmoa desorekatuko zidan zerbaitekin egin nuen topo. Urteak neraman belaunaz kexkatuta, horregatik, errefortzu bikoitza jartzen nuen, partidu oro, entrenamendu oro, mendira joateko saiakera oron. Baina hara non, eta azkenean, ez zen belauna izan, baizik eta sorbalda. Hasieran ezin nuen sinetsi, medikuak gomendatzen zidana “3 hilabete sorbalda mugitu gabe” “eta gero (ez dakit...
Read MoreUrte berria, egunsenti desberdina.
Urte berria, amets berriak, pertsona berriak eta eskakizun berriak. Urtero lez galdera berdinak: Nora joan? Zer egin? Nor bisitatu? Eta nora bidaiatu? Urtero lez asmo berdinak: gymnasioan apuntatu, lagunekin geratu, gutxiago txiokatu, eta agian, tabakoa lagatu. Nik aurten, eskakizun berriak egin nahiko nituzke; Diana Quer gehiago ez egotea, Altsasukoak etxera bueltatzea, La Manada bezalako kasuak ez legitimatzea, adierazpen askatasuna ez kondenatzea, emakumeon gorputza...
Read MoreMARTXOAK 3; Oroimena hizpide
Asteak daramatzat hunkituta, asteak nire hiriaz maiteminduta. Madriletik idazten dut, nostalgiaz bilduta, nostalgiaz atxikituta. Beste behin ere Gasteiz harrotasunez puztu da, kaleak elkartasunez betez, filmak oroimenez ernalduz. Odolez margotu zituzten eskolak, odolez, gure arimak. Baina berriro ere, loratu egin gara, gure hiria goratuz, berriro ere, herri borroka barneratuz. Martxoak 3 “Oroimena, justizia,...
Read MoreIrribarrea galdu gabe.
Ez zait topikoen inguruan idaztea gustatzen, hala eta guztiz ere, atzokoak aipamen bikoitza behar duela uste dut; batetik, bai (nola ez) kaleak aldarriz bete behar ditugu eta bestetik, komunikabide guztiak hitz matxinoz bete. Aurreko orduetako irudiak zein testigantzak, barne guztiak irauli zizkigun askori eta ez naiz ari errepresioaz soilik. Hauetan nabarmena zen indarkeria (estatu autokrata batek erabiltzen duen erremienta errazena alegia), baina nik horren gainetik, irribarrea...
Read MoreKant ez zen filosofoa.
Erantzuna jaso behar dudanean, zailagoa egiten zait idaztea, sentimenduak adieraztea, nire erraietatik ihes egiten duten mezuak aireratzea … Baina tira opariak opari saiatu beharra daukat, igorleak hitzez inpregnatzen, nire enkargua zuengana bideratzen. Nola hasi maitasunez olerkirik politena? Nola hasi lagun arteko azken diosala? Ez dakit, egia esanda ez dut galdera horien ihardespenik, ez dut Gasteizko txoko txiki horietan gauzatzen diren minberatasunen...
Read MoreBerriro ere, agur.
Eta bat-batean, nahigabean, udari azkeneko pasarteak geratzen zaizkiola ohartu zara. Eta bat-batean, nahigabean, hilabete hauetan egindakoa etorri zaizu burura. Mendira joan zinen egun hura, txosnetan gertatutako beste hura, eta nola ez, udako gau luze horietan edan ez duzun ura … Badakizu, betiko kontuak. urtero lez, berregiten diren horiek. Eta bat-batean, nahigabean, Ken Zazpiri keinu eginez, “hotzikarak gerturatu nau zugana”. Noiz? Eta irailean Non? Eta...
Read More(Des)Humanizazioa
Egunero hor zaude, leihoaren beste aldean, eta egunero zugana hurbiltzeko tentazioa dut nire barnean. Irakurtzen, eguzkia hartzen, margotzen edota argazkiak ateratzen ikusten zaitut, egunero. Zure izena galdetzeko irriketan nago, zure bidea ezagutzeko ernai. Baina nahigabean, gizarte isolatu honetan bizi garela ohartzen naiz, eta bat-batean, nire bulkada guztiak, errealitatera bueltatzeko agintzen didate. Honela sakoneko sentimenduak gordez, honela beste behin ere...
Read MoreErrepidearen zimurdurak
“Txikitatik prestatzen, Txikitatik gure haurtzaroa manipulatzen.” Hasi zein hezi, Hesi zein hazi. Maratoiak hasten ditugun era berean, haurtzaroan ere nahigabean, hazi egiten gara, modu pertsonalean, eta batez ere, eredu gizartekoian. Baina haurtzaroan ere, hesiak garatzen ditugu, horretarako heziak baikara askotan, horretarako engainatuak alegia. Sarritan imajinatu dut bizitza, lasterketa bat izango balitz bezala, lehenagoko prestakuntza...
Read More
Iruzkin berriak