Gutun bat idatzi nahiko nizuke Urtaran
Jakin badakit, politika neoliberalen txotxongilo besterik ez zarela, putre gaizto horien, erantzule. Baina zuk aginduak eman ahala ekintzak gauzatzen dira, eta zuk bata edo bestea aipatu bezain laster, zure mirabe famatuek berbak gorpuztu egiten dituzte. Askotan ikusi zaitugu, kultura goraipatzen, aniztasuna hizpide diskurtsoak eraikitzen. Duela pare bat egun esate baterako, Gasteizeko kaleetan barrera zinema laudatzen. Hori bai, komertziala, asko pentsatu behar ez den...
Read MoreKant ez zen filosofoa.
Erantzuna jaso behar dudanean, zailagoa egiten zait idaztea, sentimenduak adieraztea, nire erraietatik ihes egiten duten mezuak aireratzea … Baina tira opariak opari saiatu beharra daukat, igorleak hitzez inpregnatzen, nire enkargua zuengana bideratzen. Nola hasi maitasunez olerkirik politena? Nola hasi lagun arteko azken diosala? Ez dakit, egia esanda ez dut galdera horien ihardespenik, ez dut Gasteizko txoko txiki horietan gauzatzen diren minberatasunen...
Read MoreBerriro ere, agur.
Eta bat-batean, nahigabean, udari azkeneko pasarteak geratzen zaizkiola ohartu zara. Eta bat-batean, nahigabean, hilabete hauetan egindakoa etorri zaizu burura. Mendira joan zinen egun hura, txosnetan gertatutako beste hura, eta nola ez, udako gau luze horietan edan ez duzun ura … Badakizu, betiko kontuak. urtero lez, berregiten diren horiek. Eta bat-batean, nahigabean, Ken Zazpiri keinu eginez, “hotzikarak gerturatu nau zugana”. Noiz? Eta irailean Non? Eta...
Read More
Iruzkin berriak