Zine lokala, zine globala
Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta. Ziurrenik, euskal kulturari eta imajinarioari lotuta pelikulak dituen erreferentzi guztiak ez ditu deszifratuko kanpotarrak –“etxeko” hainbatek ere ez–, baina erraz asko hautemango du sakoneko gaia, iraganeko mundu tradizionalaren eta egungoaren arteko talka; lokalak asko izan ohi duelako unibertsaletik. Horren isla, Donostiako...
Read More“Black Mass”, gangsterrei buruz dagoeneko bagenekiena
Bostonen kokaturiko thriller mafiosoa da Black Mass, eta generoaren barruan ongi mugitzen da, baina ez du bestelako ekarpenik egiten. Sentsatzioa dugu hamaika aldiz ikusitako trama, eszena eta diologoak errepikatzen dituela, Martin Scorsesek zuzenduriko pelikula baten bertsio kaskarragoa bailitzan. Johnny Depp-ek ederki antzezturiko capoak (adi aktorearen karakterizazio bitxiari) gidatzen du Boston Hegoaldeko mafia, eta FBIko lagunarekin duen harremanak harilkatuko du istorioa, kasik mafiosoa...
Read More“Son of Saul”: ahaztu holokaustoaz orain arte ikusitakoa
Ahaztu holokaustoaz ikusi dituzun filmak, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan barneratu eta ikuspegi ezohikoa eskaintzen baitu Saul fia (Son of Saul) pelikulak, bai edukian, bai forman. Artifiziorik, soinu bandarik eta eszena anpulutsurik gabe, soila eta gordina da emaitza, intentsua hasieratik bukaeraraino. Auschwitzeko errausketa-labeetan lan egiten duen preso hungariarra da Saul; bertan hil dutenetako bat semea dela sinetsita, errabino bat bilatzea eta semearen gorpua behar bezala...
Read More“El clan”, mafia argentinar erara
Mafia italoamerikarraz dakigun guztia Sopranotarrek eta Corleonetarrek oparitu digute, bada mafiaren bertsio argentinarra dira Pucciotarrak, El clan pelikulako protagonistak. Generoaren kodigoei muzin egin gabe, elementu berriak eskaintzen ditu pelikulak, emaitza potentea lortuz. Familia babesten eta zaintzen duen bitartean hiltzen eta bahitzen duen capoa, eguneroko lasaiaren atzean ezkutatzen den bizimodu kriminala, mahaiaren bueltan errezatzen duen bezala estortsioa eta mehatxua praktikatzen...
Read More“Mountains May Depart”, melodrama atipikoa
Melodrama atipikoa da Shan He Gu Ren (Mountains May Depart), gaztaroko ametsak helduaroan nola zapuztu daitezkeen erakusten digun istorio ausarta eta bitxia. Une batzuetan sakona eta ederra, une batzuetan irregularra eta galdua. XX. mende amaierako Txinan du abiapuntua pelikulak: 25 urteko hiru lagun, bizitzak eskaintzeko daukan guztiaz gozatzeko irrikaz. 2025. urtean amaituko da filma (bai, oraindik bizi ez dugun etorkizunera ere bagaramatza zuzendariak, horrek ahalbidetzen dizkion lizentziak...
Read More“Taxi Téhéran”, errealitate gordinaren zipriztin umoretsuak
Jafar Panahi zuzendariak taxilari plantak egin eta kamera ezkutuz grabatu ditu bidaiariak, Taxi Téhéran dokumental faltsuan. Irango hiriburuko gizarte anitz eta zabaletik, zipriztin batzuk baino ez dizkigu aurkeztuko, taxira igo diren herritar gutxi batzuekin izandako solasaldiak baino ez, baina haien kontakizun berezi eta xelebreek agerian utziko dute errealitate gordina: gobernuaren errepresiopean dagoen gizarte bat. Pelikula eta telesail zentsuratuekin trafikatzen duen gizona,...
Read More
Iruzkin berriak