Haur literaturan (ere), gainbabesa?
Idazleek Alean haur literaturaz egin duten erradiografia kritikoak gogoetarako ideia interesgarriak utzi dizkigu: 1) Umearen aisialdiaren “alde txepelena” ari omen da hartzen literatura. Balio subertsiboa desagertu da haur literaturatik eta horren atzean gehiegizko babesa dago. Baina beldurra edota gai deserosoak umeentzako kontakizunetatik baztertzea arazo larria da, ezer txarrik ez duen mundu gainbabestu hori irreala baita. 2) Helburu didaktiko bati erantzuten dion haur literatura da...
Read MoreHaurrei beldurrezko istoriorik kontatu nahi ez dieten gurasoak
Britainia Handiko ikerketa batek harritu nau: mila guraso ingururi galdetuta, herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan. Urardotzen maisu dugu Disney (ez bakarra): filmean, printzearekin...
Read MoreHamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion
Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat: – Irakurtzera behartzea. Garbien daukagun puntua da: behartu zerbait egitera… eta ziurrenik kontrako efektua lortuko duzu. Eta hala ere, zenbatetan errepikatzen dugun. – Aniztasun gutxi eskaintzea. Haurrek (eta helduek) oso gustu ezberdinak izan ditzakegu, gainera etapa ezberdinetatik...
Read MoreEskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria
Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik. Galtzagorri elkartearen ekimenak irakurzaletasuna bultzatzeko dinamizazio saioak ere egiten ditu ikasleekin, eta...
Read MoreIndarkeria matxistatik askatzeko hamahiru narrazio
“Indarkeria matxista salatzeko pankartaren atzean jartzetik harago, alde tragikoan geratzetik harago, biolentzia matxistarik gabeko gizartea nola lortu hausnartzeko ariketa jendarteratu nahi genuen eta hala sortu zen Asun Casasola aktibistaren omenezko ipuin-lehiaketa”. Bi edizio eta 500 ipuin baino gehiagoren arteko aukeraketaren ostean, gogoetagai hori duten 13 ipuinez osaturiko liburua aurkeztu dute: Gogoratzen nauzuenetan. “Liburua gure aliatua izatea nahi dugu” “Sarritan...
Read MoreEgin kasu Mafaldari
50 urte bete dira aurten, Mafaldaren istorioek egunkaritik liburura salto egin zutela. Ingurua etengabe auzitan jartzen zuen neskato argentinarraren gogoeta zorrotzek zer pentsatua ematen dute oraindik. “Ez ote da izango, egungo bizitza modernoak gehiago duela modernotik bizitzatik baino?”. Esaldi filosofiko burutsuak utzi dizkigu Mafaldak. Ados, pesimista handia da, baina pesimista umoretsua, azkarra, garratza. Erdi mailako familiaren ajeez, lanaren esklabotzaz, kapitalismoaz, emakumeek...
Read More
Iruzkin berriak