AEBetako hautagai gaya zergatik ez den berri pozgarria LGBTQ borrokarentzat
Pete Buttigieg publikoki gay da eta AEBetako alderdi demokrataren presidentegaia izan daitekeelako pozik dira batzuk LGBTQ+ komunitatean, homosexualitatearen normalizazioari lagunduko diolakoan. Buttigiegek, baina, gay zuri, txintxo eta pribilegiatua ordezkatzen eta defendatzen du, “jende onak” onartzeko moduko bertsio homosexual heteronormatiboa, eta bere diskurtsoak ez ditu maite marika eroak eta bollera transgresoreak, trans marjinatuak eta queer zapalduak. Ez du aniztasuna maite...
Read MoreFutbolean ez dago gayrik
Gizonen futbolean ez dago homosexualik, mundu guztiak daki hori; izatekotan, kasu isolaturen bat edo beste. Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaile ohiak garbi esan zuen, duela hamarkada bat: “Ez dago futbolari gayrik Espainian, horregatik ez dira armairutik ateratzen”. Egungo panorama ikusita, horixe da oraindik ere txikitatik haurrek jasotzen duten mezua: futbol munduan ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik, futbola ez dela marikoientzat. Kontrakoa pentsatu ahal izateko,...
Read MoreAitor kantinera aterako da eskolako Alardean
Aitorrek 13 urte ditu, “luma” dauka eta bullying homofobikoa jasan du ikastetxean, baina genero arauak zorrotz bete ordez, iseken jomuga izan daitekeela jakin arren, Irungo jaien aurretik ikasleek eskolan egiten duten Alardean kantinera izatea hautatu du. Bejondeiola. Gauza handia egin du Aitorrek: apal eta ezkutuan nahi dutenen aurrean, harro eta ikusgarri agertuko da, muga mental eta sozialak apurtuz, maskulinitatearen aginduak deseraikiz. Gazte ausarta da eta lezio ederra eman digu,...
Read MoreIrakasleak armairutik ateratzea, ikasleentzat mesedegarri
Norbere identitatea natural bizi eta ikusgarri egiteko beharretik harago, beste arrazoi inportante bat ere aipatzen dute ikastetxean armairutik ateratzea erabaki duten LGTB irakasleek: eskolako curriculumetan aniztasuna oraindik hain hutsala denean, erreferente bihurtzen dira bakarrik sentitu daitekeen LGTB ikaslearentzat eta oro har ikasle guztientzat, eta bullyinga murrizteko lagungarria da. “Gure identitate sexuala ikusgarri egiteak lagundu egiten die ikasleei aniztasuna naturalizatzen...
Read More
Iruzkin berriak