Nola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
Udaleku publikoak itxi zituzten uztailean Eusko Jaurlaritzaren aginduz, baina udaleku pribatuek ateak zabalik mantendu zituzten; orain Jaurlaritzak erabaki du kirol ez federatuko lehiaketak debekatzea, baina federazio pribatu bateko kide bazara, lehiatu zaitezke. Federazioetako kuota ordaindu dezaketenak ez al dira kutsatzen? Ala jarduera publikotarako baliabidetan inbertitzea baino erosoagoa da herritarrak eremu pribatura bideratzea? Nafarroan, %30eko aforoarekin mantendu daitezke...
Read MoreFutbolean ez dago gayrik
Gizonen futbolean ez dago homosexualik, mundu guztiak daki hori; izatekotan, kasu isolaturen bat edo beste. Joaquín Caparrós Athleticeko entrenatzaile ohiak garbi esan zuen, duela hamarkada bat: “Ez dago futbolari gayrik Espainian, horregatik ez dira armairutik ateratzen”. Egungo panorama ikusita, horixe da oraindik ere txikitatik haurrek jasotzen duten mezua: futbol munduan ez dagoela edo ez dela onartzen homosexualik, futbola ez dela marikoientzat. Kontrakoa pentsatu ahal izateko,...
Read MoreJakesek urritasun funtzionala du eta zoriontsu da lasterketetan parte hartzen
Jakesek garun paralisia eta urritasun funtzionala ditu; maite du kirola egitea, gauzak egin nahi dituela adierazten du, “baina bere gorputzaren preso da”, dio aitak. Aulki berezi bati eta geroz eta gehiago diren boluntarioei esker, lasterketa herrikoietan parte hartzea lortu du mutikoak, eta pozarren dago. “Lasterketetan jendea txaloka eta animatzen ikustea gozamena da denontzat, eta Jakesentzat sekulako emozioa da, zoratuta egoten da, etengabe barrez. Egunerokoan, ordu asko dira lanean,...
Read MoreAthleticeko alebinek 25-0 irabazi dute, eta polemika piztu da sarean
10-11 urteko haurren norgehiagokan, Athleticeko haurrek 25-0 irabazi diete aurkariei, eta sutu egin da jendea: beharrezkoa da halako gol festa? Ezin dira talde orekatuagoak osatu? Eta zertarako publikatu gol kopurua sare sozialetan? Atlheticen zaleak dira haserre daudenetako asko, eta sare sozialetatik emaitza ezabatzeko eskatu diote beren taldeari. Emaitza hori azaleratzeak umiliatzeko baino ez duela balio kritikatu du askok, eta hainbatek gogoratu du Galizian adibidez, 12 urtetik beherako...
Read MoreArbitrorik gabeko saskibaloi liga horizontala eta autogestionatua
Horizontala, autogestionatua (arbitrorik gabea), doakoa eta mistoa, horrelakoa da Alacanteko Saskibaloi Liga Kooperatiba. Kirol-kluben filosofiatik at eta ohiko ligek suposatzen duten dirutzatik ihesean, 2017 bukaeran jaio zen eta dagoeneko 80 jokalari dira, zortzi taldetan banatuta. Auzoak bizi mantentzen dituztela eta kirola beste modu batera ulertzen dutela diote. Falta zalantzagarriak daudenean, zer? Dirurik ez da behar parte hartzeko, baina bai inplikazioa. Azken finean, ez dago...
Read More11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da
11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak? Aurrealdean gogor presionatu zuten Las Palmaseko jokalariek eta apenas utzi zieten Las Coloradaseko umeei haien zelaitik ateratzen. Lehenengo zatian 24 gol sartu zizkieten eta bigarren zatian beste 23; adin horretako...
Read More
Iruzkin berriak