Eskola lotsarazi duen gona
Mikel gona jantzita joan da eskolara, eta ikastetxeak denontzat espazio seguru eta babesgune direnez, hainbat ikaskideren irainen aurrean irakasleak aprobetxatu du klasea gelditu, Mikelen ausardia txalotu eta generoaz, aniztasunaz, enpatiaz eta askatasunaz eztabaidatzeko. Hori baita hezkuntzaren funtsa… baina ez da hori gertatu. Bere buruari uko egin ordez, genero rolei uko egitea erabaki zuen Mikelek, nahiz eta jakin ikaskide batzuren trufak jasan beharko zituela. Azken finean, gizartearen...
Read MoreIkasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
Jaurlaritzak ez dizkienez nahikoa baliabide pertsonal jarri, eskola bateko irakasleek laguntza eskatu diete gurasoei 5 urteko ikasleekin berdeguneetara atera ahal izateko. Hezkuntza ikuskariak, ordea, galarazi egin du gurasoek halakorik egitea, baina kanpora irteteko irakasle gehiago ere ez dizkiete esleituko. Haurrek ezingo dute hortaz ikasgelatik atera. Zertarako daude ikuskariak, ikastetxeari laguntzeko ala protokoloaren aitzakian alternatiba bideragarriak zapuzteko? Frustragarria da gero....
Read MoreEskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago
Hezkuntza eskumena duten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskolak aire zabalean emateko apusturik –ez baliabiderik, ez planik– egiten ez dutenez, ikastetxeak eurak jarri dira martxan. Batzuek beren kabuz erabaki dute jarduerak kanpoan egitea, beste batzuk herri mailan ari dira antolatzen, edo udalarekin elkarlanean dihardute… Batasuna eta indarra irabazten ari da ekimena, ikastetxeen zerrenda gero eta luzeagoa baita. Otxandion, ekainean hasi ziren udalarekin hartu-emanean:...
Read MoreAgintariek ez dute ikasgela zapaldu
Uda luze honetan ez dute ikasgelarik zapaldu gure agintariek, hezkuntza eragileekin biltzeko beharrik behintzat ez dute ikusi, eta ikasturte berria gainean dugula iragarri dituzte planak, ez oso irudimentsuak egia esan: maskara denentzat uneoro eta gel hidroalkoholikoa litroka. Entzungor egin diete, berriz ere, hezkuntza eragileen eskaerei: ikasle taldeak nabarmen txikitzea –horretarako behar diren langileak kontratatuz– eta ikastetxeko edo inguruko espazioak egokitzea –ahal den neurrian...
Read MoreHorrela ari dira prestatzen eskolak aire zabalean emateko
Jakina da koronabirusa kutsatzeko arriskua leku itxietan baino txikiagoa dela aire zabalean –20 aldiz txikiagoa, Japoniako ikerketa baten arabera–. Aukera baliatzen ari dira hainbat hiritan, ikasturte berrian klaseak kanpora ateratzeko. New Yorkeko alkateak, esaterako, iragarri du hiriko eskola publiko guztiei eta baita pribatuei ere eragingo diela kanpoan eskolak emateko udalak prestatu duen planak: irakaspenerako patioak baliatuko dituzte ikastetxeek, eta behar izanez gero, aire zabaleko...
Read MoreHaurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai
Berriz ere haurrak zigortu eta bide batez etxe askotako kontziliazioa hankaz gora jarri du Eusko Jaurlaritzak. Koronabirus kasuen hazkundea medio, segurtasun neurri zorrotzekin ari diren haurren udaleku publikoak ixteko agindu du, baina foku ugariren epizentro izan diren taberna eta terrazek zabalik jarraituko dute. Pandemiaren kudeaketan haurrak jasaten ari diren diskriminazioa zaila da ulertzen: etxean konfinaturik egun eta ordu gehien eman zituztenak dira; haur parkeak zerrendan azkenetakoak...
Read MoreNondik hasi eskola birpentsatzen?
Hezkuntza komunitateak online i(ra)kaskuntzan murgildu behar izan duelarik, agerian geratu da zer botatzen dugun faltan aurrez aurreko eskoletatik eta zer igaro den bigarren mailako izatera. Izan daitezela faltan bota ditugun horiek hemendik aurrera nahi dugun eskolaren lehentasun. Faltan bota ditugu, adibidez, harremanak: eskola ere badelako lezio eta lezio artean dagoen bizitza hori guztia, ikastetxean sortzen den ekosistema berezia. Ikaskideak, lagunak, lagun ez ditugunak, kitzikatzen...
Read MoreKlaseak aire zabalean emateko aprobetxatuko bagenu egoera?
Eskola presentzialetara itzultzean, ahal den neurrian klaseak aire zabalean izatea gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, leku itxietan errazago transmititzen baitira birusak. Hormarik gabeko eskolak, dena den, ez dira kontu berria, batzuek aspaldi deskubritu zituzten espazio irekien onurak. Baso-eskolak tradizio handiagoa duen Europa iparraldean, hainbat herrialdek kasu egin dio Osasunaren Mundu Erakundearen proposamenari, eta ikastetxeetara itzultzearekin batera klaseak ahalik eta gehien...
Read MoreEskolak ireki ikasle zaurgarriengatik? Aspaldi abandonatu zituen Jaurlaritzak
Urkulluk esan du “ikasle zaurgarrienen kasuan sortu den desorekari aurre egiteko ikastetxeak zabaltzea ezinbestekoa” dela, eta lehendakariaren bat-bateko kezkak harritu nau. Arrakala sozio-ekonomikoan oinarrituriko ikasleen segregazio eta ghetifikazioa ez da pandemia garaiko kontua, eta arrakala horri aurre egiteko neurri zehatzak proposatu izan zaizkion arren, Jaurlaritzak nahiago izan du gure hezkuntza eredu segregatzailea bertan goxo mantendu. EAEn, maila sozioekonomiko baxuko hamar...
Read MoreEskola, gurasoak lanera joan ahal izateko aparkaleku?
Bai, eskolak asko du zaintzatik (bere adiera zabalenean) eta bai, etxe askotan sortu den kontziliazio arazoari erantzutea beharrezkoa da, baina bestelako neurriak hartuz, Espainiako Gobernuak egin duen planteamenduarekin haserre baita irakasle ugari: gogoratu dute Haur Hezkuntzaren funtzioa ez dela seme-alabak bertan “aparkatzeko” lekua izatea, gurasoak lanera joan ahal izateko. 6 urtez azpikoak eskolara itzuli ahal izango direla iragarri du Espainiako Gobernuak. Beste umeekin jolastu...
Read More
Iruzkin berriak