Ez ukitu nire maskulinitatea!
Sexismoan, genero indarkerian, bullyingean gizonok dugun ardura fokupean jarri du iragarki batek (behean bideoa) eta gizon asko neurrigabe mindu, asaldatu eta amorratu dira. Youtuben boto negatibo izugarria du dagoeneko iragarkiak, produktua boikotatzera deitu dute eta barkamena eska dezala exijitu. Txikitatik jaso ditugun genero rol eta botere posizioa birpentsatzea baino erosoagoa da “denak ez gara gaiztoak” leloa errepikatzea. “Oso zaila da onartzea gu garela zapaltzaileak” Jaiotzen...
Read More“Gai hori nire emazteak darama”
“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”. “2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu...
Read MoreBortxatuak izango direnentzako bost ohar
Bortxatzen bazaituzte, 1) egiozu aurre erasotzaileari, baita bost gizonkote badira ere; shock egoeran, isilik eta geldi, begiak itxita jasaten baduzu bortxaketa, sexu-erasoa onartu ote zenuen planteatuko dute epaiketan eta iritzi publikoan; bortxaketa bera jarriko da zalantzan. 2) Ez eman musurik inori, ondoren gehiago nahi ez baduzu ere, dagoeneko seinale argia eman diozulako gizon horri eta bere lau lagunei, bortxatu zaitzaten. 3) Zure psikologoak eta adituek esan arren bizimodu normala...
Read MoreLantokiko sexu gehiegikeriei aurre egiteko, protokoloa
Harvey Weinstein produktoreak emakume aktoreen aurka urte luzez eta industriaren konplizitateaz egindako sexu jazarpen eta gehiegikeriak azaleratu ostean, bere produktoratik eta Hollywoodeko Akademiatik kanporatu dute. Gurean ere badira botere-harremana baliaturik lan munduan sexu-erasoak egiten dituztenak, ez ordea halakoak atzeman eta neurriak hartzeko protokoloa duten enpresa askorik. Euskal Herrian Sortuk (ondoren hainbat herri mugimenduk) kanporatutako militantearen kasua ezagun egin bada...
Read MoreSexu erasotzailea txosnagunetik bota zutenekoa
Uda honetan gertatu da, Lizarrako jaietan. Porco Bravoren kontzertu erdian, bi emakume oholtzara igo eta mikrofonotik ozen mintzatu zaizkigu: “Sexu erasotzaile bat dago gure artean eta hau denontzako espazio askea eta segurua izatea nahi dugunez, erasotzaileak gunetik alde egin arte kontzertua eta txosnetako jarduna geldituko dugu”. Onena izan da inor ez dela kexu agertu musika eta parranda eten digutelako, alderantziz: presio moduko bat sentitu da berehala giroan, zurrumurruak eta...
Read MoreFeminismoaren biktimak
Feminismoaren eta politika parekideen biktimatzat saltzen dute euren burua gauzek berdin jarraitzea nahi dutenek. Adi, matxismoaren estrategia berriek argudio iruzurtiak baitituzte oinarri, Miguel Lorentek zerrendatu moduan: – “Indarkeria matxistaren salaketa asko faltsuak dira”. Gezurra. Batzuek fokua behin eta berriz hor jarri arren, salbuespenaren salbuespena dira salaketa faltsuak, Espainiako Estatuan %0,014a. – “Eta emakumeek gizona jotzen dutenean?”. Ez dira gauza bera...
Read More
Iruzkin berriak