Jendartean
Hasiera » Aniztasun funtzionala » Batxilergoko ikasleek esku protesikoa egin diote Anderri
Aza19 0

Batxilergoko ikasleek esku protesikoa egin diote Anderri

Atalak: Aniztasun funtzionala, Hezkuntza

Lizardi institutuko ikasle batek proposatu zion Anderri: “Protesiak lantzen gabiltza eskolan, egingo dizugu esku protesiko bat?”. Anderrek inoiz ez du halakorik izan, ezker eskua falta zuela-eta egin zizkioten ebakuntza ugarien ostean 12 urterekin protesia gomendatu ziotenean erabaki zuelako garestiegia zela. Orain, 3D inprimatzailea erabiliz neurrira egindako eskua oparitu diote Industria Teknologia ikasgaiko ikasleek, eta “hunkituta” jaso du oparia. Emaitza ikusita, protesia behar duten umeentzat halakoak egitea jarri du helburutzat Batxilergoko irakasleak.

Ander Etxanizen neurriak hartu, interneten dagoen eredua jaitsi, eskalara moldatu, 3Dn inprimatu, muntaia egin… eta bigarren saiakeran, ikasturte honen lehenengo hiruhilekoan, haren besora ongi egokitzen den eta mugikortasuna duen eskua lortu dute Zarauzko ikasleek (beheko bideoan ikus daitekeenez, ireki eta ixteko gai, gauzak heltzeko gai…). Matematikari, diseinuari eta bestelako arlo teknikoei loturiko ezagutzak barneratzeaz gain, halako proiektuen bidez inplizituki gauza gehiago ikasten dituztela nabarmendu du Lorea Aldabaldetreku proiektua gidatu duen irakasleak: “Beharra izan dezakeenari lagundu diezaiokezula ikustea, egiten duzuna pertsona batentzat onura izan daitekeela ikustea gauza handia da”.

Ander Etxanizek 26 urte dauzka eta ez du bere egunerokoan protesia erabiliko, baina umea zenean eskertu izango zukeen. Horregatik, Aldabaldetrekuk dio esperientzia hau abiapuntua izan dela eta orain protesi baten beharra izan dezaketen umeekin harremanetan jartzea duela helburu: “Halako protesiek dirutza balio dute eta gainera denbora gutxirako dira, haurra hazi egiten delako eta beso/eskuaren neurriak aldatu egiten direlako; guk protesia oparitu diezaiekegu, eta denak ateratzen gara irabazten, ikasleek eurek asko ikasten dutelako horrelako proiektuetatik”.

“Hau da nire eskua, hala onartua dut aspalditik”

Ilusio handiz eta hunkituta jaso du protesia Etxanizek. Ezker eskuan bost hatz ñimiño zituela jaio zen, haiek moztu eta hankako bi behatz jarri zizkioten eskuan, pintza egin ahal izateko. Zazpi ebakuntza eta gero, 12 urterekin protesia aholkatu zioten medikuek. “Protesiak milioi bat pezeta balio zituen, besoa mehetu egingo zitzaidala esan zidaten, hondartzan ere ezingo nintzen ibili hondarrik ez sartzeko… Familia xumea gara eta erabaki nuen ez nengoela prest nire gurasoak modu horretan hipotekatzeko”. Txundituta utzi du ikasleen proiektuak; “Batxilergokoak gai badira hau egiteko, zer ezingo dute egin puntako teknologian dabiltzanek?”. Etxean gordeko du protesia, gaur egun ez baitu behar: “Hau da nire eskua eta hala onartua dut aspalditik; primeran moldatzen naiz, eta gainera gauzak beste modu batera ikusten lagundu dit, pertsona bezala hazten”.

Markeli taka-taka egin diote ikasle helduagoek

Aniztasun funtzionala lantzeko eta inguruan positiboki eragiteko proiektu interesgarriak dira halakoak. Aurten bertan, antzeko beste bat kontatu genizuen: garapen motorra galarazten dion paralisia du 7 urteko Markelek eta behar bezala mugitzeko taka-taka behar zuen; Andoaingo La Salle Berrozpeko ikasle helduagoek egin zioten, Soldadura eta Galdaragintza Ziklokoek.

YouTube Preview Image

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia Idiakez

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

@mikelgi Twitterren

Jarraitu @mikelgi

@mikelgi(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ikasketa librea ez da hain librea
  • Eskola lotsarazi duen gona
  • Ikasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
  • Nola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
  • Espazio publikoa lapurtu digute

Iruzkin berriak

  • Inigo Jones [Facebook bidez](e)k Eskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago bidalketan
  • Aitor(e)k Eskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago bidalketan
  • Agintariek ez dute ikasgela zapaldu • ZUZEU(e)k Agintariek ez dute ikasgela zapaldu bidalketan
  • Mikel Garcia(e)k Haurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai bidalketan
  • Kis(e)k Haurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA