Pintada arrazistak egin dituzten nerabeei epaileak agindutako kondena: irakurtzea
16-17 urteko bost lagunek esbastika bat eta mezu arrazista pare bat margotu zituzten afroamerikarrentzako eskola izandako eraikin zahar batean. Epaituak izan dira, besteak beste gazteek adierazi dute esbastikak zehazki zer esan nahi duen ez dakitela, eta fiskalari iruditu zaio akusatuek behar dutena dela “begiak irekitzea, ikusteko jendeak nolako gauza beldurgarriak egin dituen arrazaren, generoaren edota erlijioaren izenean”, eta irakurtzera kondenatu ditu: 12 liburu guztira, hilero...
Read MoreZein da urteko erabaki judizialik matxistena?
Genero ikuspegitik epaile batek hartutako erabakirik okerrena eta onena saritzen ditu urtero Women’s Link Worldwide elkarteak. Ebazpen matxistenen atalean, iaz Gasteizko kasu bat iritsi zen finalera eta aurten Murtzia eta Indiako auzitegiak dira hautagai nagusiak. Bozkatzeko aukera ere badago, apirilaren 21era bitarte. Murtziako Auzitegia hautagai da ebazpen judizial okerrenaren sarirako, saltoki handi batzuetako departamentu-burua absolbitu zuelako, emakumezko langileak jazartzen zituen...
Read MoreNegarrez, futbol partidu osoan zehar irain arrazistak jasan ostean
Serbiako futbol ligan gertatu da. Partizan taldeko Everton Luiz brasildarrak baloia ukitzen zuen bakoitzean, tximuaren keinua eta irainak prest zituzten Rad Belgradoko zale ultraeskuindarrek. Pankarta ere atera zuten, brasildarraren aurka. Negarrez bukatu zuen Evertonek: “Ezin izan nien malkoei eutsi, 90 minutuz harmailetatik irain arrazistak jasan ostean”. Partidu amaieran, zelaitik hatza altxatu zien jokalariak ultrei eta orduantxe Red Belgradoko futbolariak kontu eske joan zitzaizkion...
Read MoreIrakasleak fokupean
PISA azterketak EAEn utzi dituen emaitza kaskarren ardurak hizpide, fokua irakasleengan jarri du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Nik maisu-maistra asko ditut gogoan, ikasle garaitik: zorrotzagoak batzuk, enpatikoagoak besteak; ikasle denek ulertu arte azalpenak errepikatzen eta modu ezberdinetan ematen zituztenak, eta gaitegi osoa eman nahian erritmoa apaltzeko astirik ez zutenak; lanorduz kanpo klase originalak prestatzen saiatzen zirenak, eta curriculuma estu jarraitzen zutenak; ikasle...
Read MoreEmakume graffitigileen kaleko arte borrokalaria, Girl Power dokumentalean
Modu ilegalean eta sarri baldintza ez oso ziurretan kaleko paretak edota metroko bagoiak artez zipriztintzen dituzten graffitilariak ez dira soilik gizonezkoak. Emakumeak ere badira eta irrikaz daude, euren ahotsa entzun dadin eta batez ere euren obrak ikus daitezen. Girl Power da aukera hori eman dien lehen dokumentala. “Zakila beharrezkoa al da graffiti bat egiteko?” idatzi zuen, sprayarekin, Lady Pink newyorktarrak 1979an. Dokumentalean ageri da Lady Pink, emakume aitzindaria...
Read More
Iruzkin berriak