Jendartean
Hasiera » heriotza » “Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”
Urt02 10

“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”

Atalak: heriotza

Larraitz Chamorro alegiarrak halaxe eskatu zion ahizpari, hain da handia ELA gaixotasunak eragiten dion sufrimendua: “Esti, ezin dut gehiago, lagundu iezadazu honekin bukatzen”. Bizitzan entzun dituen hitzik gogorrenak izan ziren Esti Chamorrorentzat, “badakidalako asmo horretan laguntzeak esan nahi duela ahizpa ondoan gehiago ez edukitzea, baina orain dagoen moduan ere ez dut eduki nahi, zenbat sufritzen ari den jakinda”. Legeak onartzen ez dion heriotza duina eskatzeko sinadura bilketa abiatu dute.

Larraitz eta Esti Chamorro (Argazkia: eitb.eus)

Larraitz eta Esti Chamorro (Argazkia: eitb.eus)

Esti Chamorro elkarrizketatu du Igotz Alkortak Euskadi Irratian. Esklerosi Lateral Amiotrofikoaren aurkako borrokan hamabi urte eman ditu haren ahizpak, eta 40 urterekin azken fasean sartuta, dagoeneko ezin du gorputzeko atalik mugitu, jan-edanak irensteko, arnasteko eta hitz egiteko arazo handiak ditu eta badaki epe motzean okerrera egin eta hil egingo dela. Mina du gorputz osoan eta sedazio aringarri bidez heriotza duina eskatu du, baina medikuen erantzuna izan da ezin dutela halakorik egin, eta hedabideetara jo dute.

“Beti borrokatu du, baina gaur egun %100eko menpekotasuna dauka”

“Larraitzek bizitzeko gogo handia izan du eta beti borrokatu du, beragatik eta ingurukoengatik, baina iritsi da momentu bat inongo irtenbiderik ez daukana, sufrimendua gero eta handiagoa dena, eta eskaera logikoa da”, dio Esti Chamorrok. “Larraitzek gaur egun denerako behar du laguntza, %100eko menpekotasuna, eta guztiaren kontziente da bera, horrek ere asko sufriarazten dio”.

“Klandestinitatean jardun behar izan gabe egin ahal izatea merezi du”

Duin hiltzeko eskubidearen aldeko federazioko kide da Larraitz, eta bertatik laguntza handia jaso dutela kontatu du ahizpak, baina legaltasunaren barruan jokatu beharra oztopoa dela: “Klandestinitatean zer egingo genukeen hitz egin izan dugu Larraitzek eta biok, baina uste dut pertsona hauek merezi dutela egin nahi dutena egin ahal izatea legearen barruan, arauz kanpo jardun behar izan gabe. Sedatu eta sufritzeari uztea nahi dugu, beste gaixotasun batzuekin egiten den bezala”.

Aukeretako bat jateari uztea izan daiteke, Larraitzek bizi-testamentuan idatzia utzi duelako ahotik ez bada ezin zaiola jaten eman eta ezin zaiola tratamendurik jarri bizitza luzatzeko, “baina ez jateak ere beste sufrimendu bat gehituko lioke eta gainera ez dugu uste bidezkoa denik jateari utzi behar izatea, bere sufrimendua bukatzeko”. Heriotza duinari beldur handia zaiola dio Estik, baina lortu arte tinko jarraituko dutela.

10 Iruzkin

  1. Aritz | urtarrila 2, 2017 at 1:53 pm

    Animo bikote! Bizitza duina eta heriotza duinaren alde!

    Reply
  2. Edurne | urtarrila 2, 2017 at 2:13 pm

    Larraitzek, bere sufrimendua pairatuaz heriotza duina eskatzen du eta nire ustez eman behar zaio.

    Reply
  3. oinatze | urtarrila 2, 2017 at 5:16 pm

    Larraitz sko sufritzen dago, eta ez du inondik inora beste munduko gauzarik eskatzen, heriotza duina. Lagun diezaiogun !! Animo.

    Reply
  4. oinatze | urtarrila 2, 2017 at 5:22 pm

    Zilegi den edo izan beharko lukeena eskatzen ari da Larraitz. Heriotza duina. Lagundu diezaiogun.animooooo!!!

    Reply
  5. Ioritz | urtarrila 2, 2017 at 5:58 pm

    Ánimo!sufritzen dagoen jendearentzat,Ez det ulertzen zergatik Ez duten horrelako heriotza duiñik onartzen!!izan dezatela heriotza duin bat miñik izan gabe eta sufritu gabe

    Reply
  6. Mikel Irazusta Olea | urtarrila 2, 2017 at 7:48 pm

    Merezi duzulako, zure nahia betetzea nahi dugu. Aupa Larraitz etsa Estitxu, bizitza eta heriotza duinaren alde

    Reply
  7. Nagore | urtarrila 2, 2017 at 10:09 pm

    Bizitza bakoitzaren eskubidea

    Reply
  8. manoli | urtarrila 3, 2017 at 9:18 am

    Heriotza duin bat bakoitzaren erabakia da.Animo eta sorte

    Reply
  9. Miren | urtarrila 3, 2017 at 1:58 pm

    Heriotza duina izatea denon eskubidea delako!! Animo bikote!

    Reply
  10. etxezarra | urtarrila 3, 2017 at 2:26 pm

    Animuak famili guztijari eta batez be Larraitzeri. Sinadura bilketa internetez da?

    Reply

Iruzkin honi manoli erantzun Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia Idiakez

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

@mikelgi Twitterren

Jarraitu @mikelgi

@mikelgi(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin
  • Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte
  • Ez ukitu nire maskulinitatea!
  • Urkulluk ikusten ez duen xenofobia
  • Nork eta noiz esan behar dio haurrari Olentzerori buruzko egia?

Iruzkin berriak

  • Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte | EIBZko liburutegia(e)k Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte bidalketan
  • BOST MINUTUKO IKASTAROA: Anitz / Mikel Garcia Idiakez / Argazkiak eta marrazkiak | Eskolaegunezegun(e)k Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte bidalketan
  • Irene(e)k Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte bidalketan
  • Mikeli(e)k Mugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte bidalketan
  • Leire Saitua Iribar(e)k Ez ukitu nire maskulinitatea! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA