Herri oso baten maitasuna lortu duen irakaslea
800 biztanle inguruko herrian, ezustekoa prest zuten Juan Antonio González irakaslea jubilatu zen egunean: ikasle, irakasle, ikasle-ohi eta herrikideek txalo artean eman zioten agurra, ikasgelatik atera eta ikastetxea utzi arteko bide guztian zehar. Herriko eskola bakarrean 32 urtez aritu den irakasleak dio “gelan umorea erabiltzea” eta “ikasleei entzutea” izan dituela oinarri. Sare sozialetan arrakastatsu zabaldu da bideoa (behean ikusgai); lotsatuta ageri da Huelvako Zufre herriko...
Read MoreHilekoa emotikono bihurtua
Gorputzari, hormonei, hilekoari, sexuari… lotutako emozioak adierazteko emotikonoak faltan botatzen zituen Jo Ratcliffe ilustratzaile britainiarrak, eta mugikorrera deskargatzeko moduan sortu ditu. Oraindik tabu diren gaiak ikusgarri egitea eta emotikonoetan emakumeek duten presentzia indartzea du helburu. Emakumeen irudi estereotipatu eta murritza ematen zuten emotikonoei beste batzuk gehitzen joan zaizkio eta gaur egun kirola, lana eta beste zernahi egiten duten emakumeen ikonoak ere...
Read MoreZergatik (eta noiz) uzten diogu margotzeari?
Txikitan dugun espresiobide naturala da margotzea, baina ume guztiek margotzen duten arren, heldu askok diote ez dakitela margotzen. “Argi dago zerbaitek eramaten duela haurra pentsatzera margotzen jarraitzeak ez duela merezi. Fenomeno konplexu eta larria da”. “Hazten goazen heinean, lengoaia pribilegiatuak, hizkuntza eta matematika, garrantzia hartzen doaz eta pentsamenduak eta emozioak adierazteko erabiltzen ditugu. Aldiz, marrazkia, kantua, eskulanak… gutxietsita daude eta ez dira ez...
Read MoreBi britainiarrek Malagan egin dute elkar ikusteko hitzordua, merkeago ateratzen zitzaielako
Newcastle-koa bata eta 320 kilometrora dagoen Birmingham-ekoa bestea, hiri batetik bestera bidaiatzea trenez 120 euro inguru kostatzen zitzaiela ikusi zuten eta alternatiba bat aurkitu zuten: hitzordua Malagan egitea, Ryanair konpainiarekin joan-etorria 23 eurotan ateratzen zitzaiolako batari eta 62 eurotan besteari. Alegia, bi billeteak batuta ere, treneko bakarra baino 35 euro merkeago. Supermerkatuan kontsumitzen ditugun produktuek milaka kilometro egiten dituzte munduan barna, alferrik....
Read MoreEtxegabeei jaten emateagatik atxilotuak
Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Etxegabe eta txiroen artean jan-edana banatzea garesti ateratzen da, kontuan hartuta ez dela egun bakarreko zeregina. Horregatik, baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak Tampa erdiguneko parke batean jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen. Pasa den urtarrilaren 7an izan zen,...
Read More
Iruzkin berriak