Semearen liburua ekartzera etorri bazara eskolara, segi etxera bueltan
Guraso ugari haserrarazi eta polemika piztu du ikastetxe bateko atarian jarri duten oharrak: “STOP. Zure semeak ahaztu duen hamaiketakoa, liburuak, ekipamendua ekartzera etorri bazara, mesedez buelta erdi eman eta atera ikastetxetik. Zure haurrak arazoak konpontzen ikasiko du, zu ez zaudenean ere”. AEBetako mutilentzako ikastetxe batean gertatu da, Arkansasen, eta kexatu egin dira hainbat guraso, umeak ezin direla helduak bailiran tratatu eta laguntza behar dutela argudiatuz....
Read MoreBabarrun lata bat [Publikoaren Saria]
Zine soziala saritu dute aurten Zinemaldiko ikus-entzuleek, elikagai bankuan emakume bat, gosearen goseaz, babarrun lata bat irekitzen eta zuzenean latatik jaten ikusteak hunkitu egin gaituelako, hainbeste da horrelako eszena batek esan nahi duena. Bai, bete-betean Ken Loach zuzendari britainiarraren zigilua daraman I, Daniel Blake saritu du publikoak, Loachen formula ezaguna zaigun arren, ongi funtzionatzen duen formula delako. Dramatismo merkean erori gabe, gizarte babesari loturiko...
Read More“Arrival”. Pseudotranszendental jartzen garenean, akabo
Zientzia fikziozko istorioa izateak ez du esan nahi sinesgarria izan behar ez duenik, eta Denis Villeneuveren Arrival pseudozientifiko, pseudofantastiko, pseudotranszendentala bere burua serioegi hartzen duen eta inolaz ere sostengatzen ez den filma iruditu zaigu. Unibertsoaren, espazioaren eta denboraren legeak auzitan jarri eta planteatzen duen buruhausteak ikus-entzulea harritzea helburu duen film horietakoa da, baina pixkanaka hartzen duen bideak ez du ez hanka ez bururik. Abiapuntu...
Read More“After the storm”, Koreeda bete-betean
Berriz ere familia eta familiarteko harremanak dira Hirokazu Koreedaren After the storm filmaren oinarria; berriz ere tonu eta erritmo pausatuan kontatu digu istorioa; eta berriz ere, harrapatu egin gaitu zuzendari japoniarraren unibertsoak. Ryota dibortziatuta dago, hilean behin ikusten du semea eta hondoa jo du profesionalki. Gainera, apustu munduaren zaleegia da. Iraganari begira bizi da, garai hobeagoetako bizimodua amets, harik eta emazte ohiak, semeak eta hirurek batera gau bat pasa...
Read More“I, Daniel Blake”. Burokrazia madarikatua
Zeinek irabaziko du norgehiagoka, administrazioak ala Daniel Blakek? Dramatismo merkean erori gabe, gizarte babesari loturiko burokrazia zenbateraino den kafkianoa, bihozgabea eta, areago, hiltzailea salatu du oraingoan Ken Loach zuzendari ezagunak. Zine soziala baita I, Daniel Blake, %100 Ken Loach. Beste behin, zuzendari britainiarra demagogikoa eta panfleteroa dela esango du baten batek, baina guri oso errealista eta sinesgarria iruditu zaigu irudikatu duen sistema burokratikoa, pertsonak...
Read More
Iruzkin berriak