Jendartean
Hasiera » Ekonomia » Ekonomiaren kalanbreak
Eka17 0

Ekonomiaren kalanbreak

Atalak: Ekonomia, Zinema

Dokumentaleko irudia.

Merkatu librean oinarritutako ekonomia ez da aurrera atera demokrazia eta askatasun giroan, herritarrek hala eskatu eta bultzatuta, baizik shock, krisi, larrialdi, hondamendi, gerra… garaiak aprobetxatuz eta, hainbatetan, inposatuta. Aski da etsai bat asmatzea, mamua, edo jendearen noraeza baliatzea, zas! eredu ekonomiko liberal bortitza ezartzeko. Hori da gure zinemetara iritsi berri den The Shock Doctrine dokumentalaren ardatza, Naomi Klein ekonomialariaren liburuan oinarritua.

Abiapuntua 1976ko Ekonomia Nobela jaso zuen Milton Friedman estatubatuarraren talka ekonomikoaren terapia da, merkatuaren erabateko askatasunean errotua. Eredu ekonomiko hori Pinocheten Txilen, diktadura garaiko Argentinan, Malvinetako gerraren osteko Ingalaterran… nola ezarri zen aztertzen du filmak, beldurrean oinarritutako ekonomiara iritsi arte, irailaren 11z geroztik. Irak izan da inoizko gerrarik pribatizatuena, mundu osoan gertatzen ari denaren adierazle: dena da pribatizagarri, eta ondorioak latzak direla erakutsi du historiak: langabezia, pobrezia, oinarrizko zerbitzuen gainbehera…

Sinplifikatzea egotzi ahal zaio liburu-dokumentalari, historiako erabaki eta urratsen atzean faktore ugarik eragiten dutelako, baina dokumentu interesgarria da azken 30 urteotan nagusitu den kapitalismo basatiaren ibilbidea, lardaskeria eta azpikeria politikoa berresteko. Gainera, eskertzekoa da Michael Winterbottom zuzendari britainiar handiaren ukitu serio eta zuhurra, Michael Moore-n moduko estilo teatraletik urrun.

Pelikula amaieran, esperantzarako eta kalera irteteko deia: shockarekiko ikaragaitz bihurtzen ari omen gara. Izango al da azken krisi hau, deskarga berri baterako baino, eredu honetatik ateratzeko bidea?

 

The Shock Doctrine

Zuzendariak: Michael Winterbottom, Mat Whitecross.

Dokumentala. 79 min. AEB, 2009.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia Idiakez

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

@mikelgi Twitterren

Jarraitu @mikelgi

@mikelgi(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ikasketa librea ez da hain librea
  • Eskola lotsarazi duen gona
  • Ikasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
  • Nola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
  • Espazio publikoa lapurtu digute

Iruzkin berriak

  • Inigo Jones [Facebook bidez](e)k Eskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago bidalketan
  • Aitor(e)k Eskolak kanpoan emateko antolatzen ari dira Euskal Herriko ikastetxe gero eta gehiago bidalketan
  • Agintariek ez dute ikasgela zapaldu • ZUZEU(e)k Agintariek ez dute ikasgela zapaldu bidalketan
  • Mikel Garcia(e)k Haurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai bidalketan
  • Kis(e)k Haurrentzako udalekurik ez, helduentzako aisia bai bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA