“Naturaz arduratzen dena gizakiaz arduratzen da” (Víctor Gómez Pin)
Víctor Gómez Pin filosofoarengana hurbildu ginen, solasaldian filosofia gaia gailenduko zelakoan. Ordea, hitzak jainkoarenganako bideak adina izaki, “politikan jausi” ginen. Filosofiaz eta bizitzaren paradoxaz ere mintzatu ginen, zer nahi gisaz. Reducción y Combate del Animal Humano da zure azken liburuetako bat. Zer ekarri nahi izan duzu berean? Berean defendatzen dudan tesia hauxe da: animalia humanoari, giza animaliari, norbanakoari edota herritarrari sinbolizatzeko eta ezagutzeko...
Read MoreMarxismoaren bidean sartu bai, baina orain nola atera horretatik?
Galo Martinez de la Pera Urtaran (Izarra, 1943) horrela mintzatu zaigu. Izarran, nire sortzetiko herrian, bi euskaldun ziren, bati La vasca deitzen genion, bestea eztigilea zen. Biak ala biak Gipuzkoatik etorriak. Pentsa gaur egun! Araban gero eta euskaldun gehiago dago, baita Gasteizen ere. Gasteizen ikasi nuen lehenik. Gasteiz gris-grisa zen garai hartan, Gasteizen apaizak eta militarrak zeuden, pila bat. Kuartel eta komentu asko zegoen, oso tradizionala zen. Tira, hori esatea topikoa da...
Read MoreGatazkaren errelatorako Zutabea: Encaje de bolillos edo gako-orratz lan fina
ETA de principio a fin (Crónica documentada de un relato) Egilea: José Félix Azurmendi Argitaletxea: Ttarttalo ETA de principio a fin saioa, dokumentazio lan gaitza eta errelato egokia begitandu zait, areago, bikaina ere. Egilea Durangon jaio zen, familia gernikar baten baitan, eta, Algortan bizi da. Unai Elorriaga algortarraren Iazko hezurrak nobelarekin batera –tartekatuz– irakurri dut. Bizitzaren –edota honen gatazkaren– errelatoen paradoxak. Liburu biek biolentziaren fenomenoa...
Read More
Iruzkin berriak