BURUtaPENAK: Zentzu komuna (III)
“Sen ona” delakoa ez da euskaldunon esklusibitatea, ez horixe. “Ongia” eta “gaizkia” kristau kulturaren jiteak dira, beraz, gure auzokiderena halakoxea izan ere, oro har. Auzo kidetasuna hizpide: nor hasten da auzo bat non amaitu gaur egun? Non kidetasuna? Pasadizo honek deskriba dezake “zentzu komuna”, baita ilustratu ere: Alsaziako lagun batek, frantziar adiskide baten bisita izan zuen etxean, Colmar hirian. Biharamunean, lana zela medio, Alemaniako Baden-Württemberg...
Read MoreBortxatzaileekiko Justiziaren “tabula rasa”
Maria Ortega Zubiateren “Garrasi eta protesta artean hartu dute Roman Polanski zuzendaria Parisko Cesar sarietan” posta irakurtzen ari nintzela, Dani Agirreren “Sugearen mila hozkadak” artikuluarekin akordatu naiz. “NBAko mito gorenekin mahaian esertzea lortuta ere, Kobe Bryantek ez zuen agortu nerabe zenetik erregai erabili zuen neurri bako anbizioa. Gailurrean zela, andre baten isiltasuna erosi zuen bortxaketa kasu batean”, zioen Agirrek “1975ean bortxatu zuela salatu zuen...
Read MoreHezteaz eta hazteaz: hezteak haztea trabatzen duenean
La manada auziaren sententzia ezagutu ostean ari naiz pentsaketa. Inork gutxik espero zuen epaia eman du Espainiako Auzitegi Gorenak: “Sexu erasoa” izan da, “bortxaketa jarraitua”. Ongi. Bidezko erabakia, zuzena. Bortxatzaileak espetxera. Jendarteak justizia gura du, gizarte justu baten egarriz bizi da jendea. Behialako Elizaren –jainko potrosoaren– justizia nola, Estatuarena behar du egun. Epaiak “asetzen” bagaitu, pozarren. Nago baina, zuhaitzek ez d(ig)utela basoa ikusten...
Read MoreErremediorik ez dute, guk ere ez
Manuel Castellsen Comunicación y poder liburuko “Ikonosferak inguraturik bizi da egungo jendea. Geruza artifizial mass-mediatiko honetan ‘telebista’ da ikuskari eraginkorrena” esapidea gogoratu zait. “Irratia “gehitu dut analisi hau gauzatzean. Irratitik entzundako hainbat mezu ditut iritzi ezpal. Iragarki batek, udaldia pasa ostean, etxearen segurtasun bermea eskaini zigun negualdirako. Itsasaldeko “bigarren etxeen jabe”-ei zuzenduta. Hain zen lotsagarria, ezen mezuaren...
Read MoreGlotofobia ez da hizkuntza gutxiaraziekiko herra adierazlea soilik
Probentzakoa da Philippe Blanchet, Glotofobia hitzaren sortzailea. Soziolinguistika irakasleak lezio paregabea eman digu Hendaian, artikuluan ageri denez. Alta bada, toki gehiago merezi duelakoan, hona berak errandakotik neronek ondorioztatutako beste hainbeste lerro: – Behin eta hasteko, bere jarrera goraipatu nahi dut. Bakan entzun diot frantses citoyen bati, berak errandakoak. Konparazionerako, Frantziako Errepublikaz bere gisara mintzatzen. Bejondeiola! Estimatua. – Estatuak hizkuntza...
Read MoreSébastien Castet: “7. Deiadar manifestazioak ez du ‘beste bat gehiago’ izan behar”
Euskal Konfederazioko buru Sébastien Castet-en hitzak bildu dugu, 7. Deiadar manifestazioaren karietara: “Bidegurutze batean gaude. Hizkuntza politikari benetako bultzada eman nahi badiogu, hizkuntza politika buruan buru eramanen duen berezko instituzio bat behar dugu, manera koherentean eramateko eta gutxieneko autonomia batekin. Gaur egun hizkuntza politikoa lantzen ari da, baina politika hori kanpotik aginduta dator. Gutxieneko autonomia behar dugu, erabakitzeko ahalmena behar dugu, eta...
Read More
Iruzkin berriak