Katebegia
Hasiera » (D)kulturgintza
Api30 0

Musika amaituko denean

Posted in (C)politika, (D)kulturgintza, Historia, Musika

2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegia honek lehenbiziko begi kliska: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan lerro-burupean. 2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena egin du: Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaituko denean leloak eta musikak lagunduta. Konfinamenduaren lehen astean, Amaiera baita Hasiera idatzi nuen. The End kanta mitikoa ekarri nuen, The Doors taldearen eskutik, Jim Morrisonekiko...

Read More
Api22 0

BURUtaPENAK: Lagun maiteen katebegiak (XV)

Posted in (D)kulturgintza, (E)gizartea

“Baina, izatez, eta batez ere, etsaia ere guztiz osoa da. Birusa gu guztiengan egon daitekeelako. Ikusi gabe, kontziente izan gabe. Jada ez da beharrezkoa politizatua izatea arerioa izateko, ez da beharrezkoa erlijio minoritario batean sinestea ere, azal kolore bat izatea, sexu susmagarri bat edo klase arriskutsu batekoa izatea. Presidentziatik etxe garbitzaileraino, herritar guztiak dira susmagarri. Orduan, bai, segurtasun-doktrina berri bat jaio da, nazionala eta nazioz gaindikoa: ia...

Read More
Api15 0

BURUtaPENAK: 5h49 (XI)

Posted in (B)literatura, (D)kulturgintza

goizalba euritsuan esnatu eta jeiki naiz eta ibili naiz gora eta behera etxe lokartuan   eta gogora etorri zait zenbatek ote dakien batzuek hamarkadak daramatzatela bederatzi metro karratuko gela batean itxita egunean hiruzpalau orduz soilik patio itxi estu zikin batera ateratzen (hileroko aurrez aurreko neurtuez gain) lagunak eta senideak astean berrogei minutuz kristal bat tarteko ikusten ezin elkar besarkatuz astean bost (eta orain zortzi) minutuko zortzi dei egiteko aukera besterik ez...

Read More
Api08 0

BURUtaPENAK: utopien eta distopien arteko Ekuadorrean bizi gara, Interneten (VII)

Posted in (C)politika, (D)kulturgintza, (E)gizartea

Eguneroko langaia dugu lengoaia: “Lengoaia gure hitz goaia”. Hitz jokoa da. Ur goaia zena hitz oldea bihurtu dugu. Lengoaia horregatik langaia. Imajinazioa behartu gabe, honatx esaldia: “Koronabirusa oldeak hitz oldeak ekarri ditu”. Itoitz-eraino! Itotzeraino! Jokoak joko, hizkuntza behartzen dugu sarri. Konparazione. Hona indar-net-en aurkitua: – “Ekuadorra pasa du Iñigo Astizen Kixoteren lurraldera egindako bidaia kronikak”, Lekutan dago Kixoteren lurraldea. Aro Erdiko Mantxa...

Read More
Ira03 1

(H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat

Posted in (D)kulturgintza

Urteak dira, ez irail guztietan ere, Ernio mendira igotzeko dugula jaidura. Irailean igandeak zenbat halaxe aukerak. Aurten bost. Bost “prozesio” eta bost “erromeria”. Nork bere ahalmen eta sinesmen araberakoak. Aukera hainbeste, Zelatun geratu edota kalbarioan saiatu. Herniotik euskal mendi andana eta Kantaturi itsasoa antzemateko tontor paregabekoa da. Erreziletik gora heldu da jendea, Asteasutik nola Aiatik. Hots, hainbat bailatik heldu zaitezke, baita urrutiagoko ibarretatik...

Read More
Eka15 0

43 zauri eta 11 aberia Bolodian

Posted in (A)iruzkin literarioak, (D)kulturgintza

                Zauri Bolodia Oier Guillan Txalaparta, 2018   Zauri Bolodia leitzen amaitu eta ospitale hurbileneko Cuidados intensivos gelara bidean jarri nuen ene burua. Hainbat telefono zenbaki jo nituen: 112 lehenik, 018 gero. “¿Urgences? Larrialdiak?”. Kasurik ez! Etxean geratzea erabaki nuen, goxo-goxo, azken idealistaren gisara. Zauri Bolodia-k antzerkiarekiko inoiz bizirik eta agian hilik ukan dudan tirria berpiztu zidan. Madame Slip-en...

Read More
1 / 61234Hurrengo»

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA