Katebegia
Hasiera »

Musika amaituko denean

2020-04-30  //  (C)politika, (D)kulturgintza, Historia, Musika  //  Iruzkinik ez

“Bizitzak nola, tunel guztiek dute beren hasiera, denek dute amaiera. Gero eta barrurago joan are  ilunagoa, gero eta aurrerago joan are argiagoa” (M. A.).

2007ko apirilaren 19an egin zuen Katebegia honek lehenbiziko begi kliska: Krisia, utopia, zirrara eta ikara artean, politikarien jokoa nagusi Frantziako kanpainan lerro-burupean.

2020ko apirilaren 30ean, berriz, arrazoiak arrazoi, bere azkena egin du: Enegarren astea konfinatuta Hendaian: Musika amaituko denean leloak eta musikak lagunduta.

Konfinamenduaren lehen astean, Amaiera baita Hasiera idatzi nuen. The End kanta mitikoa ekarri nuen, The Doors taldearen eskutik, Jim Morrisonekiko gorazarrez. Apokalipsia iragarri nuen.

Jim Morrison gure mitoa zen hamalau urte nituenean. Uste genuenaren kontra, hamalau ginen, pijo samar eta pretentziosoak… Hogeita lau urte beteta, nire seme-alaben amarekin batera bisita egin (ge)nion mitoari Père Lachaise hilerrian, Parisen. Mitoa bizirik zegoen, Paris geratzen zitzaigun. Garai berean, beste mito bat, Ernesto Che Guevara, bizirik zegoen gure baitan. Jim eta Che atzerritik heldu zitzaizkigun.

Askatasun egarriz bizi ginen, mitoek elikatu gintuzten. Mitoak sortu ahala hiltzen joan ziren, baita haien su-garretan gure grina amatatuz joan ere. Mitoak mito, “bizipenetan” ito ginen. Eskerrak andreari, eskerrak alabari, eskerrak semeari, mitoak jaiki ahala egunero haien laguntzaz eraisten ditugulako, baita neurri batean haiei esker bizirik jarraitu ere. Esker mile!

Mitoak eraikitzen ditugun nola eraisten dira berez. Hala ikasi genuen, ikasi ere halabeharrez: Jim Morrison despota zela ikasi genuen. Egia ote zen? Che Guevara matxista zela ikasi ere. Egia ote zen? Zer da egia? Atzoko errealitatea antzematen nekeza bada, gaurtik so, eraiki genuen “errealitate hura” egiazkoa al zen?

Haien miresmenez, haiei jarraikiz bidez bide, mitoak ez ote ziren gure irudimenaren heinean eraikiak ere. Funtsean, ez al genituen mitoak eraiki haien beharrez?

Mitoak hil ahala berriak sortu genituen, baita “etxean” sortu ere. Arrasto sakonak zabaldu zizkiguten, hain sakonak izan ere, ezen mitoetan ito ginen. Guretarrak ziren. Hamaika sortu, hamalau hil ere.

Lehen astean Apokalipsia iragarri arren, hurrengoan Jim Morrisonek berak bizitzeko grina berpiztu zidan berriz ere.

Asteak joan asteak etorri, espiritua bizirik atxiki dut. Eguneroko BURUtaPENEk bizirik mantendu naute. Horiei esker naiz, naizena. Horiei esker naiz ere, ez naizena.

Agurraren eguna heldu da.
Gora maiatzaren lehena!
Gora euskaldunak!
Gora gu eta gutarrak!

Alabaina eta hala ere, ozen diot hau ere!
bizi daitezen gure etsaiak ere.

Bagara, bagira, bagera, bagare…
Ikas dezagun gu izaten,
etsaien beharrik bage!

Baga, biga, higa, laga, boga, sega… (Laboa gogoan, baita Zumeta ere)
Musika amaituko denean,
gu ez gara hemen izanen.
Tamalez eta maluruski,
deus gutxi baigare, izan ere,
haiek bage.

 

“Bidean bide Iker Etxaniz agertu zen nire ondora, baita opari polit hau egin ere. Oparia bide bazterrean geratu zen.’Hasiera baita Amaiera, hona berriz ere” (M. A.)

Musika amaituko denean PLAY

Yeah, c’mon Bai, nola..!

Musika amaituko denean

Musika amaituko denean, bai

Musika amaituko denean

Argiak amatatu

Argiak amatatu

Argiak amatatu, bai

Musika amaitutakoan

Musika amaitutakoan

Musika amaitutakoan

Argiak itzali

Argiak itzali

Argiak itzali

Musikarako zure lagun berezia da

Suarekin dantzatzea duzu, nahi duzun bezala

Musika zure lagun bakarra da

Amaiera arte

Amaiera arte

Amaiera arte

Bertan behera utzi Berpizkundeko kredentzialak

Bidali nire kredentzialak atxiloketa-ganberara

Lagun batzuk barruan ditut

Ispiluko aurpegia ez da geldituko

Neska ez da leihoan eroriko

Lagun-festa

“Bizirik!”, berak negar egin du

Kanpora!

Hondoratu aurretik

Lo handian

Entzun nahi dut

Entzun nahi dut

Tximeletaren garrasia

Itzuli, umea

Itzuli nire besora

Nazkatuta gaude inguruko suizidekin

Inguruan, gure buruak lurrean

Soinu leuna entzuten dut

Oso gertu oraindik oso urrun

Oso leuna, bai, oso argia

Etorri gaur, etorri gaur, etorri gaur

Zer egin dute lurrera?

Zer egin dute gure bidezko arrebarekin?

Suntsitu eta arpilatu, harraskatu eta hil egin zuen

Egunsentiaren aldean labanekin itsatsi zuen

Eta hesiekin lotu eta beherantz eraman zuen

Soinu leuna entzuten dut

 

Belarria beherantz lurrean

Mundua nahi dugu eta nahi dugu…

Mundua nahi dugu eta nahi dugu…

Orain,

Orain?

Orain!

Gau persiarra, umea

Argia ikusi, umea

Ixo!

Jesus!

Ixo!

Beraz, musika amaitu denean

Musika amaitu denean, bai

Musika amaitu denean

Argiak itzaltzea

Argiak itzaltzea

Argiak itzaltzea

Beno, musika zure lagun berezia da

Suarekin dantzatzea, nahi den bezala

Musika zure lagun bakarra da

Amaiera arte

Amaiera arte

Amaiera arte!

When The Music’s Over

The Doors

Yeah, c’mon

When the music’s over
When the music’s over, yeah
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights, yeah

When the music’s over
When the music’s over
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights

For the music is your special friend
Dance on fire as it intends
Music is your only friend
Until the end
Until the end
Until the end

Cancel my subscription to the Resurrection
Send my credentials to the House of Detention
I got some friends inside

The face in the mirror won’t stop
The girl in the window won’t drop
A feast of friends
“Alive!”, she cried
Waitin’ for me
Outside!

Before I sink
Into the big sleep
I want to hear
I want to hear
The scream of the butterfly

Come back, baby
Back into my arm
We’re gettin’ tired of hangin’ around
Waitin’ around with our heads to the ground

I hear a very gentle sound
Very near yet very far
Very soft, yeah, very clear
Come today, come today

What have they done to the earth?
What have they done to our fair sister?
Ravaged and plundered and ripped her and bit her
Stuck her with knives in the side of the dawn
And tied her with fences and dragged her down

I hear a very gentle sound

With your ear down to the ground
We want the world and we want it…
We want the world and we want it…
Now
Now?
Now!

Persian night, babe
See the light, babe
Save us!
Jesus!
Save us!

So when the music’s over
When the music’s over, yeah
When the music’s over
Turn out the lights
Turn out the lights
Turn out the lights

Well the music is your special friend
Dance on fire as it intends
Music is your only friend
Until the end
Until the end
Until the end!

Jim Morrison in memorian

 

Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua

2020-04-29  //  Historia, Musika  //  Iruzkinik ez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lapitzen gaua  PLAY

Zure amodioa hazi egin zen, giltzarrapoak barrutik izututa, zure begirada ezagutu genuen, zure begietan bihotz baten taupada ikusi zuenaren begiradan.

Claudia, jakin ezazu… ez zaude bakarrik, ez zen alferrikakoa izan, zure isiltasuna ez da egiazkoa, zure lagunaren eskutik iritsi zitzaigun maitatzeko zure egarria eta topa egiteko keinu polita.

Orduz geroztik, puntua ateratzen diot memoriari, arkatzekin, koloretan… abesti bat marrazten dizut, bihotz bat da bere gezi txikiarekin, Claudia eta Pablo, alde banatan, betiko maitasun bera.

Claudia, jakin ezazu… orduz geroztik San Silvestre da patroia, gogoan izan, berak Lapitzen gauean kometa baten isatsean idazten du behin eta berriz: “Non daude?”.

Orduz geroztik, puntua ateratzen diot memoriari, arkatzekin, koloretan, zure abestia marrazten dut, bihotzak bere gezitxoa duela, eta denok gara Claudia eta Pablo, betiko maitasun berarekin”.

 

Noche de los lápices In memorian

Creció tu amor, reventando desde dentro los candados al horror, conocimos tu mirada en la mirada del que vio en tus ojos el latir de un corazón.

Claudia, sabrás… no estás sola, no fue en vano, tu silencio no es verdad, de la mano de tu amigo nos llegó tu sed de amar, y la linda contraseña de brindar.

Hoy como ayer, con el último suspiro de otro año que se va, cada lágrima impotente bañaremos en champán, y con la copa en alto un grito: “¿Dónde están?”.

Desde entonces, saco punto a la memoria, con creyones, a colores, te dibujo una canción, que es un corazón con su flechita y Claudia y Pablo, a cada lado, para siempre un mismo amor.

Claudia, sabrás… desde entonces San Silvestre es el patrón de recordar y cada noche de los lápices escribe una vez más en la cola de un cometa: “¿Dónde están?”.

Desde entonces saco punto a la memoria, con creyones, a colores, yo dibujo tu canción, que es un corazón con su flechita y Claudia y Pablo somos todos, para siempre un mismo amor”.

Rogelio Botanz

Rogelio Botanzi, miresmen eta esker onez!
Besarkada!

Opari bat: Amistades particulares PLAY

BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea

2020-04-28  //  Antzerkia, Artea, Bertsolaritza  //  Iruzkinik ez

 

Ispilatzea  PLAY

 

Oso ispilu eder polit bat

Eduki dut apaingarri

Etxetik irten ta sartu orduko

Komunera larri-larri

Ezin begiradai uko egin

Biratzen naiz maiz, sarri

Zergatik ezarri zaizu nire

Logelako sarrerari?

 

Parean dudan neska gaztea

Izan da nire euskarri

Zatitu nintzen sasoi batean

Osatu nindun goxo, adi

Bera ordea ezta ohartu

Nahi dutela zaurgarri

Zenbatetan begiratu eta

Zein gutxitan ikusgarri

 

Ezin zurekin ezta zu gabe,

Zergatik uko ta nagi?

Bide luzea daukagu eta

Zaindu gaitezen elkarri

Maita dezagun ispilatzea

Natural ta emangarri

Muxu bat bidaltzen diot ikus

Ezin daiteken “ni” ari.

 

Doinua:  Komeni zaigun ixtoria bat

Malen Urbegain

 

 

 

 

 

 

 

 

VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa

2020-04-27  //  (B)literatura, Musika  //  Iruzkinik ez

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketarik aldaketa PLAY

Larru berrituz dator,
sugegorri hori,
ilea urdindu zaio
atso zaharrari.

Egunik egun datoz
egunak aldatuz,
biharrak gaurtzen
eta etziak atzotuz.

Eguzkiak badoaz
hilargiak heldu
eguna amaitzean
gaua da zabaldu.

Itsasoan gorata
behera mareak,
bidaztiak sarritan
aldatzen bideak

Aldatzen da mundua
aldatzen norbera,
aldatzen erantzuna
aldatzen galdera.

Den dena da aldatzen
ez bada momia.
Aldatzen da azala
aldatzen mamia.

Mundu honetan dena
sortzen da aldatzeko,
ni ere aldatzea
ez da harritzeko.

Erabat aldatu naiz
hamaika urteotan,
baina ez da aldatzen
zerbait ene baitan.

Joseba Sarrionandia

Imanol Larzabal  in memorian

Joseba Sarrionandiari eskainia,
Sarri Euskal Herrian ikusiko dugun desioz.

Hodei zuri bat (Joanari)

2020-04-26  //  Musika, Natura  //  Iruzkinik ez

 

(1) Hodei zuri bat (2) PLAY

Bizitza badoa eta badator, xaloki… –alaba hori!

Haizeak desegiten duen harilkoa lez… badoa, xumeki…

Aktoreak gara batzuetan

Ikusleak besteetan…

Besterik gabe…

…ezer ez bagina bezala, bizitzak jokoa ematen eta kentzen digu.

 

Olatuak emeki heldu dira, eta fini da

Eta, agian, gu garaitzen uztean, berriz hasten da

Hondartza maiteminduak

ez daki beha egoten luzaz

Zabaldu lasai besoak, ez kasurik egin,

gaur uraren oldea geldituko duzu…

 

Horrela, besterik gabe, uzten dizut ni lagatzen;

horrela bakarrik, lagatzen dizut ni uzten…

Zuretzako habi bat daukat nire zuhaitzean

Eta hodei zuri bat adarren batetik zintzilik.

Hagitz zuria…

 

Sarritan… eguzkia ostentzen denean, begiratzen diozu…

Hark, atsekabetua, badaki so egiten diozula, estimatzen duzula

Berandu ailegatzen gara batzuetan

Zenbaitetan ohartu gabe,

Eta aski da… keinu xume baten espresio hauskorra…

 

Horrela, nire burua lagatzen uzten dizut;

bakarrik, laga nazazun uzten dizut.

Habi bat daukat zuretzat nire zuhaitzean

hodei zuri bat adarren batetik zintzilik.

Hagitz zuria…

Hagitz zuria…

Hagitz zuria…

Lluís Llach

 

(3) Hodei zuri bat , Joana alabari

(1937ko Gernika gogoan)

2020ko apirilaren 26an.

(1987-…)

(Montreal–Hendaia)

BURUtaPENAK: Konfinamendua, Euskaraldia eta bertze (XVIII)

2020-04-25  //  Bertsolaritza, Musika  //  Iruzkinik ez

Euskaraldia

Olerki herrikoi edo

bertsuen esaldia

Sentipenen arabera

beti dago aldia

Leihotik so triste dago

gaurko eguraldia

Bainan alde baikorretik

jartzeko etxealdia

Gure hizkuntzak izan dezan

behar duen loraldia

Etxetik indartu zagun

aurtengo euskaraldia.

https://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2020/04/23-abr.-17.02Euskaraldia.mp3

 Txe (Joaquin Arregi)

Letrak

 

https://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2020/04/AUD-20200425-WA0009-1.mp3

Balkoiak

https://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2020/04/AUD-20200415-WA0027.mp3

 

Poliziak eta paperak

https://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2020/04/AUD-20200415-WA0028.mp3

 

Hilabete bat

https://www.argia.eus/blogak/mikel-asurmendi/wp-content/uploads/2020/04/AUD-20200418-WA0024.mp3

 

Beloki kantari (Makalo)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hendaian, 2020ko apirilean.

BURUtaPENAK: Korona dirusa? (XVII)

2020-04-24  //  Bertsolaritza  //  Iruzkinik ez

Iñaki Murua bertsolariaren Korona dirusa? artikuluaren ondorioa da bertsoa:

 

Korona dirusa? PLAY  (Amaiurko Pellok abestua)

Garai batean izan

omen zen Tifusa

aurrekoen ahazkarri

Korona Birusa

zaharren egoitzetan

ja herio-busa

guraso eta haurren

egungo  inklusa

ihautez mozorrotu

direnen dirusa!

 

Iñaki Murua

Neurria: hamarreko txikia.

Doñua: Agur sagar beltzaran...  Xabier Amurizarena, Anje Duhaldek abestua.

*  *  *

Artikulua jaso eta honela adierazi nion:

Egun on Murua jauna… Estimatua….
Ederto zegok, zuzen eta artez, graziaz eta amorruz, krudela baita “gurea”, gizaki deitutakoena…
Irakurriren eta eleren bat ukanen.
Besarkada Hendaiatik Gabiriara bitartean,
legeak agindu metroa aise gainditua!
Zaindu…
Amari eman muxu…
segi uros!

mkl

Irakurri eta bigarrenez…

Iñaki

Birusa, herio-busa, dirusa, inklusa, tifusa…
Ari nauk bertsoa osatzen, artean, erradak zein ote den doinu egokia, asmatu ezinik nabilek!
Edo aizak, osatu ezak herorrek bertsoa, eta nik musika jarriko zioat!
Osasuna eta ekin!
Blancari, estutu bat nire aldetik!
mkl
Atoan heldu zen bertsoa…

 

 

(Des)ilusiozko paperak

2020-04-24  //  (A)iruzkin literarioak, (B)literatura  //  Iruzkinik ez

 

Zortzigarren poesia liburua da Disoluzio agiriak.

 

Azpeitia, 1959.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Disoluzio agiriak

Jose Luis Otamendi

Susa, 2019

[Proemio]

Antzerki munduan menturatu nintzen behiala. Poetaren ikasle antzezle gai gazte bat mintzo da hemen:

– “Ze, Otamendi? Tipo aparta…”. “Irakaslea… indio eta bakeroetan ibilarazten gaitu ikasgelan”.

Urte batzuk geroago, berriz, poetaren lagun poeta baten mintzoa:
– “Oto. Ostia! Azpeitian zinegotzi hasi ere!”.

Ulertu nion lagunari:
– Manda huevos!
Urola Garaiko gure erdara jalgi zait gogora berriz ere:
– Y le mandaron una caja!

Kamioi bat kaxa! Kamioi bat poema heldu zaigu Juan Luis Otamendiren eskutik

Otamendik kaxatan ekarri ohi digu poesia, sosa kutxatan garraiatzen den legez –edo garraiatzen zen legez– halatsu garraiatu ere bere kapitala.

Mundua baina, zeharo aldatu da urte gutxitan. Azken krisi ekonomikoaren ostean –krisiaren berezko adjektiboa iraunkorra izaki–, poetaren Kapital soziala irakurri eta urte batzuetara Disoluzio agiriak heldu zitzaigun, aspaldi heldu ere. Eta nik berant heldu diot. [Bandaren] disoluzioa bezala heldu naiz ni ere, berant aski, naski.

Aitzakia dirudi, baina, liburua eskuratu nuenean Disoluzio beharrean  Desilusio begitandu zitzaidan titulukoa. Eta abandonatu desilusio paperak bailiran legez zokoratu geratu ziren tiraderaren batean.

Antiojuak zikinak izaten ditut, eta gaur arte.

Rogelio Botanzen Kontuak eskatzen kanta airean dabil gaur, ordu txikietan. “Kontuak eskatzen badizkidate, esanen dut, ez dakidala kontatzen, oraindikan ez dudala ikasi bi eta bat zenbat diren…”.

Bada, halaxe nik ere. Beraz, ez eskatu kontuak. Horra nire emakida(k):

Bilboko kontablea eta Azpeitiako irakaslea kapital sozialaz arduratutako poetak dira, biak ala biak. Jende sozialak eta poetak.

[Poema]

Agiriaren (zazpi ditu) lehen txatalean Bilboko poeta Begoñan nola halaxe irudikatu dut Azpeitiakoa Loiolan. Ezin dut bertatik apartatu, ezin beste inora [joan]: “Gorputz hau daukat, besterik ez, lurralde urtetsu hau, beste ezer”.

Gabriel, honatx “sustraiak dituen poeta soziala”.

Disoluzioen osteko desilusioek mundua mudatu beharra daukate “beste poesia molde bat behar une honek”. Iraganeko “familia jada ez da aterpe segurua”. Ezta poetentzat ere.

– Oi poeta zangar berriak, zer izango da zuetaz garaipen egunean?–, marruskatu dut begitartea, loa uxatu aldera.

Aro berrian poesia ez dela aski dio poetak: ekintzek “justizia poetiko bat” jaulki beharko dute. “Jainkorik gabeko zazpi eguneko disoluzioa”, proposatu digu Otamendik.

Geroa latza da baina, eta poesia dirua nola jaulkia izanen da.

Gauzak aldatzeko aukera ematen digu poesiak. Alta bada, “zer dira gutaz mintzo ziren agiri horiek. Non geratu dira? Gauzak aldatzeko aukera bat izan zen, baina agirietan hildakoak gutaz mintzo dira”.

“Mintzoa lokaztu eta irain bihurtu da”, diosku poetak, baita iradoki –nik uste– “paradisuko argiak itzatzeko une heldu dela”.

Kausa galduen eta berrien bulegoa xerkatu behar dugu. Metafora berriak. Aitzinakoak kaiola hutsak baitira. Hilkorrak gara, baina, baldin eta hitzak eta ekintzak non eta noiz –mamitsuak– asmatzen baditugu, guztiz izateari utzi barik, izanen gara.

Munduak mundu izaten segituko du behin eta berriz, gu gabe ere. Askean lotuta bizi izan gara. Hustasun burgesa beteko duen askatasuna lortzerik bai ote?

Mundua dolutzen da gauzak hobeto [egiten] ez duelako asmatu. Planeta isobarek zedarritzen duten legez, determinatzen dute “gure” sistema gure ekintzek. Poetak Galizian hartu du aterbe. Greenwich meridianotik urrun. Maitasun beharra dauka, eta beldur da.

Ekonomiaren oinarria konfiantza omen da, halakoxe poetak behar maitasunean. Alabaina, “Chicagoko burtsan erabakitzen da zerealaren prezioa”. Adibide bat baino ez da. Egunen batean, Erroma Zaharreko poeten augurioa gogorarazi digu egungoak: “Arazo ekonomikoak era erromantikoan disolbatuko dira”..

Disoluzio agiriak soluzio agiriak bihurtuko dira. Zorionaren kontra irudikatuko dugu etorkizuna, zoriontsua izateko lehenik hilda egon behar dela ikasitakoa izanen baikara.

Txatalak txatal, hainbat argudio:

– Behin disoluzio agiriak banatu ostean, eraldaketa sozialerako arma ez da kontsumoa izanen. Kausa eder bat jalgiko da biluz eta gazte.

– Gure belaunaldiak, agian, zoriontsu izateko hilda egon behar zela ikasi zuen. Poetak hil nahi ez duen inori ez dio hiltzea opatzen, besteek emandako paradisu hotz honetan ez du zoriontsu izan nahi.

– Haitz artean txiri-txiri doa eguzkia bere amagana, zortzi garroekin eta hiru bihotzez… Poetaren ama hil da, iaz hil zen [bi urte jada]. Absentziaren mihisean opari ilun arrasto beroak utzirik. Amaren zopa beroa eskaini nahi dio munduari. Julia izebari gereziak eskaini ere, hezurrak kenduta. Segundo ederren itxaropen elikatzen ari da bere bila nabilenean. Horra poesiaren zera. Pianoren sokak tenk. Oto poeta lirikoa, ludikoa.

Inperioaren abailtzea heldu da, eta poeta ezaxolaren atleta bihurtzen ari da: “Uste dut ni ere izpiritu libre bat naizela gorputz esklabo batean, propio ehundu dudan berankortasuna hauxe da nire gainbehera intimoa”

Poetak ez daki zein diren gaur behar ditugun hitzak, horregatik edo dago “munduan hainbeste poeta”. Galizian eguzkia ostendu legez, altxatu da ekia Katalunian. Mediterraneoari begira dago poeta, Kataluniatik begira egon ere. Haatik, ez daki zein diren orain behar ditugun hitzak.

Han eta hemen, munduan, “eskubide unibertsalak eskudirutan neurtzen dira”, beraz, poetak izan ezean, nork salatuko du kapital publikoaren iruzurra, –gizaki bat bozka bat aldarria zilegia da hemen ere–.

Jainkoaren bideak errepide mapetara ekartzen ikasi behar dugu, bainan non jarri babes hesiak non radarrak? Nola erabili isobara mapak. Gauzak esaten diren bezala etortzen baitira sarritan hitzak.

“Lanbro-izpiak bere ezinak, neurri izpiak legez bakun eta anitz dira mundukoak zeinek bere ezinak neurri doi makestuan”. Agirietako txatalak eta hostoak galdu ditut, poetaren lirikak itsuturik, liluraturik.

“Zuk bakea zer den azaldu niri eta xehe erakutsiko dizut nik begiradaz eta samako zain mamiekin zelako baldintzak dituzten etxeko langileek”. Ez da Begoñako poetarena, Loiolakoaren uzta duzu.

Galizian eta Katalunian ez ezik, Mantxako Herreran dabil poeta, abuztuan ibili ere:

– “Aldatu egiten dira eguzki orduak, lurraren osaera ukimena… eskolak ezin du konpondu dena”.

Beste mundu baten xerka abiatu ziren eta beste mende batean jausi ere: han daude orain. Atx! Eta guk hara kondenatu izan ez bagenitu!

Diruaz eta jabetzaz amil izurik gabe hitz eginez, garenaren bila zuloz zulo hobiz hobi… ibili gero, agian, inon ez diren zulokoteetan izan bide da desmundu beste gorputz deslokalizatu.

Agiri artetik erauzita aspaldiko mapa bat dauka eskuetan poetak. Esaten ez dakizkien hotsak dakartza. Mapa hiztuna da. Naski, herri desagertu baten bilaketa antolatua bilatzen ari da poeta. Honatx gaztigua:

“Maiz, bakarreko mentsen sendagarri suertatu ohi dira mapak eta pertsonen arteko enkontru kartografikoak. Argazki zaharrak behartzen ditu tarteka: euri hotz baten ereserki azpitik ageri dira fotoetan, bandera arrotzen atzetik desfilatzen.

Poetaren lore arantzadun esperantzagarria iraganari: lehen ere larri ekibokatzen ginen eta hala ere…

Loreen hosto erorien  musikak isildu egin du poeta, hirurogei urteko umezurtzen artean gaurgero. “Zein argi ikusten da adin horretatik bizitzaren pendizea”, pentsu dut, poetaren pentsuen harian.

Planeta ehun bider suntsitzeko indarra dago egia-ostearen armategian.

Glaziarren ohantzean kulunkatzen da Oto poeta. Otomano. Inperio erorien lekukoa: “Sarri urtu egiten da eta haren uharrak garamatza kanta krudel baten nota altuetan”.

“Haustura sozialaren salbamendu oholari eustea, gaurko historiaren lekedaz ito nahi izateko era bat da”.

Jendea bere burua beste nonbait jarri nahian hasten denean…

… edo ni neu berri baten aldarrian tinko neure baitako desertu txikian…   

–Zaila behar du antipodak jo eta norbere bizkarrean hitz egiteak–.

–Irakurlea aho zabalik edukitzeko ez da nahitaez dentista izan behar–, ez horixe. Poeta izatea nahikoa. Poeta baina ez dago franko.

Nonahi igartzen da desmuntatze ari bat dela ate joka. Kataluniako Errepublika joka ari zaigu. Poetak Azpeitiako Enparan kaleko 20. Zenbakia 4A bizitzako atea ireki die erreboltariei.

Begoñako profetari legez bizarra hazi zaio Loiolakoari. Alta bada, jainkoa gabeko egun bat gehiago bizi izan du poetak. Arratsalde mitiko bat.

–Poesia ez da irauteko bide bakarra badira bestetako herriak–

Agiri bat zor zigun poetak, aspaldi behar zuen: “Badakit osatu gabe dagoena, hor behar baitute askok oraino jazo ez direnak. Baina jada ez dago denontzat etxe bat. Piezak falta ditu etxeak, gure nazioa erdi osatuan da”.

Jada ezin da atzera egin, ezin da inor zauritu aurreko garaira. Euskalduna askatuko da agian osmosi hutsez. Disoluzio modu bat omen da osmosia.  Bat.

 

 

 

 

BURUtaPENAK: hitz guztien azpitik eta txapa guztien gainetik (XVI)

2020-04-23  //  (C)politika  //  Iruzkinik ez

– Koronabirusaren berri izan nuenean, hasieran, Txinatik zetorrela, Pedro Sánchez salbatzera zetorrela pentsatu nuen ironiaz. Kataluniako krisiaren zurrunbiloan ari zen espainiar presidentea, Quim Torra lapa-belartsua soinetik ezin kenduz. Ironia ez da beti osasuntsua. Covid-19 delakoa zorri-belarra baino itsaskorragoa bihurtu zaigu eta. Sanchezen eta Urkulluren bisaiak ikusi besterik ez duzu.

– Arrazoitzeko ahalmena dudanez geroztik, lehen aldikoz, “ETA akronimoa” desagertu da hedabideetatik. ETA akronimoa desagertu gabe egon baita orainokoan eguneroko prentsan, hura deseginda ere. Engoitik, otxentxena bidean doan koarentena honetan ETA ez da subjektu nagusia. Akronimoa anakronismoa bihurtu zen, eta, itxura batez, koronabirusak akabatu du koarentenan. Hala bedi! Amen!

– Koronabirusaren kontua serioa zenentz noiz ohartu nintzen? Eliteko kirolariek beren soldataren %20-30 jaistea onartzen zutela jakitean. “%1 jatsita balitz ere, kontu serioa litzateke”, pentsu dut orain ere.

– Koronabirusa kontu larria zela ohartu nintzen, ez zela txistea alegia, jendea komuneko papera erruz erosten hasi baitzen. Gizakion kakalarria ez zela beherako pasagarria ohartu nintzen, gizakiak diarrea mentala jasangaitza nozitzen duela baieztatu nuen berriz ere.

– Uztailaren 4 batean munduratu ninduten. Koronabirusak hamaika urte bete berria nintzen garaira emana nau. Urte hartan gizona –ama sukaldean zegoen, eta gure etxean lehen telebista sartu zen– ilargira iritsi zen, baita geroago martitzera ailegatu ere. 2020. urteko kontuak, kontu distopikoak ziren guretzat. Orduan ez nekien –jakina– zer zen distopia. XX. mendeko kontu distopiko haiek, XXI. mendeko kontu despotikoak “bilakatu” dira.

– Trump telebistan ageri ohi da egunero, buruan buru. Merkel haren segidan Johnson eta Macron ondoren, Sánchez eta Urkullu gero –Torra ere tarteka–. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murga haien ostean. Neketsua da politikarien jarduna, hori alamena. Lata, tabarra eta murga (otoi eta arren, barka nazala Murga andereak).

– “Da igual el dinero, todos tenemos los mismos miedos”, erran du Andrés Iniesta elite-elite-eliteko futbolariak. Miedos bai, medios ez! “Lo tuyo es de veras estres Andres! Hara Iniesta, “no te levantes de la siesta!”.

– Heriotzak denok berdintzen omen gaitu, koronabirusak ez orainokoan.

–  Afrikako eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan koronabirusa ez da aldian aldiko kontua. Herritar asko eta asko birus batekin jaio eta harekin hil izaten dira. Koronabirusa benetan globala eta iraunkorra bilakatuko balitz, agian, has liteke apur bat aldatzen planetaren nora. Bai ote? Nora ote?

– “El 1% más rico tiene tanto patrimonio como todo el resto del mundo junto”, dio estatistikak. Mendebaldeko gizaki berria –gizona eta emaztekia– eztitan bizitzeko jaioa da. Gizaki berria, humanoa trop humanoa, izakari izugarri mesfidatia da, hagitz beldurtia. Hazi baino konfitatuta hezi da.

– Koronabirusa ezagutu baino lehenago, askok eta askok ezagutu dute konfinamendua mendebalde aberatsean ere.

– Planeta deskantsatzen ari da, Covid-19ak lurtarrok apur bat otzandu ostean. Anartean, sistemaren sintomak gaitzak diren honetan, bizitzen ikasten ari gara, bizitzen ikasten hil artean.

– Koronabirusaren ostean gizabanakoak hobetuko al gara? Horra galdera. Adibidez, Xuxen-ek segituko du –euskaldunon– koronabirusa gorriz azpimarratzen? Agian ez. Izan liteke hori ere. Alabaina, sistema hor izanen da beti eta eternalki. Sistema xuxen xuxena baita, okerrik gabea. Gizakiok izakari sistemikoak gara eta. Sistema berrituta ere, sistemaren sintoma sistemikoak pairatuko ditugu. Gure sistema genetikoan neurologikoa gailentzen baita.

– Ez al da koronabirusa benetako lehen estralurtarra izango, bada? Ufologoek iragarritako lehen alienigena. Baliteke. Agian aspaldi gaude alienatuta.

– Mundua gero eta konplexuagoa da eta gizabanakoa gero eta sinpleagoa. Gero eta master eta doktore tesiak gehiago izan eta are dotoreagoa gizakia. Alabaina gero eta singleagoa da, gero eta hauskorragoa.

– “Mañana, cuando yo muera, no me vengas a llorar. Nunca estaré bajo tierra, soy viento de libertad”, esan zuen Ernesto Che Guevarak. Nik Jon Paredes Manot Txiki-ri ikasi nion. Txiki-rik gabe, beharbada, ni ez nintzen naizena bilakatuko.

– Gure arbasoek lurrean atseden hartzen zuten. Guk aldiz, haizeak eramanda nahi dugu pasa eternitatera. “Covid-19a pasa ostean, haizea bera ere libre izango al da?”, galdetzen diot nire buruari. Egia ote da, ez garela gure baitakoak.

– Galderak eta galderak: gure amak 93 urte beteko ditu agorrilean, agorra doa konfinamendua, aro latza eta sikua. Lehen astean ez genuela berriz ikusiko pentsatu nuen, konfinamendu hasieran. Bost aste igaro dira ikusi gabe, artean ez da mundutik joan. Zenbat artean geratzen zaio amaren bizialdiari?

– “Round up the usual suspects / Ohiko susmagarriak atxilotu”. Casablancan daude maitaleak, Rick Blaine eta Ilsa Lund deritzote. Humphrey Bogart eta Ingrid haien roletan: “We’ll always have Paris / Beti izanen dugu Paris”. Casablanca-n gaude gu ere. Maitasun historia hura gugan bego betiere. Fikzioa benetakoa balitz bezala bizi ginen. Benetakoak fikzioa gainditu du berriz ere. Iparramerikarren etxe txuria ametsa bizi dugu guk ere. Noiz arte?

21. tanta: laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik.

22. tantoa: hitz guztien azpitik eta txapa guztien gainetik.

BURUtaPENAK: Lagun maiteen katebegiak (XV)

2020-04-22  //  (D)kulturgintza, (E)gizartea  //  Iruzkinik ez

“Baina, izatez, eta batez ere, etsaia ere guztiz osoa da. Birusa gu guztiengan egon daitekeelako. Ikusi gabe, kontziente izan gabe. Jada ez da beharrezkoa politizatua izatea arerioa izateko, ez da beharrezkoa erlijio minoritario batean sinestea ere, azal kolore bat izatea, sexu susmagarri bat edo klase arriskutsu batekoa izatea. Presidentziatik etxe garbitzaileraino, herritar guztiak dira susmagarri. Orduan, bai, segurtasun-doktrina berri bat jaio da, nazionala eta nazioz gaindikoa: ia herritar guztiei zuzendutako gerra mota berri batena. ‘Barneko etsaia’ beti dago, beharbada, gugan… Eta militar-industrial konplexuak hasitako gerra, gerra klasikoek ez bezala, ez da inongo konbentzioren ondorio. Birus batekin bakea sinatzeari dagokionez… Litekeena da gerraren amaiera atzeratzea”.

J. A.

*  *  *

“Onura bai zelai zabala, eta mina laberintu hotza.
Bideak artez beteak eta behin artean erorita,
ezinezko irtetzea eman gabe jauzia.
Arte gainetik jauzia”

(Dut taldearen letra)
I. R.

*  *  *

“Goizean jaikitzen zarenean, pentsa ezazu bizitzearen pribilegioaz: arnasa hartzeaz, pentsatzeaz, gozatzeaz, maitatzeaz”.

(Marko Aurelio)

J. M. P.

 

*  *  *

Gauzak zorrotz-morrotz aztertuta,

koronabirusak eragindako egoera, are okerragoa ere izan zitekean:

koronatifus,

koronaiktus,

(…)

Besarkada estu-estua,  minus 10 zentimorainoko.

J. M. I.

*  *  *

Oharra: Iragan asteotan, konfinamendu garaion, Katea izenburua zeraman proposamena jaso nuen e-postaz. Hona hasten zen:

Lagun maitea,

Elkartruke kolektibo, aberasgarria hasteko ekimena izan dugu. Pizgarria izango delakoan… Mesedez, bidali testu labur bat (bertsoa, olerkia edo esaldia)…

Elkarren arteko testuak trukatzea zen ekimenaren xedea.
Harrezkero, testu batzuk jaso ditut.
Irakurri dituzunak horietako batzuk dira.

1 / 561234102030Hurrengo»

Mikel Asurmendi

1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

Kategoriak

  • (A)iruzkin literarioak
  • (B)literatura
  • (C)politika
  • (D)kulturgintza
  • (E)gizartea
  • (H)endaika
  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bertsolaritza
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Erlijioa
  • Euskara
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jaiak
  • Kirola
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika saioak
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Azken bidalketak

  • Musika amaituko denean
  • Enegarren astea… Konfinamendua Hendaian: Lapitzen gaua
  • BURUtaZIOAK: Malenen ispilatzea
  • VI. astea. Konfinamendua Hendaian: Aldaketarik aldaketa
  • Hodei zuri bat (Joanari)

Iruzkin berriak

  • Tresna | Oharrak & Hondarrak(e)k “Gure munduan kokatutakoa eta eskuak zikintzen dituen literatura nahiago dut” bidalketan
  • IMANOL(e)k Oscar sariak: zalditik astora! bidalketan
  • Josemari(e)k (Espainiako) Iparraldera itzuli da Inui: 40 urte eta gero hau! bidalketan
  • Maria-Jose Azurmendi Ayerbe(e)k Gaitzeko saioa bidalketan
  • Jonmikel(e)k (H)ernio maitatzeko hogei irudi eta etsipen gabeko testu bat bidalketan

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA