Kaiolan, aske edo preso?
Bi urterekin amak haurra haurtzaindegian usten du, inertziaz negarrez hasten da. Kaiolatik aske geratu da umea, edo kaiolan preso. Ilusioz hitz egin diote uda guztian. Amak orobat bere burua zuritu nahi du, umearen mina goxatuz. Bi urterekin hasi du bidea. Oinez orain dela gutxi ikasita lehenengo pausuak eman ditu, ongi daki zein norabidetan joan. Urteak pasa dira eta pausuak gero eta zurrunagoak dira, gero eta luzeagoak. Nerabezaroan pausuak haurtzaindegikoen tankerakoak bihurtzen dira maiz,...
Read MoreEsan diezaiegun ezetz, zeri baietz esan pentsatzen dugun bitartean
Ikasturte berriarekin batera mamu beltzak urreratzen ari dira. Lege inposatuak euskal eskoletako margoak ilundu ditu. Hezkuntza arma politiko gisara erabilia izan da urteetan barrena eta garaiko politikariek ere ez dute hau erabiltzeko betarik galdu. Hezkuntza elitista eta baztertzaile baten markoan koka dezakegu ministerioko irakaslea. Protesten armadaren gainetik martxan jarri nahi du bere legea. Honen aurrean Euskal Herrian desobedientziarako irrintziak nonahi sortuz. Desobedientzia arma...
Read MoreEne, euli bat!
Liburutegiko lau paretak gainera jauzten zaizkizula sentitzen duzun unean ageri da beti. Ez dakizu zergatik baina normalen hain nazkante iruditzen zaizun intsektu hori inoiz baino atseginago zaizu. Bizitzari kolorea eman nahian apunteak urdinez, berdez eta horiz azpimarratu dituzun horretan zeure burua harrapatu duzu begirada noraezean galduta. Ohartu gabe bista altxatu duzu hain aspergarri zaizun ikasgaitik eta puntu batera begira geratu zara, edo bistarekin zure ingurura etorri berri den...
Read MoreHizkuntza bat opari
Kaixo Olentzero, Gutxi falta zaizu lanera bueltatzeko. Suertekoa zu, pentsatuko du agian langabezian dagoen norbaitek. Baina ziur naiz zure zakuko pixuak ere behera egin duela aspaldion. Jada ez gaude sobratutako langostinoak zakarretara botatzeko edo hileko soldata turroietan gastatzeko. Garaiak gogorrak dira, baina beti daude materialtasunari ihes egiten dioten altxor txikiak. Badut halako ezin egon bat neure barnena. Astelehen goizetan autobusean sartu eta ohikoa den zurrunbilo etengabean...
Read MoreHezkuntzaren herio
Aste honetan gertatutakoari begira jarriko naiz gaurkoan. Wert ministroa berriro ere protagonista. Iskanbila ikaragarria sortu da ikasleon artean Erasmus bekak direla eta ez direla. Kurtsoa hasi genuela hiru hilabete pasa diren honetan kamara aurrean jarri eta lasai eta ozen esan zuen hezkuntzaren heriok Erasmus bekak kenduko zituela. Hura estualdia, hura sustoa, hura beldurra Europa astindu zuena. Polonia, Italia, Finlandia, Alemania, Danimarka, Portugal eta beste mila txokotan aurkitzen diren...
Read MoreEspainiako militarrari
Kaixo, Euskal Herritar bat nauzu. Espainiako Defentsa Ministerioak antolatuta gutun lehiaketa bat martxan jarri duzuela eta zuzentzen naiz zuregana. Nafarroako eta Gipuzkoa ikastetxeetan egin duzuen deialdia dela eta, ohartu naiz nik neuk ere baditudala pare bat gauza zuri esateko. Nazioaren harrotasun gisara aurkeztuko zaituzte gehienetan, baina ez dut uste errespeturik zor dizudanik. Nire defentsan lan egiten duzulakoan egongo zara akaso, baina badakit defentsa behar dudanetan ez...
Read MoreEta orain zer?
Orain egun batzuk lagun batek esan zidan idazteko geroaz, idazteko etorkizunaz. Idazteko neuretik, idazteko geuretik, “eta orain zer?” Galdera famatuaren erantzun beltza. Erakusteko gure beldurra, gure aukera eza. Galdetu zidan lagun hark erabakien pisu astuna bizkarrean hartuta nola iritsi lasterketa burura. Jakingo banu. Neuretik kontatzera noa, adiskideak eskatu bezala. Ikasketak amaitzear amildegiaren bazterrean jarrita. Nork esango zidan garai batean horrela izango zenik?...
Read MoreEder ederrak gara
Normal 0 false false false EN-US X-NONE X-NONE MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Table Normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-priority:99; mso-style-qformat:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm...
Read MoreSalto dezala euskarak gaztetik gaztera
Euskal Herriko arbasorik zaharrenarekin harreman estua dute gazte gehienek. Antologikoa dirudien arren, hala da. Euskara gazteen artean berpizten ari da, edo hori da behintzat zenbakiek adierazte dutena. Orain egun batzuk Kike Amonarrizek bere blogean idatzitako artikulu batean honela esaten zuen: “Adin-multzoen araberako erabileraren kurbak duela 30 urte ez bezala, hizkuntza berreskurapenera begira jarri ditugu, haurrak eta gazteak direlarik euskara gehien darabiltenak. Funtsezko aldaketa...
Read MoreGazte lehiakor eta profesionalak sortzeko makinak martxan
Gaztetasuna izan, sentitu eta sufritu ere egiten da. Blogeko lehenengo sarrera eta arazoez mintzazen hasi behar, marka da gero. Hobea litzateke gazte indarraz, aldaketarako gogoaz, festaz, sexuaz eta beste mila kontutaz arituko banintz baina handi-mandiek ez didate utzi. Maiatzaren 17an LOMCE izeneko legea aurkeztu zuen, Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak, beti ere mandatari eskuindarren talaiapean. Lege honek gazte lehiakor eta profesionalak sortzea du helburu. Behin eta berriz...
Read More
Iruzkin berriak