Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Gaizka Garitanoren zortzi aipu euskarari buruz
Atalak: Euskara
Gaizka Garitano eta Jaime Altuna (Argazkia: …Eta Kitto)
Hauteskunde biharamunez Eibarren izan nintzen Euskararen transmisioa izeneko jardunaldietan –hurrengo ARGIAko alean aurkituko duzue han esandakoen berri– eta bertan, Gaizka Garitano Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaile ohia ezagutzeko tenorea izan nuen. Beno, ezagutzekoa baino gehiago entzutekoa.
Bezperan, hauteskunde kiniela baten eta bestearen artean suertatu zitzaidan zeharka aditzea Eibar bigarren mailara jaitsi zela, eta beraz, imajinatu nuen Garitano ez zela txantxetarako egongo, niretzat hauteskunde biharamun soil zen astelehen hartan.
Dena den, eta zorionez, oso gutxi hitz egin zuen futbolaz. Entzuna eta ikusia nuen (suposatzen dut zuek gutiak lez) Almerian emandako prentsaurrekoan Garitanok izan zuen jarrera: txalogarria, ausarta, eredugarria. Ados, baina astelehen hartan Eibarreko entrenatzaile ohiak esandako hainbat aipuk eman zidaten zer prentsatua, prentsaurreko hartatik haratago, norbanako bakoitzak euskararen alde emateko daukagunaren gainean. Hare gehiago, futbola bezalako inguru espainolizatu batean. Horregatik, eta jardunaldian esandako beste zenbait gauza interesgarriri tartea egin ahal izateko erreportajetik kanpora utzi behar izan dudalako, Gaizka Garitanok esandako zortzi aipu jaso ditut hemen. On egin!
1. “Ez da erraza Espainiako markoan euskaraz egitea, baina gure eskubideak defendatu behar ditugu”
2. “Euskaraz bizi naiz, eta beti sentitu izan dut euskararen alde egin behar dudala”
3. “Komunikabideetan agertzen garenok euskararekiko konpromisua eduki behar dugu”
4. “Mila arazotan sartu ditut nire komunikazio arduradunak euskara lehenesteagatik, baina klubak beti lagundu dit”
5. “Euskara beste arduren mailan ipini arte nekez aldatuko dira gauzak”
6. “Autografo eske etortzen zitzaizkigun umeak gaztelaniaz hurbiltzeak zer pentsatu handia ematen dizu”
7. ” Euskaraz egitea, katalanez egitea ez bezala, politikarekin lotzen dute Espainian”
8. “Gauza txikiak egiten ditut: euskarazko elkarrizketak lehenetsi, ETB2n euskaraz egin, prentsa aretotan euskara sustatu…”