Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Korrika: Urepeletik EHUra
Atalak: Euskara
Hunkigarria izan zen Urepelen lehenengo kilometroa korritu eta hatsa galtzear zeuden beste ehunka lagunekin batera ttipi-ttapa korrika, edo gu ere euskararen alde ohikutzea. Edo 92 urteko emakumea lekukoa helduta eta Korrikako txalekoa soinean irribarretsu ikustea. Bai, benetan hunkigarria da izerdi tanta euskaldunak isurtzea; zirrara eta ohiu artean orain bi urteko Korrikatik hankak astindu ez dituzula disimulatzea. Ai, zeinen hunkigarri bi urtean behingo korrikaldia.
Denok korrikara: aldapak jaitsi eta igotzera, hiriak eta herriak zeharkatzera, gauak eta egunak harrapatzera.
Ai, zeinen polita korrika; koloreak gorri-gorri eta bihotza bero-bero. Aitortzen dut gustuko dudala Korrika, ez hainbeste korrika. Bi urtean behin txandala armairutik atera eta momentuko zirrarak bultzatuta datozen bi asteetan agujetekin egoteko besteko distantziak egin ohi ditut brinkoka.
Dena den, zoritxarrez agujeta fisikoak, agujeta linguistiko bihurtzen zaizkit nahi baino gehiagotan. Esaterako, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko administrazioan hizkuntza eskubidea ukatzen didatenean.
Bai, esan behar nuen. Biziki nazkatuta nago euskaraz hasi eta gaztelaniaz bukatzen diren hizketaldiekin. Izan ere, ttipi-ttapa arnas estuka Azkarateko malda igotzen duten bitartean, ni aldapan behera noa Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko funtzionarioarekin gaztelaniaz hizketan.
Tripak nahastu zaizkit, eta zinez diotsuet kilometroa herriko aldaparik handienean egokitzen zaizuenean heldutako bareak baino min gehiago ematen didala.
Behingoz konturatu daitezela hizkuntza aldatzea ez dela kuleroak kanbiatzea bezain erraza. Utz diezaiogun euskaratik frantsesera eta gaztelaniara salto egiteari, batez ere “publiko eta euskaldun” behar luketen tokietan.
Euskalakariak eta Euskahaladunak gara, mundu bat bilduta euskarara, jalgi adi plazara eta zergatik ez administrazio publikoetara.