Korrika: Urepeletik EHUra
Hunkigarria izan zen Urepelen lehenengo kilometroa korritu eta hatsa galtzear zeuden beste ehunka lagunekin batera ttipi-ttapa korrika, edo gu ere euskararen alde ohikutzea. Edo 92 urteko emakumea lekukoa helduta eta Korrikako txalekoa soinean irribarretsu ikustea. Bai, benetan hunkigarria da izerdi tanta euskaldunak isurtzea; zirrara eta ohiu artean orain bi urteko Korrikatik hankak astindu ez dituzula disimulatzea. Ai, zeinen hunkigarri bi urtean behingo korrikaldia. Denok korrikara: aldapak...
Read MoreAurpegiak biluzten
Angel Errok Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulu bati tiraka iritsi naiz hemen biluztera. Aspaldion konturatu naiz ez dakidala nor naizen, edo agian ez dudala jakin nahi. Filosofikoegi jartzeko inongo asmorik gabe, aitortuko dut ez naizela pieza bakarreko pertsona, nire sustraiak arantzen eta loreen helduleku direla. Faltsukeriatzat hartzen da maiz aurpegi ezberdinak erakustea; konfesatzen dut nik bat baino gehiago ditudala, eta espero dut zuek ere baietz. Ez naiz oraino jabetu zerk...
Read MoreErtzetik erdira
Eme eta ume jaio nintzen. Jolastokiko ertzetan igaro nituen nire ikas egunetako jolastorduak. Ertzetan ibili nintzen aita eta ametan jolasten, kartetan jokatzen, elkarri kontuak kontatzen. Jolastokia giza onenena zen, gizonena. Beno gizonena edo hanka artean etorkizunean zakil itxura izango zuen zerbait zeramaten mutikoena, behinik behin. Bitartean ni ertzean geratzen nintzen, futbolak eta mutilek baztertuta utzi zituzten gainerakoekin. Bazen futbolera animatzen zen neskarik, noski, baina ni ez...
Read More
Iruzkin berriak