Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Galtzerdiak ere, gure gisara, bikotea osatzera behartuak ote daude?
Atalak: Sailkatugabeak
X eta Y. Bikote harremanen binomioa eraiki dugu. Zapata pareak bezala sailkatzen ditugu pertsonak. Esekilekutik atera berri ditugun galtzerdi nahaspilatuen gisan pilatzen ditugu zuriak zuriekin eta beltzak beltzekin. Mugak hautsi nahi dituen aurrerakoia agian ausartuko da galtzerdi pare tradizionala apurtu eta desberdinak janztera. Horra hor XXI. mendeko transgresorea.
Hala ere, bi hanken artean hirugarren batentzat lekurik ez. Galtzerdiak ere bikotea osatzera behartuak ote daude gure gisara?
Galtzetin bat beste batekin batzean, konkor bakarra osatzen dute; askatasuna lapurtzen dio batek besteari. Bikote harremanetan ere antzeko zerbait gertatzen da. Harremanak norberaren askatasun pertsonaletik eraikitzea litzateke egiazki zuzenena. Baina horrek arrazionaltasun eta kontzientzia lan handia eskatzen du. Posible da galtzerdi bikoteak konkor bat izateari uztea, eta indibidualki elkarren ondoan egotea, edo ez. Baina bietakoren batek tiradera bereko galtzerdiekin nahastu nahi badu, edo bi galtzerdiren artean jarri, edo aurreko tiraderara salto egin, aurrera.
Jelosiak jotako galtzerdiak izateari utzi behar diogu harreman sexual eta emozionalak askatasun pertsonaletik eraikitzeko, gure nahiak asebetetzeko.
Galtzerdien tankeran endredatu zaituztet nik ere, eta agian ez duzue ezer ulertu. Barkatu, hurrengoan konkorretatik askatzen ahaleginduko naiz neu ere. Bitartean, bi galtzetin desberdin jantziko ditut, akaso hiru ere bai. Arauak hausteko daudelako, tradizioak aldatzeko eta harremanak iraultzeko.
Lagun batek esan zidan behin trukoa erraza zela: “Konkorrik ez egin, solte gorde, eta hortxe jarraitzen dute, nahi duzunean nahi duzuna janzteko prest”.