Gaztekeriak
Hasiera » Gaztekeriak » Etxetik alde, etxerik gabe
Aza18 0

Etxetik alde, etxerik gabe

Atalak: Gaztekeriak

indizea.jpg11

Etxetik ospa egitea izan liteke gutizia, nahi, irrika edo gura bat. Izan liteke beharrizan, obligazio edo betebehar bat. Izan liteke, aldarri, errebindikazio edo iraultza pertsonal bat. Izan liteke amets bat. Izan liteke amets gaizto bat.

Gurasoen etxean bizi den 38 urteko langabearen arketipoa guztiz errotua dago gaurko gizartean. Hainbat urtetan gutxiengo soldatarekin bizirauten edo jornal duin baten peskizan lan bila dabilenaren bizi eredua estandarizatu dugu.

Lehen ohitura zen hura, orain oinaze bihurtu da. Gure gurasoek, gazterik utzi zuten habia. Bikote harremana sendotu orduko, etxe bat erosi, seme alabak izan eta bizi osorako etxebizitza izango zen lekua atondu eta orraztu zuten urteetan. Bertan haziak eta heziak gara gu. Hala baina, horrek ez du esan nahi idien antzera hegaletara begiratu gabe bide berbera jarraitu behar dugunik, are gehiago, ziur nago ez dugula hori egin behar.

Baliteke asko izatea etxetik joan nahi eta ezinean dabiltzanak. Akaso, galdetuko diote euren buruari nora eta norekin joan nahi duten bizitzera.  Alferrikako galderak txin-txin egiten duten txanponik gabe, edo ez?

Onartzen dut ezkor xamarra naizela gaiari dagokionean. Inoiz lan finkoa izateko itxaropena aspaldi galdu nuen, beraz,  zer esanik ez bizi osorako etxe bat izatearen esperantza.  Orain bai, orain ez, dabilen diskoteketako argirik errebeldeenaren tankerakoa izan liteke gure etorkizuneko bizitza laboralaren definizioa; etxe batetik bestera saltoka unean uneko lanak eta egoera ekonomikoak baldintzatuta.

Egun, ez dago gure beharrak konplitu ditzakeen errenta kontraturik. Baliteke urtebeteko alokairua gehiegi izatea bi hilabetez soilik lanean aritzeko. Baliteke, 900 euroko errenta hiru pertsonen artean ordaindu beharra larregi izatea gure patriketarako.

Zurrunbiloan bueltaka, jiraka. Lanik ez, etxerik ez, gurasoekin biziko naiz. Gurasoekin biziko naiz, lanik ez, etxerik ez. Etxerik ez, gurasoekin biziko naiz, lanik ez. Nola aurkitu erretena hiru puntako triangeluari?

Ez daukat errezeta magikorik, baina sinesten dut sorginkerian. Etxeko sorgintxoek ere, alde egiten dute gurasoen kobetatik. Etxeko sorgintxoek ere, ikasten dute erratza badela hegan egiteko baino zerbait gehiagotarako. Etxeko sorgintxoek ere, izan nahi dute akelarrerako beraien espazioa.

Guraso ororen baimenarekin egin nahi nituzke ondorengo adierazpenok: haurtzaroan eta nerabezaroan  ikaragarri zoriontsu izan bagara ere, beharrezkoa da noizbait txoriak habia uztea. Galdera da: Nola?

Agian, horma zaharrak berreraikitzeko, sabaiak izarrez margotzeko, eta etxe hutsak biziberritzeko alternatibak eraiki beharko ditugu.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

MALEN ALDALUR

Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!

@malenaldalur

Jarraitu @malenaldalur

Tweets by @malenaldalur

Azken bidalketak

  • Resaka afektibo-sozialak
  • Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
  • Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
  • Herri mugimenduen menua osatu nahian
  • Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea

Iruzkin berriak

  • Izena *Curso Manipulador Online(e)k Resaka afektibo-sozialak bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
  • Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
  • Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina

Kategoriak

  • Berdintasuna
  • Euskara
  • Gaztekeriak
  • Hezkuntza
  • Munduko gazteak
  • Sailkatugabeak

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA