Kaiolan, aske edo preso?
Bi urterekin amak haurra haurtzaindegian usten du, inertziaz negarrez hasten da. Kaiolatik aske geratu da umea, edo kaiolan preso. Ilusioz hitz egin diote uda guztian. Amak orobat bere burua zuritu nahi du, umearen mina goxatuz.
Bi urterekin hasi du bidea. Oinez orain dela gutxi ikasita lehenengo pausuak eman ditu, ongi daki zein norabidetan joan. Urteak pasa dira eta pausuak gero eta zurrunagoak dira, gero eta luzeagoak. Nerabezaroan pausuak haurtzaindegikoen tankerakoak bihurtzen dira maiz, zalantzazkoak, albo batera eta bestera, zuzen ematera ausartu gabe. Pausu katramilatuak. Eskolako gidak markatutako norabidea zalantzan jarri du, eta bidea aukeratu nahi du gazteak. Batxilergoa bukatu eta berriro zalantzak. Erabakiak hartzeko gai den subjektua da gizakia, baina maiz, kostatu egiten da. Hala ere, bideari eusten dio, eta badoa unibertsitatera. Pausua zuzen amildegitik gero eta gertuago. Lau urte pasa eta gero han dago, bide gurutzean aurrera edo albora joan ez dakiela.
Amildegiaren hertzean beldurrez begiratzen dio beheko munduari. Orain arte, karakol itsurako eskailera batean goraka joan da modu alienatuan, bukaerara iritsi den arte eta handik, goitik, begiratu du behera. Batzuetan errazagoa da eskaileratan gora jarraitzea master bat egitea, edo bi, edo kurtso bat edo bi, eta gorantz jarraitzea doktoratu bat egitea edo bi. Batzuetan errazagoa da bi urterekin hasitako bidea zuzen jarraitzea inoiz okertzera ausartu gabe. Baina ez da beti zuzena aurrera egitea izaten, inoiz, ezkerrera ere egin behar da.
Amildegira iritsi eta gazteak ez daki orain arte egon den kaiolan preso eta orain den aske, orain arte izan den aske eta orain dagoen preso, beti izan den aske edo beti izan den preso.
Kaixo Malen: gustutra irakurri det zure gogoeta. Azpaldi gazte izandakoa naiz, eta zuk diozunari buruz, zalantzak eta buruhausteak bere horretan jarraitzen dute. Ondo izan eta jarraitu zure bidetik, okertzea ez baita beti atzera egitea.
Eskerrik asko Maite.
Oso polita ta egia!…gure baita 100% izan arte, nere ustez , beti kaiolan, zilarrezko kateak uztea urrezko kateetan bizitzeko hori ere kaiolan bizitzea da….askok urrezko kaioletan gustora daude….hori bakarrik ezagututa ez dute ezer ez gehiago ezagutu nahi….aske izateko nahia betirako da, hori hiltzen denean norbaiten barruan…bizitza robot-a bat bezela bizitzea da.
Aske izateko nahia azken eguna arte lurran! benetazkoa izatea, baten buruaren eta arimaren autorea izatea, hori benetako autoritatea izatea da neretzat, gure benetako baita originala sortzea!