Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Nola?
Atalak: Munduko gazteak
Gazte palestinar bat.
Kafesnearen azken arrastoak katiluan, tostadaren apurrak alboko platertxoan eta egunkaria ximur-ximur eginda telebistan Gazako irudiak ageri diren bitartean. Melendiren ahotsak estaltzen du telebistaren beste aldean ageri den pin-pun zarata. Gorpuak lurrean, kea eta aurkezlearen off ahotsa. Azken egun hauetan, edo hobeki esanda, azken hilabeteetan Gaza eta Isrraelen arteko liskarra agenda informatiboaren epizentro bilakatu da. Menia eta bonbardaketa abisuen berri hedabideen bitartez jarraitzen nuen bitartean hangoak etorri zaizkit burura.
Palestinatik, Gazatik, munduari begira dagoen gazteak zer ikusiko ote du, zer pentsatuko ote du. Su-etenak azken bonbardaketaren keak desagerrarazi ditu, eta agian orain ikusi dezake bere etxeko horma hautsietatik haratago. Baliteke, begiak ondo irekitzen baditu, Nazio Batuen Erakundeko gizon-emakume trajedunak bistaratzea Hamaseko kideekin batera mahai borobilen inguruan negoziatzen; mahai eta gela ezberdinetan, komunikaziorako egoerarik onenean. Eta, begirada Kairotik Israelera gidatzen badu Benjamin Netanyahu ministro eskuindarra agertuko zaio muturren aurrean, Hamasek herritarrak ezkutu bezala erabiltzen dituela eta nazioartea bere herrialdearen kontra dagoela esanaz, malko artean.
Baina segur aski, gazte palestinarrak, ez du malko gehiago isuriko. Egun batean lausotutako begiak kolorerik gabe gelditu zitzaizkiolako; haiek ixteko beldurrak behartzen du uneoro mugetatik kanpora begiratzera.
Nola ikusiko ote gaitu hark gu, entzundako pin-pun hotsik handienak Donostiako Aste Nagusiko su-festak direla ohartzean. Nola begiratuko dio biharrari, gaurkoaren beldur izanda. Nola eutsi esperantzari, dena amildu zaionean.
Eta bitartean jarraituko dute pin-pun hotsak Gazan, negoziazio mutuak Kairon eta Aste Nagusiko suak Donostian.