Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Troika inauteri erara
Atalak: Gaztekeriak
Inauterietako maskarak.
Mozorrotutako egunak dira nagusi azken aldiotan. Festa giroan murgilduta dabil Euskal Herria eta hala jarraituko du bihar arte behinik behin. Mutilak neska eta neskak mutil mozorrotzeko topikotik haratago, badira imaginazioari libre utzi eta denei irribarrea ateratzeko gai diren mozorroak.
Tolosan Astelehenita zelebratuz ibiliko dira txarangarekin alde batetik bestera, baina ez dira gaur maskara atzean ezkutatuta dabiltzan bakarrak. Bizkaiko hiriburuan ere bada mozorrotzeko sudur gorririk behar ez duen zenbait lagun. Txarangarik entzuten ez bada ere, pin-pan hotsa nagusi da Bilboko karriketan. Bitartean Guggenheimen, burua tente eta traje bat soinean daramatela mundua azpian hartu nahian, beraien poltsikoen hazkundeaz hitz egiten ari dira, herria sutan dagoen bitartean.
Maskarak jarri eta kendu egiten diren mozorroak badira ere, bada horiek jantzita jaio zenik. Hainbesteko aurpegia izatea antinaturala litzateke. Politika neoliberal eta austeritatearen gailurrean dauden mandatariak maskararen zuloetatik begiratzen diete munduari. Begiak erdi itxita ezin herritarren malkorik ikusi.
Goi bilera ekonomikoa dela eta hainbat sindikatu eta eragilek hartu dituzte kaleak. Baina berdin dio, Guggenheimeko leihotik txoriak kantuan bakarrik ikusiko dituzte. Jendearen oihuak berriz aise eramango ditu haizeak, ongi etorrian egin dieten aurreskuaren melodiak isilduko dituelakoan egongo dira akaso. Isilik nahi gaituzte, baina guk ere badakigu oihu egiten.
Eskerrak urteko garai hauetan inoiz baino sudur gorri gehiago dagoen hauek lapurtutako irriak oparitzeko.