Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Lagun testiguak
Atalak: Gaztekeriak
Argazkia, Ana Andonegi
Erreza da lagunak egitea lau urte dituzunean, ezkutaketan bakarrik jolastea tristeegia da. Hogeirekin ere ez dago zailtasun handirik, bi kalimotxo tarteko lagunen lagunak ere lagun bilakatzen dira. Lagunak behar ditugu, kafe bat hartzera joateko, bidaiatzeko edo funtsean gure bizitzaren testigu izateko. Hori da lagunen eginbehar nagusia, testigu izatea. Gure sentipen, ekintza zein pentsamenduen berri eman nahi diegu. Geure biografia lagunengan idatzi, bakoitza kapitulu bat bailitzan.
Lagun testiguak bidean galtzen joaten dira. Zurekin ikasi, hasi eta bizi izan dira denbora jakin batez, baina modu naturalean, ia oharkabean desagertzen dira. Lagunak idazkari isilak bezalakoak dira maiz, zure biografiako kapitulua idazten bukatzen dutenean, alde egiten dute, beraien lana hor bukatuko balitz bezala. Alde egiten dute, baina maitasunean maiz agertzen den pasio lazgarririk gabe, gorroto eta tristura ttanttarik gabe. Eta egun batean, zeure buruari galdetzen diozu non geratu den orain hamar urte zure bizitzaren testigu izan zen lagun min hura.
Galdutako lagunetan idatzitako pasarteak, bizirik diraute zuretzat jada ezezagun diren pertsona horietan. Baina atzera begiratzeko betarik hartu gabe, garaiko lagunekin jolasean jarraitzen duzu. Ohartu gabe, behar bada gaurko lagun mina, biharko ezezagun bilakatuko dela.
Zorionez badira idazkari batzuk liburuaren hariari tiraka ibiltzen direnak. Editore lanak egiten, akatsak zuzentzen eta kapitulu guztietan bere pintzeladak usten. Beraiei eskaini behar genieke geure biografia liburua. “Zuentzat, beti hariari tiraka kapitulu berriak posible egiten dituzuelako”.