Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Sexua konpartitzeaz
Atalak: Gaztekeriak
Ana Andonegi.
Sexuaz hitz egitea ez da erreza, edo ez sexuaz idaztea behintzat. Urteetan tabu izan den gaiak oraindik gordea du isileko eta iluneko izan behar duenaren sentsazioa. Sexua, zein hitz sexuala, erredundantziak erredundantzia. Plazera bizitzako jolas bilakatzea izan liteke edo organo biren arteko sentsazio eztanda agian. Amodioa batzuetan eta sexua besterik gabe besteetan.
Taberna zuloko ilunean hitz egin daiteke sexuaz, zuritoa eskuan konfiantzazko beste bizpahiru lagunekin. Sexuaz hitz egin daiteke ohean, bikotekidearen eskua ipurdipean duzun bitartean. Sexuaz hitz egin daiteke gurasoez, modu deseroso eta behartuan gehienetan, hala behar ez lukeen arren.
Sexuaren normaltasunaz mintzo zaizkigu txikitatik -nire kasuan behinik behin, 1992an jaioa izanak izan dezake zer esanik horretan- ikastolan zein etxean. Sexologiako klaseetan ikasi genuen kondoiekin globoak egiten, ohartu ginen masturbazioa mutilen kontua soilik zela, edo lotsarik gabe kontatzeko gai zirenak beraiek zirela behintzat. Hitz egin ziguten hartu beharreko babes neurrien gainean. Denok ikasi dugu euria egin aurretik xiri-miri eginten duela. Masturbazioa gauza normal eta osasuntsu bezala aurkeztu ziguten, jada ez da bekatua, ez dira aurpegiko granoak horren arabera gehitzen edo gutxitzen. Baino zenbat dakigu benetan sexuaz, zenbat plazeraz?
Sexurako hainbat aukera, hainbat alternatiba aurkitzen ditugu, baina apenas ditugu konpartitzen. Lagunei gure penak kontatzen dizkiegu egunaren argitan; mutilarekin izandako ezbeharrak, etxean edukitako arazoak edo hainbeste lan jartzen dizkiguten irakasle zein nagusien gaineko kexuak, baina ilunaren zain geratzen gara sexuaz hitz egiteko. Zer da sexua gauza pribatua hala publikoa? jada apurtu dugu tabua, teoriaz hitz egitea libre dago, publikoa da, praktika aldiz pribatizatua dago oraindik. Pertsonen artean sortzen den plazer harremana da sexua. Mutil eta neska, mutil eta mutil, neska eta neska. Binaka, banaka zien taldean. Sexu askatasuna, askatasun sexuala. Praktikatu praktiatzen dugu, hitz egin ere hitz egiten dugu sexuaz, baian gutxitan guk praktikatutakoaren gainean. Esperientzietatik omen dator jakinduria. Baliteke gurea konpartituz besteena hobetzea. Baliteke, ez dakit.