Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Erakutsi “ziber ipurdiak”
Atalak: Gaztekeriak
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Garaiotan hain modan dauden Reatily Show famatuen antzera bizitza espektakulu bihurtzen dugu sare sozialetan. Oihalaren atzean ezkutatzen diren sekretu guztiak azaleratzea da gaur egungo jolasa, gaur egungo jokoa. Aktore baten antzera gure bizitza eszenatokiaren gainera eraman eta kamerinorik gabeko izar bihurtzen gara, ordenagailuko pantailaren beste aldean.
Intimitatearen mugak erail ditugun garaietan internet bihurtu da bizkarrera itsatsita ditugun sokak dantzan jartzeko gai den mandatari. Ohartu gabe guretzat pribatu behar luketen gauzen pintzeladak ematen ditugu, han eta hemen gure aztarnak sare sozial, blog edo web orrialdetan utziz, inork puzzlea osatuko ez duelakoan. Kaletik ipurdi biztan ibiltzea pribatutasunaren kontrako erasotzat badugu ere, inongo arazorik gabe astintzen dugu gure “ziber ipurdia” sarean.
Guraso batek baino gehiagok jakin nahi luke, bere seme alabek lotsarik gabe sare sozialetan publiko egiten dutenaren erdia. Orain urte dezente betaurrekoak eta aparatua zeneramatzan garaietan lagunekin ateratako argazkiak azaltzen dira gutxien espero dituzunean. Zure lehenengo mozkorrean, duintasuna komunera bidean galdu zenuen eguneko argazki erreportajea gordea dago garai hartako lagunaren Tuenti zaharrean edo orain lau urte izandako bikotearekin ateratako maiteminduen argazkiak ditxosozko Fotologean. Zure bizitzako antzerkiaren parte dira, pena bat da gaur egun kamerinoek sekreturik ez gordetzea.
Dena den, hori guzia baino arriskutsuagoa da interneten garretan jauztea. Bizkarrera itsatsita ditugun sokak ez ditu internetek soilik maneiatzen, badira txotxongiloen oso zale diren handi-mandiak ere. Segurtasun indarren izenpean, gure segurtasunaren aurkako erasoak egiten. Arantxa Zabalak, Herrira-ren aurkako polizia operazioa hizpide hartuta, sare sozialen arriskuez mintzo da bere blogean. Beraien nahiera itxi eta zentsuratzen dituzte kontuak. Informazio askatasunaren izenean gure aurka erabiltzen dituzte guk geuk publiko egin ditugun informazioak. Pribatutasuna zaintzea oso zaila da panatilaren aurrean jartzen garenean. Goitik lupaz begiratzen gaituztenak intimitatea lapurtu badigute ere, oraindik garaiz gabiltza kuleroak belaunetara jeitsi eta “ziber ipurdiak” erakusteko.