Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Jarri ditzagun frenoak beheraka doazen txirrinduetan
Atalak: Munduko gazteak
Mundua hankaz gora dago aspaldi, Siria komunikabideen epizentro bilakatu da. Igogailuetan jada eguraldiaren ordez Siriako sarraskiez hitz egiten dugu. Arma kimikoak alarma gorria sortu du nazioartean eta gizakiaren inteligentzia argitara emanez gerrari gerraz erantzutea besterik ez zaie bururatu Obama eta konpainiari. Baina mundua alderantziz dagoen garaietan ez da Siria gizakiaren botere nahiak akabatu duen bakarra, izan ere, Errusian giza askatasuna kolokan dago. Homosexualitateak buruko min ugari eman dizkio Vladimir Putin jaunari.
Sexu askatasunaren kontrako kanpaina, presidenteak propaganda homosexualaren aurka jarritako legearekin hasi zen. Lege hau aprobetxatuz homosexualitatearen defentsan edo errebindikazioan egindako ekitaldi guztiak debekatu ditu. Horrela, herritarrei bidea garbi utzi die hauen kontrako errepresio bortitzak egiteko, izan ere, orain gutxi egindako ikerketa baten arabera errusiarren %84 homosexualitatearen aldeko ekitaldien kontra azaldu da. Nola sortuko dugu pena merezi duen mundu bat, arazo guztiak armaz konpontzen dituzten buruzagiekin, hautu sexualak kriminalizatzen dituzten mandatariekin eta herritarren dirua harrapatzen duten handi-mandiekin. Nola sortu ondorengoentzako mundu hobe bat, Israeldarren eta palestinarren gorrotoa misilekin adieraziz jarraitzen badute, Afrikan umeak goseak hiltzen badira eta mendebaldean emakumeak oraindik gizonaren menera baldin badaude.
Amerikarrek segurutzat dute Al Asad izan zela albistegietan ikusi genituen umeen irudi tamalgarrien arduraduna. Arma kimikoak erabiltzea guztiz gaitzesgarria irudi zaie nazioarteko estatu guztiei baina oraindik erabakitzeko dute agintari handiren batzuk gerraz erantzun edo ez. Cameronek esaterako ONUren erantzunaren zain egotea erabaki du parlamentuaren presioak baldintzatuta. Hala ere, Obama guztiz ahaldunak izango du azken hitza. Gerra oihuak entzuten dira munduko txokorik txikienean ere.
Gazteok larrituta behar genuke. Herentzia bezala laga diguten mundua, beheraka doa frenorik gabeko txirrindu baten legez. Ez dakit mundu hobea sortzeko gai izango garen. Agian ez. Baina daukagunak okerrera ez egitearekin nahiko lan daukagu. Egipton, Errusian, Israelen, Palestinan, Frantzian zein Euskal Herrian jakin beharko genuke arma kimikoek zein misilek ez dutela lekurik gaurko munduan, jakin beharko genuke herri zapalduak askatasunez aurrera egiteko aske direla, jakin beharko genuke gizakiak gizakia duela maite sexu kondizioek inolaz ere baldintzatu gabe, jakin beharko genuke batzuek lapurtutako diruekin beste batzuei jaten ematea posible dela, jakin beharko genuke emakumeak zapiarekin edo zapirik gabe gizonen pare garela. Baina zoritxarrez bai heldu eta bai gazteok asko dugu oraindik ikasteko. Jarri ditzagun frenoak beheraka doazen txirrinduetan.