Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Zuri beltzezko mundua zatarregia da ametsez betetako gazteentzat
Atalak: Berdintasuna
Emakume baten eskua. Ana Andonegi.
Euskal herriak hiru kolore baino gehiago ditu. Gaur egun krisi garaian egon arren oraindik atzerritik etortzen dira gazteak amets baten bila. Nahiz eta gero eta gehiago diren hemendik ihesean mundu hobe baten bila habiatzen direnak ere. Mundu hobeak aurkitzea beti izan dugun nahia izan da euskal lurretan. Aiton-amona askok egin zituzten Amerikak. Esku bat atzean eta bestea aurrean zutela hartzain lanetan aritu ziren itsasoaren bestaldean. Ingelesez ikasi, familia bat sortu eta ondorengoak euskal amerikar bilakatu ziren. Orain gutxi arte aldiz bazirudien ahaztuta genuela garai batean guk ere gure lurrak laga eta alde egin behar izan genuela, hemen nahikoa ez genuelako. Ahaztu egin genuela diot izan ere, gurea besteena baino “mundu hobea” bilakatu zenean, hobea edo desiragarriagoa behintzat, lotsarik gabe errezeloz begiratu izan diote batzuk kanpotik lanera datozen horiei. Sorbalda gainetik botatako begirada mehatxugarriarekin, txakurrak bere lurra markatzen duen legez egiten zuten hauek ere beraien espazioarekin. Mundu berean bi kolorerentzako tokirik ez dagoela pentsatuko dute agian, dena zuria edo beltza dela. Ostadarrik inoiz ikusi ez duten begiek ezin kolorearen aniztasunaz inoiz gozatu.
Atzerritik datozen gazte horiei begietan atzematen zaie amets bat betetzeko nahia, ilusioz ekiten diote bizitza berriari nahiz eta gurera iritsi bezain laster konturatzen diren mundu desberdin batean daudela eta ez beraiek uste bezala mundu hobe batean.
Hizkuntzak ikasteko erraztasun bereziarekin liluratu izan naute beti, behar izanak gaztelera menperatu eta euskaraz moldatzera eraman ditu gehienak bai eta euskara guztiz ikastera ere. Suertez izan dut aukerarik gazte hauetako bat edo beste ezagutzeko, eta miresgarria da guztiz zein balentriarekin eusten dioten bizi berri bat sortzeko nahiari. Beraien herria atzean utzi eta kemen izugarriarekin datoz mundu hobe baten bila, amestutako bizitza horren bila. Zoritxarrez gure mundu materialista ez da berauek desiotako mundu perfektu hori. Elkarlanik gabe, lehiakortasunean murgildurik dagoen diru gosedun gizartean zail dute beraien lekua aurkitzen.
Orain urte batzuk atzerritik etorritako umetxo batek eskuak margo berdez estaliak zituela albotik lagunak begiratu eta serio serio galdetu zidan. Orain beltza den bezala, gero berdea bilakatuko al da? Nik umearen inozentziari irri bat eskaini nion eta ezetz erantzun. Nahiz eta barrutik pentsatu ondo legokeela gizaki berdeak ere egongo balira. Umetan kotoi artean hasi garen gazteok ez dugu orain arte amaren magaletik alde egin behar izan. Orain gauzak okerrera doazen garaiotan gu bihurtu gara atzerritar “mundu hobeak” diruditen tokietan. Kolorezta dezagun mundua, margotu gaitezen berdez, horiz edo arrosaz. Mundu hobeak bilatzeari utzi eta ostadarraren koloreko mundu bat sortu dezagun. Zuri beltzezko mundua zatarregia da ametsez betetako gazteentzat.