Hasiera »
Malen Aldalurren bloga - Gaztekeriak
Malen Aldalur
Gaztekeriak gaiztakeriak izan daitezke sarri, baina ez beti. Gaztea ez da gaiztoa, bihurria baizik. Gazteak badu mundua aldatzeko nahi bat, mundua hobetzeko motibazio bat. Gazteez mintzatuko naiz blogean baina ez gazteentzat bakarrik, baita behin gazte izan zirenentzat eta gazte izango direnentzat ere. Ongi etorri denok gaztetasunerantz!
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan bidalketan
- Paula del Cid, Guatemalako Alianza Feminista: “Arrazismo estrukturala ikusarazteko arazoak ditugu” | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Beatriz Casado, Brasilgo Florestan Fernandes Eskola Nazionala | Gaitzerdi(e)k Herri mugimenduen menua osatu nahian bidalketan
- Zwordz(e)k Kaiolan, aske edo preso? bidalketan
Artxiboak
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
Resaka afektibo-sozialak
2015-09-04 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Ariketa bat proposatzen dizuet. Erreparatu sortu dituzuen harremanei; sozialei, afektiboei, sexualei. Ikusi nola eraiki dituzuen eta nola eraikitzen dituzten zuen inguruan. Guztietatik, zenbat dira nahita eraikitakoak eta zenbat inertziaz sortuak? eta inertziaz mantenduak? (gehiago…)
Feminismoa(k): nortasun anitzak, borroka bakarra
2015-06-20 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“Nortasun anitzak vs borroka feministak” izeneko topaketa Bilbon.
“Nortasun anitzak vs borroka feministak” izeneko topaketa egin zuten ostiral arratsaldean Bilboko Hika Ateneoan. Feminismoa singularretik pluralera pasa eta feminismoez hitz egiteko batu zen nortasun, jatorri, genero eta adin ezberdineko jendea. Mundu bat Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu zuen.
Helburu nagusia: Emakumeen giza eskubideen aldeko borrokak batu eta maila globaleko feminismoen arteko jarrerak hurbiltzea. Konbentzituta daude beharrezkoa dela patriarkatuaren aurka ari diren borroka ezberdinak ezagutu eta sareak sortzea.
Carmen Prego eta Silvia de Felipe, Mundu bateko kideek aurkeztu zuten topaketa eta ondoren, Giula di Carlori eman zioten hitza. Di Carlok, Olga del Castillorekin batera Iparraldeko eta hegoaldeko nortasun feministak izeneko ikerketa egiten dihardu. Nortasun, pertzepzio, eta feminismo ezberdinetako emakumeei ahotsa ematean datza ikerketak. Bi ezaugarri nagusi azpimarratu dituzte: elkarlana eta kulturartekotasuna.
Di Carlok ondorioztatu du feminismoari buruzko diskurtso ezberdinak daudela, nahiz eta oinarria guztietan den berbera: “kapitalismoaren eta hetero patriarkatuaren aurkako borroka”.
Emakumeak aske, herri askean
Diskurtso ezberdinak baina borroka bakarra dagoela argi geratu zen arratsaldean zehar. Hitza hartzen hurrena Fatma Mehdi, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko lehendakaria izan zen. Nomada izateak nolabaiteko askatasuna ematen diela aitortu du Mehdik. “Saharan, gizonak gerran zeuden bitartean emakumeek ospitaleak, eskolak, kanpamentuak… egin zituzten”, dio. Garai horietan emakumeek gidatu zuten herria, gizonak itzuli ziren arte behinik behin: “Konturatu gara gerra garaian edo une zailetan emakumeok rol garrantzitsua dugula, baina gero geure betiko lekura bidaltzen gaituzte”.
Mehdiren hitzetan emakume sahararrentzat herri bat lortzea askatasuna lortzea litzateke. Horregatik, borroka politikoan ere lanean dihardute batasun nazionala lortze bidean.
Genero indarkeriari dagokionez, arazo handiak dituztela aitortzen du Mehdik, eta horren aurka lanean ari direla dio. 2003tik gaur egunera bitartean, hainbat Emakume Etxe sortu dituzte; eurena soilik izango den espazio bat eduki ahal izateko.
Olga del Castillo ikerlaria eta Brujas y Diversas elkarteko kideak, Maria Canil Guatemalako CONAVIGUA elkarteko kideak eta Bibiana Peñaranda Kolonbiako AKINA elkarteko kideak hartu zuten hitza jarraian. Kulturari begira anitzak diren nortasunak eta pertzepzioak izenpean egin zueten solasaldia. Del Castillok, aurkezpenak egin ostean Canil hasi zen.
Guatemalako bake prozesuan izandako papera izan zuen hizpide: “Diskriminazioaren eta arrazismoaren aurkako borroka defendatu genuen”. Canilen hitzetan, emakumeek beti jasaten dute diskriminazioa, baina indigenek are gehiago.
“Gure herrian genozidio bat gertatu da”, dio Guatemaldarrak. Horren aurrean euren helburua espazioa publikoak hartzea da; emakumeak ahalduntzea. Ekonomikoki burujabeak izateko lanean ari dira, esaterako, elikagai soberania lortuz.
“Dantzak askatu egiten gaitu”
Bibiana Peñaranda Kolonbiako AKINA elkarteko kidearen ordua iritsi zen ondoren. Bere ponentzia Victoria Santa Cruzen poema musikatu batekin hasi zuen. “Emakume afroamerikarra naiz eta harro nago”. Horra hor, hitzaldia hasterako argi utzi nahi izan zituen bi ezaugarriak: “Beltz bezala aurkezten dugu geure burua, eta ez da erraza gizarte arrazista batean”. Peñarandaren ustez, beltz izate hutsak homogeneo bihurtzen zaitu gizartearen aurrean. Horrekin puskatu eta heterogeneoak direla ikusarazi nahi dute: “Gorputzak gureganatzea da helburua, emakume beltzen gorputz hiper sexualizatuekin bukatu nahi dugu”. Argi du kolonbiarrak: “Dantzak askatu egiten gaitu”.
Galderen txanda iritsi zen orduan. Kolonbiako bake prozesuaz galdetu zioten Peñarandari eta Buenaventurako (Kolonbia) egoera kontatu zuen berak: “Beldurtu egin nahi gaituzte. Buenaventurako portua hustu nahi dute euren makro proiektuak egin ahal izateko. Emakumeak bortxatzen dituzte, etxeei su ematen diete, jendea mozten dute ingurukoek oihuak entzun ditzaten…” .
Tripak uzkurtuta, testuinguru sozial eta politiko anitzetako feminismoai buruz hitzegitera pasa ziren. Kolonbiatik Palestinara egin zuten salto. Nida Abu Awwad, Union of Palestinian Women’s Committee-ko (UPWC) kideak hartu zuen hitza.
Mugimendu hau Palestinako mugimendu nazionaleko parte dela argitu zuen, “ezin da gure borroka ulertu, Palestinako egoera politikoa ulertu gabe”. Hiru borroka nagusi dituzte: Israelgo kolonialismoaren aurkako borroka, klase borroka eta patriarkatuaren aurkako borroka.
Duintasunaren alde
Palestinatik Boliviara. Alicia Canaviri Boliviako Emakume Aymaren Garapen Integralerako Zentroko (CDIMA) kideak honela hasi zuen bere ponentzia: “Gizaki izateko borrokatzen dugu. Giza eskubideak errespetatuak izan daitezen borrokatzen dugu”.
Canavirik dio nahiago lukeela Cristobal Colon inoiz iritsi izan ez balitz. Haren hitzetan, Colonek ekarri baitzuen patriarkatua euren herrira. Orain, gizartean errotuegi dagoela dio.
Boliviarrak uste du, maiz emakumeak gizonaren laguntzaile huts bihurtzen direla, eta lan bera gizonek egiteak aitortza handiagoa duela oraindik ere: “Baina horren auka borrokatzen ari gara”. Lege berriak egitea lortu dute, baina oraindik “paper hutsa” besterik ez direla dio Canavirik. “Gaur egun ezin dugu esan feministak garenik, ez dugulako horretarako denborarik”, aitortzen du. Hala ere, argi du zein den bidea: “Ekartu egin behar dugu sistema patriarkal eta matxistaren aurka”.
Hizlarien lana amaitutzat emateko, Angela Davisen feminismoari buruzko definizio bat gogoratu dute: “Feminismoa, emakumeak pertsonak garela dioen ideia erradikala da”.
* uriola.eus- erako egindako kronika.
Formakuntza politikoa, ezinbestekoa herri mugimenduetan
2015-06-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joxemi Zumalabek antolatutako jardunaldiak, Donostian.
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak bigarren ekinaldia egin zuen ostiralean Donostian, osegunean baino oraindik jende gehiagorekin.
(gehiago…)
Herri mugimenduen menua osatu nahian
2015-06-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joxemi Zumalabek antolatutako jardunaldiak, Donostian.
“Jakintza a(u)nitz: Herri borrokak, ezagutza emantzipatzaileak eta formazio politikoa” izeneko jardunaldiak egin dituzte ostegunean Donostian Joxemi Zumalabe Fundazioak antolatuta. Bikain uztartu dituzte gerri mugimendua eta herri mugimendua. (gehiago…)
Women In Black: Indarkeria matxista ikusarazteko performancea
2015-06-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Women In Black performancea Bilbon. (Argazkia: Angie Found)
Beltzez jantzitako emakumeek hartu zuten maiatzaren 26an Bilboko Gran Via, gorputz hilak irudikatuz. El Corte Ingleseko kutsu modernoa apurtu eta metrotik atera berri zirenen arreta deitzeko balio izan zuen behinik behin. Helburua: Indarkeria matxista ikusaraztea eta salatzea. Atzean, Women In Black mugimendua. (gehiago…)
Gaizka Garitanoren zortzi aipu euskarari buruz
2015-05-28 // Euskara // Iruzkinik ez
Gaizka Garitano eta Jaime Altuna (Argazkia: …Eta Kitto)
Hauteskunde biharamunez Eibarren izan nintzen Euskararen transmisioa izeneko jardunaldietan –hurrengo ARGIAko alean aurkituko duzue han esandakoen berri– eta bertan, Gaizka Garitano Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaile ohia ezagutzeko tenorea izan nuen. Beno, ezagutzekoa baino gehiago entzutekoa. (gehiago…)
Harresiaren bi aldeak
2015-05-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Eseri eta heldu albokoari. Egin oihu, kurrixka. Eman eskua, muxua, besarkada. Etorriko dira, etorri dira. (gehiago…)
Korrika: Urepeletik EHUra
2015-03-26 // Euskara // Iruzkinik ez
Hunkigarria izan zen Urepelen lehenengo kilometroa korritu eta hatsa galtzear zeuden beste ehunka lagunekin batera ttipi-ttapa korrika, edo gu ere euskararen alde ohikutzea. Edo 92 urteko emakumea lekukoa helduta eta Korrikako txalekoa soinean irribarretsu ikustea. Bai, benetan hunkigarria da izerdi tanta euskaldunak isurtzea; zirrara eta ohiu artean orain bi urteko Korrikatik hankak astindu ez dituzula disimulatzea. Ai, zeinen hunkigarri bi urtean behingo korrikaldia. (gehiago…)
Aurpegiak biluzten
2015-03-14 // Gaztekeriak // Iruzkinik ez
Angel Errok Berria egunkarian idatzitako iritzi artikulu bati tiraka iritsi naiz hemen biluztera. Aspaldion konturatu naiz ez dakidala nor naizen, edo agian ez dudala jakin nahi. Filosofikoegi jartzeko inongo asmorik gabe, aitortuko dut ez naizela pieza bakarreko pertsona, nire sustraiak arantzen eta loreen helduleku direla. Faltsukeriatzat hartzen da maiz aurpegi ezberdinak erakustea; konfesatzen dut nik bat baino gehiago ditudala, eta espero dut zuek ere baietz.
Ez naiz oraino jabetu zerk bultzatzen nauen era batera edo bestera jokatzera; izan liteke, egoera, giroa, aldartea, edo ziurki uneko konpainia.
Gurasoekin zakarra naiz, konfiantzak eta “maitasun eternaok” ematen baitute horretarako tartea. Inguru sozialeko eta afektiboko bestelako lagunekin ez bezala gurasoekin ez naiz itxurakeriatan ibiltzen, eta alboratu egiten ditut kortesiazko galderak eta behartutako irribarreak. Aiurri txarrekotzat naute amak eta aitak, eta ez da harritzekoa, sarri astean bildutako haserre guztiak okatzen baitut etxera iristerakoan. “Kanpo arrosa” naizela esaten didate askotan, eta dakigunez, arrosa guztiek dituzte euren arantzak; nik nereak etxean uzten ditut.
Beno, ez da guztiz egia, bada bigarren familia bat. Familia bat diot ia behartua dela esatera ausartuko nintzatekeelako. Tonbolan tokatutako nukleo estruktural eta (des)egonkor horri buruz ari naiz, kuadrillaz alegia. Biziki maite baditut ere, maiz ezagutu dituzte nire arantza(txoa)k. Alta, ausartuko nintzateke esatera eurak direla nire aurpegi gehienak ezagutu dituztenak, preseski, badutelako zerbait familiatik eta zerbait lagunetik. Negarrez ikusi naute pozaren pozez eta penaren penaz. Gutxitan ikusiko ninduten haserre eta nire onetik aterata. Lasaia naizela esango lukete agian, eta alaia ere bai gehienetan. Inoiz ezetz esaten ikasi ez duen eta ikasiko ez duen pertsonatzat naute, jakin baitakite baietza beti izaten dela errazagoa niretzat (etxean izan ezik).
Bizilekuak, adinak eta ikastola berdinera joan izanak elkartu nauen lagun talde horrez gaindi sortu dut inguruan bestelako lagun sare bat. Unibertsitate garaian herritik kanpo pasatutako lau urteetan eta etxetik kanpo bizitzea lortu dudan azken honetan beste “ni” bat eraiki dut. Txikitako etiketa, anekdota eta bestelakoetatik askatu izanak ematen dizun libertatetik sortu dut aurpegi berria. Garai horietan ezagutu nauenak usteko du irekia naizela, alaia, parradazalea. Bakarren batek lotsagabetzat ere izango nau; eta zoritxarrez ez dute denbora asko behar izan nire despiste eta baldarkeriez ohartzeko.
Bikotelagun izan dudan norbaiti galdetuta, espero dut, maitekor eta goxotzat izango nauela. Ziurki, baita burugogortzat ere, behin baino gehiagotan entzun behar izan baitut halako kexurik. Errez haserretu eta errez adiskidetzen naizen horietako naiz, momentuan lehertu arren denbora gutxi behar izaten dut berriro lehengora bueltatzen.
Ohelagunekin berriz, aldi berean izan naiteke lotsati eta lotsagabe. Aurpegia desberdina izan liteke (literalki ere bai) alkohola tartean badago edo ez. Agian ez naiz berdina larrua jo aurretik eta gero. Normalean hizketan bizi eta abil ibiltzen banaiz ere, mihia errez nahaspilatzen zait halakoetan. Zuzena izan naiteke batzuetan eta zeharkakoegia besteetan eta maiz intimitatearen mugak hausten ditut, oraindik ze aurpegi erakutsi erabaki aurretik.
Beraz, ez dakit benetan zein naizen: Etxeko otsoa, parrandazalea, lotsagabea, burugogorra edo bestearen gosez norbere burua irentsi duena.
Laboaren abestiak dioen bezala baliteke denak eta inor ez izatea. Dena den, kontuz, gehienetan aurpegiak erakusten baldin baditut ere, noiz edo noiz badakit ipuerdia erakusten (momentuz bakarra).
Ertzetik erdira
2015-03-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Eme eta ume jaio nintzen. Jolastokiko ertzetan igaro nituen nire ikas egunetako jolastorduak. Ertzetan ibili nintzen aita eta ametan jolasten, kartetan jokatzen, elkarri kontuak kontatzen. Jolastokia giza onenena zen, gizonena. Beno gizonena edo hanka artean etorkizunean zakil itxura izango zuen zerbait zeramaten mutikoena, behinik behin. (gehiago…)