KUTXA BATEAN AURKITUTAKO IDATZIAK
Hasiera » Sailkatu gabea » GORA BORROKA FEMINISTA!
Mar08 0

GORA BORROKA FEMINISTA!

Atalak: Sailkatu gabea

Emakume izatea, egunero sistema patriarkalaren aurka borrokatzea da.

 

Emakumea izatea, erasoei aurre egitea da.

 

Emakume izatea, irainei aurre egitea da.

 

Emakumea izatea, aitortza borrokatzea da.

 

Emakume izatea, gutxietsita sentitzea da.

 

Ez dakitena da,

 

Emakumea izateak indarrez betetzen gaituela, eraso, irain eta gutxiespen guztien aurrean indarrez altxatzen garela, baturaz eta loturaz jarduten jarraituko dugula, zaintza erdigunean jarriz.

 

Gaur egungo Gizarte eta sistema heteropatriarkatuak emakumearengan duen konnotazioa guztiz deseraikiko dugula.

 

Emakume izatea, harro sentitzea delako.

 

Emakume izatea, zakila edukitzea delako.

 

Emakume izatea, lesbiana izatea delako.

 

Emakume izatea, sexualitateaz gozatzea delako.

 

Emakume izatea, munduko emakumea izatea delako.

 

Emakume izatea, ikastea delako.

 

Emakume izatea, deseraikitzea delako.

 

Baina batez ere emakume izatea, borroka eta harrotasun sentipen bat da, urtero urtero Martxoaren 8an kaleak morez betetzen laguntzen diguna, erailduak izan direnei aitortza egiteko indarra ematen digun sentipena, gure artean batu eta aurrera jarraitzeko sua.

 

Ez dugu etsiko gu ere askeak izan arte!

 

Akelarreetan lapikoa sutan jartzen jarraituko dugu sorginok!

GORA BORROKA FEMINISTA!

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

MADDI IMAZ

Kutxa misteriotsu batean aurkitu nituen idatziak, non nortasunaren xarmangarritasuna azaleratzen zen. Nire buruarekin bakarrizketak egin ostean idatzi guztiek zeukaten isiltasunean zerbait oihukatzeko, ni neu askatzeko, hitz jarioa sentimendu bihurtuz.

@MIMAZ3 TWITTERREN

Tweets by @mimaz3

Azken bidalketak

  • Motxilaren zama.
  • GORA BORROKA FEMINISTA!
  • Hasperen bat.
  • Biak lotuak, biak banatuak.
  • EZ GARA ASKE, IZATEN EZ BAGARA.

Iruzkin berriak

  • N(e)k Gu geu gara bidea, ez dezagun ahaztu. bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Kayleigh Martinez(e)k HARREMANAK bidalketan
  • Maddi Imaz(e)k HARREMANAK bidalketan
  • aitorjs(e)k HARREMANAK bidalketan

Kategoriak

  • Bizitzako plazerak
  • Ebidenteegia
  • estereotipo unibertsalizatuak
  • Gure herria
  • Indarra
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA